Arkitektura
Soinua: hiri plangintzetan txertatu beharreko gaia
Soinua gatazka iturri izan daiteke, eta komunitate baten jardueren isla. Hirigune batean soinurik eza ez da existitzen, baina dauden soinuak kudeatu litezke, besteak beste, plangintzetan aintzat hartuta. Horixe aldarrikatu dute Zigor Iturbe eta Cristina Palmese arkitektoek.
Nafarroa eta Lapurdi elkartzen diren tokian, zurgintzara gerturatzeko proiektu aintzidaria
Baserriberri proiektua bultzatu dute mugaz gaindiko hiru entitatek. Baserri zahar bat berritu dute, eta asmoa da formakuntzarako gune bateratu bat sortzea.
Luis Peña Gantxegi: mendiari eta itsasoari begiratu zion arkitektoa
Ehun urte bete dira Luis Peña Gantxegi arkitektoa jaio zenetik. Hiriaren eta naturaren arteko sinbiosiak bereizten du haren obra: Donostiako Haizearen Orraziaren plaza da haren obra nagusia.