
Arrautza oso elikagai nutritiboa da, edozein dendatan eskura dagoen proteinarik «osoena eta merkeena»; gainera, kozinatzeko ere oso erraza da. Oiloak nola egoten diren, jakiaren kalitatea nabarmen aldatzen da.
Frijituta, egosita, galdarraztatutacloseIrakiten dagoen urean azkar batean sartu aterata., nahasita, plantxan, postreetarako, zizka-mizketarako... Mila modutara kozina daiteke arrautza, eta nahikoa da bero pixka bat ematea nolabait prestatzeko. Oso eskura dago, eta oso ohikoa da. Josu Lopez Gazpio Kimikan doktore eta dibulgatzailearen ustez, horrexek egiten du elikagai hori «miragarri».
Ameriketako Estatu Batuetan, baina, mirari horren falta sumatzen ari dira. Arrautzaren prezioak gora eta gora egin du denbora luzez han, hegazti gripeak oilo asko hil zituelako, eta horrek arrautza eskasia sortu zuelako. Horiek horrela, dozena bat arrautzaren batez besteko kostua 4,90 dolarrekoa da gaur egun (4,53 euro). Kirmen Uribe idazleak —AEBetan bizi da— pasa den asteartean Instagramen zabaldu zuenez, supermerkatuetan arrautzak falta dituzte, eta, daudenean, erosle bakoitzari dozena bakarra erosten uzten diote.
«Arrautza ekologikoak ikusi, eta jendeak garestiak direla deritzo, baina nik esaten diet horixe balio dutela, ez direla garestiak»
Guneko baserriko oilozaina eta jabeetako bat da Mikel Olite Aribe, anaiarekin batera; San Martin Unxeko landa eremuan (Nafarroa) daukate baserria. Arrautzak gutxietsicloseMespretxatu.ak daudela uste du, baina proteinarik «osoena eta merkeena» direla: «Arrautza ekologikoak ikusi, eta jendeak garestiak direla deritzo, baina nik esaten diet horixe balio dutela, ez direla garestiak». Olitek uste du Euskal Herrian garrantzia ematen zaiola arrautzen kalitateari, eta sukaldean aritzeko kulturarekin lotuko luke hori: «Orain arte, behintzat, sukaldean balioa eman diogu jeneroari, lehengaiari».
Eta ez da gutxiagorako. Balio nutrizionalari begira, arrautzak konposatu pila bat dauzkala azaldu du Josu Lopez kimikariak: proteina konplexuak, lipidoakcloseEnergia erreserba gisa erabiltzen diren gantz azido batez osaturiko gantza., karbohidratoak, hainbat bitamina, mineralak, oso gantz bereziak...; «oso nutritiboa da, gehienbat, gorringoa». Hori bai, arrautzaren kalitatea eta konposizioa erabat baldintzatzen du oiloaren elikadurak. Hain zuzen, Lopezek adibide jarri du gorringoaren kolorea: «Oilo batek zer elikagai jan dituen edo zer bizitza eduki duen, gorringoaren kolorea gorriagoa edo horiagoa izaten da, eta, horrekin batera, zenbait konposaturen kontzentrazioa ere aldatu egiten da».
Arrautza freskoa den ala ez jakiteko moduak azaldu ditu doktoreak. Analisi kimiko bat egin daitekeela azaldu du, baina badela denen eskura dagoen trikimailu errazago bat, nahiko ezaguna: arrautza uretan jarri, eta flotatzen duen ala ez ikustea. «Arrautzak aire poltsa bat dauka barruan, eta, denbora pasatu ahala, poltsa hori geroz eta handiagoa da; hortaz, arrautzak uretan flotatzen badu, ez da horren freskoa izango, eta, aldiz, hondoratzen bada, bai», azaldu du Lopezek.
«Arrautzak uretan flotatzen badu, ez da horren freskoa izango, eta, aldiz, hondoratzen bada, bai»
Oiloaren ahalegina
Lopezi miragarria iruditzen zaio, halaber, oiloek ugaltzeko egin behar duten «ahalegin energetiko izugarria»: «Oilo batek 250-300 arrautza erruten ditu urtero, eta, proportzioan, oiloaren pisuaren zati handi bat arrautzaren pisua izaten da». Arrautza bakoitza oiloaren pisuaren %3 da, gutxi gorabehera; hau da, oilo batek bere pisua halako zortzi errutecloseArrautzak egitea.n du urtean. Hain zuzen, oiloek egun batean behar duten energiaren laurden bat arrautzak erruteko erabiltzen dute.
Oiloek egun batean behar duten energiaren laurden bat arrautzak erruteko erabiltzen dute.
Guneko baserrian, esaterako, arrautza ekologikoak ekoizten dituzte. Olitek kontatu du beren oilategietan 300-320 arrautza erruten dituela oilo batek urtean, arrazaren arabera. «Lehen urtean ematen dute kopuru hori, eta, gero, pixkanaka, gutxiago erruten dute». Hortaz, industrian urtebetez erabiltzen dute oilo bakoitza, eta, gero, akabatu egiten dituzte: «Oso errunaldi potenteetan izaten dituzte, kontu ekonomikoengatik». Gunekon, berriz, bi urte eta pikoan izaten dituzte beti 1.500 bat oilo, adin desberdinetakoak: «Ez ditugu hainbeste estutzen, gureak ez daude kaioletan-eta; errunaldi gorabeheratsuagoak izaten badituzte ere, osasuntsu irauten dute luzaroagoan».
Zenbakiak oskolean
Arrautzaren oskolak hainbat konposatu kimiko ditu, baina, Lopezen esanetan, gehienbat kaltzio karbonatoa du, eta konposizio kimiko hori koloregabea da. Halere, arrautza guztiak ez dira zuriak: oilo motaren arabera eta oiloaren elikaduraren arabera, oskolak kolore batekoak edo beste batekoak izaten direla gaineratu du Lopezek. Guneko baserrian, Leghorn arrazako oilo zuriak eta Lohmann Brown arrazako marroiak dituzte; zuriek arrautza zuriak ematen dituzte, eta marroiek, arrautza marroiak. Baserri horretan, behintzat, lumen kolorearen araberakoa da oskolaren kolorea. Oiloak bukaerako prozesu batean sortzen du oskola, eta, kimikariaren arabera, printzipioz behintzat, barruko pigmentucloseAnimalien edo landareen ehunetako gaia, kolore jakin bat sortzen duena.ek ez dute eraginik barrukoaren konposizioan.
Hori bai, bada arrautzaren barruko konposizioarekin zerikusia duen elementu bat oskoletan. Giza kontsumorako arrautza guztiek eraman behar dute zenbaki luze bat oskolean, elikagaientzako tintarekin idatzita; ekoizle kodea deitzen zaio zenbaki horri. Zenbaki horrek arrautzaren jatorria adierazten du, eta lehen zenbakiak, zehazki, arrautza hori nola ekoitzia izan den. Zero zenbakiak esan nahi du arrautza hori modu ekologikoan ekoitzia izan dela; bat zenbakiak, landako oiloek errun dutela; biak, oiloa oilategiko lurrean hazia izan dela; eta hiruak, kaiolan egondako oiloak errundakoa dela.
Guneko baserriko arrautzek zero zenbakia dute lehenengo. Zergatik? Oiloaren elikadura ekologikoa delako jaiotzen denetik, eremu zabaletara irteteko aukera dutelako, ez dutelako ez medikamenturik, ez hormonarik, ez antibiotikorik erabiltzen, janarietan ez dagoelako gai kimikorik... «Gure lan egiteko modua gehiago da prebentzioari begirakoa», zehaztu du Olitek.
Jatorrizko artikuluak
-
Miraria oskol barruan
Nerea Intxausti Castiñeira |
|