Afrika benetan den baino txikiagoa ikusten dugu munduko mapetan

Lurraren ikuspegia desitxuratuta erakusten dute munduko mapek; ekuatorearen inguruko lurraldeak errealitatean diren baino txikiago ageri dira. 'Correct the Map' egitasmoak herrialde guztiak proportzio berean erakutsi eta mapa eredua aldatzeko eskatu du.
Hartu sakelakoa eta ireki Google Maps aplikazioa. Txikitu mapa munduaren irudi osoa ikusi arte. Erreparatu Groenlandiaren tamainari. Eta orain Afrikarenari. Ez dago alde handirik bien artean. Berdin Appleren mapen aplikazioan edo Open Street Mapsen. Bada, errealitatean, Afrika Groenlandia halako hamalau da.
Aplikazio horiek gaur egun zabalduen dagoen mapa eredua lehenesten dute: Mercator proiekzio kartografikoan oinarritutakoa. Horretan desitxuratuta ageri dira planetaren iparraldeen eta hegoaldeen dauden eremuak; ekuatorearenclosePlanetaren inguruan dagoen alegiazko lerroa da; Ipar Hemisferioa eta Hego Hemisferioa artean banatzen du azalera, poloetatik distantzia berera inguruko lurraldeak errealitatean diren baino txikiago ageri dira. Afrika eta Hego Amerika, beraz, proportzioan diren baino txikiagoak ageri dira, eta horrek eskualde horiei buruz ditugun pertzepzioetanclosegauzak ulertzeko edo ikusteko modua eragiten du.
Afrikako BatasunakcloseAfrikako estatuen elkarlana bultzatzea helburu duen erakunde kontinentala da. Ofizialki 2022an sortu zen eta, egun, 55 herrialdek osatzen dute., horren aurrean, beste eredu bat erabiltzea proposatu du: Equal Earth proiekzioa. Tom Patterson kartografoa da proiekzio horren sortzailea eta berak argi dauka: «Mercator proiekzioa inola ere ez litzateke erabili beharko mundu osoa irudikatzen duten mapetan. Afrikari buruzko narratiba estereotipatuak sortzen ditu».
Africa No Filter erakundeak Correct the Map (Zuzendu mapa) egitasmoa bultzatu du Speak Up Africa elkartearekin batera. Maiatzean hasi ziren sinadurak biltzen, eta abuztuan, Afrikako Batasunak eskaera hori babestu zuen.
Tiktoken, Interneten, kalean...
Lerato Mogoatlhe Africa No Filter erakundeko kidearen ustez erakundearen babesak kanpaina hauspotu du: «Hedabideetan egitasmoaren inguruan hitz egiten ari dira, baita Tiktoken ere, Interneten, kalean... Jendea galderak egiten hasi da: 'Zergatik zuzendu beharko genuke mapa?', 'Ba al du garrantzirik?'. Bada, bai, noski. Geografiaren arloko desinformazio kanpaina zaharrenaren aurrean gaude. Gezur bat da. Eta zuzendu egin behar da».
«Geografiaren arloko desinformazio kanpaina zaharrenaren aurrean gaude. Gezur bat da. Eta zuzendu egin behar da»
Mercator proiekzioa ez da okerra, baina haren helburua ez da mundua den moduan irudikatzea. Gerardus Mercator geografo flandriarrak itsas nabigaziorako sortu zuen proiekzio hori XVI. mendean. Pattersonek azaldu du hari esker, marinelek norabide bat hartu, eta, iparrorratzari jarraituta, A puntutik B puntura erraz iritsi ahal zirela, lerro zuzena jarraituz. Eredu hori, baina, ez da distantziakidea; hau da, ez ditu planetako lurraldeen tamainak proportzioan erakusten.
Kartografoarentzat Mercator eredua ez da egokia munduko mapetarako, bereziki hezkuntza arloan erabiltzen direnetarako: «Ikasleak nahas ditzake. Herrialdeen eta kontinenteen tamaina oker ikastea eragin dezake».
«[Mercator proiekzioak] Ikasleak nahas ditzake. Herrialdeen eta kontinenteen tamaina oker ikastea eragin dezake»
Jatorrizko artikuluak
-
Afrikak munduan duen tokia mapetan islatu dadin
Aitor Garmendia Etxeberria |
|
-
Mapa edo ispilu desitxuratu bat
Iker Tubia |
|