Patrikako deabrua

  • 93 hitz
00:00 /

Robert Louis Stevenson idazlearen Botilako deabrua ipuinaren istorioa gogorarazi dio Kirmen Uribe idazleari sakelako telefonoen egungo erabilerak. Idazlearen iritziz, ia denek daramate deabrua patrikan sartuta. Iritzi berekoa izan ei da New Yorkeko alkate Eric Adams; izan ere, gazteen buru osasunari kalte egiten dietelakoan, salaketa jarri die sare sozialen bost konpainia handiri. 


Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da Botilako deabrua. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Frantzisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. «Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen, hobe duzu botila saltzea bestela infernura joango zara. Botilak balioa galdu egiten du saltzen den bakoitzean, prezio baxuago batean saldu behar da. Azkenak, hortaz, ezin izango du saldu eta infernura joango da». Salduko al du botila Keawek?

Jatorrizko artikuluak