Luis Peña Gantxegi: mendiari eta itsasoari begiratu zion arkitektoa
Ehun urte bete dira Luis Peña Gantxegi arkitektoa jaio zenetik. Hiriaren eta naturaren arteko sinbiosiak bereizten du haren obra: Donostiako Haizearen Orraziaren plaza da haren obra nagusia.
«Naturak lagun dezake, baldin eta ulertzen bada». Euskal Herriak eman dituen arkitekto handienetako batek esan zuen esaldi hori. Luis Peña Gantxegi itsasoari eta mendiari begiratu zion arkitektoa izan zen, natura ondo ulertu zuena. Eta arkitekto bat ondo ulertzeko, haren obrari erreparatu behar zaio. Donostiako Haizearen Orraziaren plazari begiratzea baino ez da egin behar bere hitzak eta obrak bat datozela ohartzeko. Eduardo Txillidaren Haizearen orrazia-ren inguruan dagoen eremu publikoaz ari gara.
«Esku hartzeak erantzun egin behar zion hiriak itsasoarekin duen harremanari, eta hark mendiarekin duen loturari ere bai. Txillidak eskulturen eremu magiko bat sortu nahi zuen, eta gero haizeak eta itsasoak beren rola izan zezatela hiru dimentsio horietan», azaldu zuen Peña Gantxegik 1980an eman zuen hitzaldi batean. «Eskulturen aurreko eszenak mendiaren eta itsasoaren arteko elkar hartze hori eskaini behar zuen».
Mario Sangalli arkitektoak aski ondo ezagutzen du haren obra; Peña Ganchegui estudioko kidea da, EHUren Arkitektura Eskolako irakaslea, eta zabaldu berri duten erakusketaren komisarioa: Tenis Plaza, Haizearen Orraziaren ataria. Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatu du erakusketan, Peña Gantxegi jaio zenetik ehun urte bete berri direnean eta Haizearen Orraziaren plaza eraiki zutenetik mende erdira. Oraintxe birgaitucloseBerritu, moldatu. dute plaza.
Haizearen Orraziko plazaren irudia. GORKA RUBIO / FOKU
Erakusketan, ezkerreko paretan, egilearen inguruko informazioa dago, eta eskuinekoan, haren obra nagusiarena. KrokisakcloseMarrazki azkar eta eskematikoa, zirriborro bat., argazkiak, koadroak, planoak, aldizkariak eta beste hainbat elementu daude hiria naturarekin eta modernitatea tradizioarekin uztartu zituen arkitektora gerturatzeko.
Lekuarekiko harremana
Peña Gantxegi 1926an jaio zen, Oñatin, nahiz eta haren familia Mutrikukoa izan. «Gipuzkoako bi herri horiek markatu zuten lekuaz zuen ikuspegia: Oñatiko monumentaltasunak eta Mutrikuko aire folklorikoago, biziago eta aldapatsuagoak», azaldu du Sangallik. Ez hori bakarrik: «Oñatin jaio zen, nahiz eta haren espiritua Mutrikukoa izan; Gasteizera joan zen ikastera, Donostian segitu zuen, eta Madrilen bukatu. Horrek ere lagundu zion lekuarekiko eta inguruarekiko harremanaren bisiocloseIksupegi. singular bat izaten».
Lekua. Maiz nabarmendu du Sangallik hitz hori; hainbeste, ezen haren tesiaren izenburua hau baita: Luis Peña Ganchegui: el arquitecto como Lugar (Luis Peña Gantxegi: arkitektoa Leku gisa). «Irakasle bezala, saiatzen gara ikasleek uler dezaten beraiek diseinatzen ari direna ez dela elementu bakartu bat, baizik eta testuinguru bati dagokiola. Askotan, diseinatzen ari diren pieza bakarrik marrazten dute, eta ezinbestekoa da ulertzea elementu hori gainerakoa osatuko duen pieza bat dela, istorio askoz orokorrago baten parte». Hain zuzen ere, Peña Gantxegik berak, Haizearen Orraziaren plaza azaltzen zuenean, Kontxako badia oso-osoa hartzen zuen kontuan: plaza hura badia baten azken katebegi closekateak mutur bakoitzean katebegi bana du; kasu honetan modu metaforikoan erabiltzen damoduan ikusten zuen.
Haizearen Orraziaren plaza ezin da ulertu hark diseinatu zuen lehen eremu publikoari erreparatu gabe: Donostiako Trinitate plazari. 1963an Donostiako udal arkitektoa zen, eta plaza hura txukuntzeko eskatu zioten, aurrekontu baxu samarrarekin. Hark bazekien hiriko hainbat kale asfaltatzen ari zirela, eta erretiratutako galtzada harriak bereganatu zituen plaza hura egiteko: «Plazan bat egiten zuten eraikinen eta harresien segmentu guztiak harmailen bidez jostea erabaki zuen. Harmailek natura hiriarekin konektatzen dute, eta espazioa besarkatu: dena batu. Zorte handia izan zuten galtzada harri horiek aurkitzean; ia-ia horrelako materialekin eraikiak baitziren fatxadak. Badirudi leku hori horrelakoa izan dela beti! Plaza hau ezinbestekoa da Teniseko plaza ulertzeko, hemen deskubritu zuelako, era kasual horretan, harmailaren mekanismoa erabiltzeak zer-nolako potentziala zuen elementuak josteko modu gisa. Eta ahalegina egiten du jada existitzen denarekin bat egiteko. Plazan ezer garrantzitsua badago, hauxe da: integratu egiten da, inposatu gabe eta imitatu gabe».
Jatorrizko artikuluak
-
Natura ulertu zuen arkitektoa
Mikel Elkoroberezibar Beloki |
|