Museoen alde beltza: iragan kolonialeko arrastoak, piezak eta diskurtsoak

Euskal Herriko museoen bildumetan ez dago iragan kolonialeko pieza esanguratsurik, baina, espoliatutako obrarik egon ez arren, adituek diote diskurtsoak deskolonizatu behar direla.

Joan den abenduaren 23an, Jon Hernandez Sumar alderdiko Eusko Legebiltzarreko kideak Eusko Jaurlaritzari idatziz galdegin zion ea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako museoetan badagoen kolonialismoari loturiko obrarik eta ba ote den horri buruzko lanketarik egiteko asmorik. Aurtengo urtarrilean ezezkoa erantzun zion Kultura sailburu eta lehendakariorde Ibone Bengoetxeak. «Euskal museoetako funtsek ez dute kolonizazioari lotutako elementu esanguratsurik, ezta irakurketa kolonial nabarmenik ere, edo behintzat horiek ez dira esanguratsuak». Baina adituak ez dira halako baieztapen borobilik egitera ausartzen. Haien hitzetan, Euskal Herrian ere, xerkatuz closebilatu, arakatugero, gauza anitz closeasko, ugarilot daitezke kolonialismoari, eta euskal museoetan ere badira obra kolonialak.

Espainiako Kultura Ministerioak «deskolonizazio» prozesu bat abiatu du Madrilgo bi museotan: Espainiako Antropologia Museo Nazionalean eta Amerikako Museoan. Frantzian ere gai horixe izan dute mahai gainean hilabeteotan. 1815 eta 1972 bitarte espoliaturiko obren itzulera errazteko legea onartu zuten joan den maiatzean.

Begi onez ikusi du legea Hegoa Ibazeta kultura arloko zuzenbideko adituak; hala ere, nabarmendu du obra espoliatuak closenorbaiti berea den zerbait indarrez, bidegabekeriaz edo iruzurrez kenduakjatorrizko herrialdeetara igortzeko «borondate politikoa» eskas dela anitzetan. Herrialde bakoitzak onartutako legeetan ere antzematen da hori, dioenez. Orain arteko kolonizazioari loturiko obra gehienak estatuen arteko kooperazioari esker entregatu dira.

Eta Euskal Herrian zer?

Euskal Herria ez da kolonizazio prozesuetarik kanpo izan, Haizea Barcenilla ikerlari eta museologia adituaren ustez. Zehaztu duenez, gai «konplexua eta orotarikocloseaskotariko ertzekoa» da. Haren ustez, deskolonizazioaz mintzatzean, kontuan hartu behar lirateke arpilatutako closelapurtutakoedo egoera kolonial batean erosiriko obrak, eta azpimarratu du pieza horiek itzultzearen auziari heltzeaz gain museoen diskurtsoa ere egokitu behar dela. Nahiz eta Euskal Herriko museoetan ez dagoen kolonizazioari lotu obra «nagusirik», zehatz begiratu orduko gauza «asko» topa daitezkeela kontatu du. «Zer jotzen dugu obra kolonialtzat? Niretzat, Katalina Erausoren erretratua obra kolonial bat da. Espainiako Koroarekin amerindiarrak sarraskitzenclosehil, suntsitu ibili zen».

Euskal Herriko ondarea aztertzen hasi dira adituak. «Azpeitiko Soreasu elizako kapera batean, Atahualpa enperadorearen urrea lapurtzeko egin zioten tranparen eszena irudikatzen da. Azpeitiar batek parte hartu zuen horretan, eta diru horrekin eraiki zuen kapera, eta egin zuen sarraski hori irudikatzen du obrak. Hori ez ote da obra kolonial bat?».

Sergio Escribanok balearen arrantzarekin gertatutakoa aztertzen du, eta prozesu kolonialtzat jo du, tokiko populazioaren baliabideen ustiaketacloseesplotazioa bat izan zelako. Horren karietaracloseharira, azpimarratu du objektu «pila bat» Euskal Herrira ekarri zirela. «Balearen arrantzari dagokionez, badirudi Ternuan ez zela inor bizi, eta badago horrelako diskurtso bat, zeinak justifikatzen duen zientziaren eta deskubrimenduaren izenean egin zirela bidaia haiek».

Diskurtsoaren aldetik «asko» dago egiteko, Barcenillaren ustez, eta, Euskal Herriari dagokionez, aipatu du San Telmo museoan eta itsas museoetan dauden objektu asko balearen arrantzaren testuinguruan ekarri direla. «Objektu asko berriz interpretatu behar lirateke Euskal Herrian. Eta museo anitzek lanketa hori ez dute egin». Errate baterako, Museotik webgunean fitexkocloseazkar samar aurki daitezke testuinguru kolonial bati lotu obrak. Barcenillak, lehen adibide gisa, Bilboko Euskal Museoan dagoen artelan bat aipatu du: Bartolome Maura Montanerren 1892ko Amerika aurkitu izanaren laugarren mendeurrena domina. Eta badira gehiago: Donostiako San Telmo museoko Francisco Perezen Francisco Balmis jaunaren espedizioa Amerikara obra. «Objektu horiei dagokienez, zientziaren eta espedizioaren argudioa erabiltzen dute berriro, eta ez dute berriz aztertzen artelan horiek erakusteko manera».

Beste interpretazio bat

Clementine Deliss arte kontserbatzaileak esperientzia luzea du dekolonialismoari buruzko debatean. Haren hitzetan, azaleratu egin behar da Europako museoen historiaren alde «beltza», eta, bai, itzuli egin behar dira obrak, baina, haren ustez, bien bitartean, badago lanerako beste biderik ere. Museo frankorencloseaskoren, ugariren jarrera salatu du adituak. Haren hitzetan, beren iragan koloniala garbitu eta beren marka apaindu besterik ez baitute egiten. Museoetan aldaketa sakonak egin behar direla iritzi dio: «Egungo museoak higienistak dira. Beren iragan kutsatua garbitzen eta desinfektatzen dute. Batez ere, esklabotzari, kolonialismoari eta Holokaustoari loturiko oroitzapenak erakutsi nahi dituzte beren jatorri legitimoacloselegearen baitan dagoena ez delarik frogatzen ahal».

Deskolonizazioaren debatea Europa osoko museoetara iritsi da, eta Euskal Herrian ere oihartzuna du gaiak.

Jatorrizko artikuluak