Ondarre ondare

  • Albistea entzun

Ordiziako gazta txapelketa irabazi arren, Eneko Goiburu artzain segurarrak ez du bere egunerokorik aldatu: familia, herria, baserria eta lana. Eta aldatzeko asmorik ere ez: «Ekoizpen txikia eta kalitatea: horiek dira gure ezaugarriak». 140-150 ardi ditu, eta 2.000 gazta inguru ekoizten ditu urtero.

Hamar urtean hirugarrenez gailendu da Ondarre, eta bost garaikur dituzte guztira Ordizian.

Letra bakarrak bereizten edo berdintzen ditu hitzak zentzuz askotan. Badelako Ondarre baserriaren izena, eta badelako ondare urteen joanak larre haietan eman duena. Segurako Maduran (Gipuzkoa), Oria errekastoa erreka bihurtzen den pare hartan, bada bistako adreiluzko eta habecloseEuskarria, zutoina. okerreko etxe bat dotorea. Lekuko bat sortu zuten behin bertan, eta lekuko bat jaso dute orain bertan.

Ez du argitu oraindik. Autoak saldokacloseTaldeka.
ari dira irteten herritik, inguruko fabriketara. Ondarre baserrian ez da argirik ageri, baina kea bai, silocloseAleak edo bazka gordetzeko biltegia.
tik airera bidean, behe lainoarekin nahasian. «06:00etarako neukan piztuta», azaldu du Eneko Goiburuk. Herriko plazako kafetegian ari da kafea hartzen, goizero bezala. Eta ari da eskatzen dizkionari esplikazioak ematen, eta ematen dizkionaren zorion agurrak eskertuta jasotzen. Ez da gutxiagorako: hamar urtean hirugarrenez gailendu da Ondarre, eta bost garaikur dituzte guztira Ordizian. Horietatik asko izen bereko harategian dituzte jarriak, eta han da hurrengo geldialdia, Felix anaia «zaharrarenean».

Dena da zirtoacloseErantzun zorrotza eta errimaduna.
eta ziriacloseEztenkada.
anaien artean. «Badakik haserre daukadala anaia?», esan dio Enekok kazetariari. «Egongo ez nauk, bada, haserre!», Felixek. «Zer gertatu da?», kazetariak. «Joan den larunbatean, Euskadi Irratiko elkarrizketan ez zian, bada, esan: 'anaia zaharrak saltzen ditu gaztak harategian'. Posible ote? Euskal Herri osoaren aurrean deitzea anaiari 'zaharra'. Nik dakidala 'zaharrena' nauk», dio Felixek, keinu konplizez.

Ederra parea: zaharrena eta erdikoa —gazteena falta da: Asier—. «Deika aritu nauk. Gaztarik gabe gelditu nauk», Felixek. «Baina atzo arratsaldean ekarri nitian beste hamar!», Enekok. Bada zerbaiten seinale. Ordiziak «tiradizocloseZerbaitek duen erakarpena.
» handia duela diote biek, eta eskaera asko ari direla izaten. Badator zirtoa: «Hemen trofeo batzuk uzten zizkidak, baina inportanteenak berarentzat hartzen dizkik: txapela-eta ez ditik hemen uzten». Enekok: «Ez hadi kexatu. Ordiziako aurtengo trofeoa duk hau. Hori bai, urrezkoa, etxean diat, eta bederatzi kilo pisatzen dik». Felixek: «Urrezkoa? Funditu egin beharko diagu orduan». Badute plazarako sena anaiek, ez da alferrik haien osaba Iñaki Murua bertsolaria —Karmele amaren anaia—.

Orain «arazo bat» duela ere aitortu du Felixek: «Aitonak irabazi zuenean, argazkia jarri genuen. Aitak irabazi zuenean, argazkia jarri genuen. Amaren argazkia ere jarrita daukat hor kanpoan. Anaiari ere agindu nion argazkia, eta ez dizkit, bada, bi txapela irabazi! Hemen paretan jarri beharko diot argazki bat gorputz osokoa».

Aitona Santiagorenak

Harategiko mostradorearen albo batean daude aitona Santiagoren eta aita Felixen argazkiak, Ordizian irabazi zutenekoak. Aita eta ama Benidormera (Herrialde Katalanak) joanak dira egun batzuetarako. «Oso emozionatuta egon da aita egun hauetan. Asteazken iluntzean joan nintzen enkargu batzuk eramatera etxera, eta eskuak burura eramaten zituen oraindik. Negar egiten zuen. Esaten zuen norberak irabaztea baino hunkigarriagoa dela zure seme batek irabaztea: ondorengo batek irabazi duelako», azaldu du Felixek berak, hunkituta.

«Oso emozionatuta egon da aita egun hauetan. Esaten zuen norberak irabaztea baino hunkigarriagoa dela zure seme batek irabaztea: ondorengo batek irabazi duelako».

Felix Goiburu (Ondarre baserriko seme zaharrena)

Eta zer esango luke aitona Santiagok? Garbi dute bi anaiek: bere garaian euren aitari esandako hura berbera: «Ez zuan jende on asko joango, hik irabazi baduk». Barrez lehertu dira. «Belaunaldiartekotasuna gure etxean ez da erraza izan», azaldu du anaia zaharrenak. Gogoan du Enekok aitonaren iragarpena: «Ni falta naizenean, Madura sasiz josiko duk». Eta haien aita lehen aldiz termometroa esnetan sartzen ikusi zuenean esana: «Zer gertatu da? Gaixo jarri da esnea?».

Beste belaunaldicloseGuraso eta seme-alaben arteko ondore maila bakoitza.
bat zela onartu dute biek, «oso jende gogorra». Enekok ekarri du gogora bere aitona Santiagok behin kontatua: «Akordatzen zen lehen aldiz nola joan zen Urbiara. Osaba etorri zela baserrira bere bila. Osaba Domingo, bere aitaren anaia, nire birraitonacloseAitonaren edo amonaren aita.
rena. Lau artzain ziren. Laurak Urbian. Kargatu zutela behorra, baina Domingo ezin zela egun hartan Urbiara joan. 'Baina behorrak badaki bidea', esan omen zuen osabak. Aitonak 8 urte zituen. Behorraren saskian sartu zuen osabak, eman zion behorrari danba ipurdi aldean, eta Urbiaraino handik. Aitona oroitzen zen bide guztia egin omen zuela negarrez. Pentsa zenbat ordu. Abisatu omen zioten: 'lehenengo Zegamara iritsiko haiz, gero handik gora San Adriango kobara, eta handik Urbiaraino'. Pentsa zenbat bide dagoen».

«Aitonak 8 urte zituen. Behorraren saskian sartu zuen osabak, eman zion behorrari danba ipurdi aldean, eta Urbiaraino handik. Aitona oroitzen zen bide guztia egin omen zuela negarrez».

Eneko Goiburu (Ondarre baserriko artzaina)

Felixek dio «nortasun handia» zuela aitonak, baina bazela «eskuzabala» eta «bihotz onekoa» ere: «Eta abilidadecloseTrebetasun.
berezia zeukan jendearekin. Haren kontatzeko modua eta irakasteko era. Gure landetxean hura zen izarra, etxeko oroigarria. Bisitentzat jarritako liburuan oso gutxik idazten zuten paisaiari edo gaztari buruz: denek aitonari buruz. Zerbait originala zen, exotikoa. Gazteleraz ez zen ongi moldatzen.... Bestelako nortasun bat zeukan».

Lekukoa hartzeko erabakia

Ondarre da hurrengo geldialdia. Harategitik irten, Zurbano kalean behera, Erdiko kalera, Nagusira, Germanenera eta Errebalera. Handik ikusten da baserria, bidearen beste aldean. Harrera goxoa: katu bat zuria, beltza bestea. Ohartarazpena: «Usain ederrarekin joango zarete etxera», siloko atea ireki duenean. Orain ulertu da dena: gaztak ketzencloseKetan ipintzen.
ari da. «Zuek etortzerako nahi nuen dena prestatu: 06:00etan etorri naiz, sua egin, brasa apur bat lortu, egur hezea erabili, asunacloseBelar landarea, larruazalean erresumina eragiten duten hostoak dituena.
bota... Egur hau haltzarena da. Egur gorriagoa denez, kolorea ere azkarrago ematen dio».

Piku eder bat hartu du pikondotik. «Gustu baduzue...», eskaini du: «Oraintxe dago puri-purian». Eta hasi da Enekoren istorioa kontatzen, lizar baten azpian. «Hemen jaio nintzen». Esplikazioa da, eta argudioa da. «Aita eta ama euren lanean aritzen ziren, aitona Santiago ere hemen bizi zen, eta haren istorioak txikitatik bizi izan ditugu. Ardiak, untxiak, behiak... 1995etik aurrera hasi zen aita ardiekin, eta hari laguntzen gu: gazta egin, herrenak egincloseArdi herrenak sendatu.
, ardiak atera, belarketacloseBelar uzta.
k egin...».

Eta nola joan zen «kanpora» ikastera: Zaragozara (Espainia). Terapia okupazionala. 1999an bukatu, 2000n hasi lanean, eta 2015era arte kanpoan: Aita Mennin zortzi urte, errehabilitazioan; Argibiden urtebete, psikiatrian; Matia fundazioan zortzi urte, ikerketetarako proiektuetan. «2014an aita jubilatuta zegoen, eta ama, jubilatzeko bidean. Eta hau guztia zegoen, bada, orain ikusten duzun moduan kasik: dena muntatuta. Etxeko obra eginda, ardiak, Ordiziako txapelketa orduantxe irabazita... Dena martxan zegoen, eta orduan jada herrian bizi nintzen. Donostiara joan eta etorri nenbilen egunero. Horrek ere nekatu egiten du. Hemen ere behar zen ofizioacloseLanbidea.
segituko zuen norbait, erraz samar zegoen, ezagutzen nuen...».

Eta hitz egin zuen gurasoekin. Haiei ere «ilusioa» egiten zien haiek martxan jarritakoa norbaitek segitzea. «Eta niri ere aldaketa gustatzen zait. Ez naiz CAFen sartu eta bizi guztia han pasatzekoa. Gurasoak gertu edukitzea ere bazen garrantzitsua niretzat. 20 urterekin ez, baina orain etortzen naiz eta egunero haiekin gosaltzen dut, eta disfrutatzen dut, eta eztabaidatzen dut [barrez]».

«Gurasoak gertu edukitzea ere bazen garrantzitsua niretzat. 20 urterekin ez, baina orain etortzen naiz eta egunero haiekin gosaltzen dut, eta disfrutatzen dut, eta eztabaidatzen dut [barrez]».

Eneko Goiburu (Ondarre baserriko artzaina)

Herria, eta familia. Bi haurren aita da: Beñat (5 urte) eta Jakes (2 urte). «Segura umeak hazteko ere leku ederra da. Zaharrena jaregitencloseAskatzen.
dut plazan, eta bere kasa ibiltzen da. Bikotekidea beasaindarra da, eta haren gurasoak ere gertu daude, laguntzeko».

Lekukoak ez dakar jakituriarik erantsita. Aitonarenak eta aitarenak ezagutu arren, Arantzazuko artzain eskolako erremintak ere ezagutu eta erabili nahi zituen Goiburuk, eta beste urtebete egin zuen han, lekukoa erabat hartu aurretik. 47 urte dauzka orain.

Txakurrik gabeko artzaina

Gaztak eta hozkailua ezagutu ondotik, artegiacloseArtaldea gordetzen den esparrua.
da azken geldialdia. AziendacloseAbere multzoa.
ren parte bat dauka han, eta Gabirian (Gipuzkoa) bestea, hangoa baita amaren familia. 140-150 ardi ditu, eta 2.000 gazta inguru ekoizten ditu urtero. Sartu da artegian, ardiak lasaitzera. «Horrelako artegi zahar batek funtzionatzen du, nik daukadan ardi kopuruarekin. 400-500 badituzu, behar dituzu zintak, behar duzu beste azpiegitura bat. Jende askok atzera egiten du horregatik: hutsetik hasi behar baduzu, ezer ez badaukazu, inbertsio erraldoia daukazu egin beharra».

«Horrelako artegi zahar batek funtzionatzen du, nik daukadan ardi kopuruarekin. 400-500 badituzu, behar duzu beste azpiegitura bat. Jende askok atzera egiten du horregatik».

Eneko Goiburu (Ondarre baserriko artzaina)

Segurako Madura. Ondarrekoak dira terreno asko, eta inguruetako baserrietakoak beste asko. «Oso burubidecloseEgitekoen antolaketa taxuzkoa.
erraza daukat: atea han ireki, atea han atxiki, ura jarri... Txakurrik ez daukan artzain bakarrenetakoa izango naiz. Duela hamar urte izan nuen azkena; ekarri nuen beste bat, baina ez neukan lanik berarentzat».

Izan ditu deiak, eta eskaintzak. Esanez Munichera bidaltzeko dauzkan gaztak. Esanez hozkailuan dituen guztiak erosiko dizkiotela. Esanez supermerkatuak kontratua egingo diola esklusiban. «Gu ez gara Garcia Vaquero. Nik hemen saltzen dut: baserrian eta anaiaren harategian. Gure eredua da: ekoizpen txikia, eta kalitatea. Ondarre mantenduz, gure tradizioa mantenduz». Letra bakarra baitago Ondarretik ondarera.

Jatorrizko artikuluak