- Balio etikoak
- Filosofia
- Berdintasuna
- Feminismoa
- Genero diskriminazioa
- Hezkuntza
- Martxoak 8
- Sexu-genero identitateak
Printzesak ala superheroiak; txikitan barneratzen dugu zer den neska eta zer den mutila izatea
Haurrek txikitan barneratzen dituzte nesken eta mutilen arteko desberdintasunak. Adituek diote sexismoa eta genero rolak «inkontzienteki» transmititzen direla.
Simone de Beauvoir filosofoak ondorioztatu zuen emakumea egin egiten dela. Bigarren sexua azterlan historikoan azaldu zuen hori, baina neskak eta mutilak ere sorrarazi egiten dira. Itoitz Serna Urtxintxa Eskolako kideak horixe uste du: «Eraikuntza sozialak eta kulturalak dira; sozializazio prozesuancloseGizarte jakin batean bizitzeko eta integratzeko arau, balio eta portaerak ikasteko egiten den prozesua. ikasten eta barneratzen dugu zer den mutila eta zer den neska izatea».
Leire Agirre lankidea iritzi berekoa da. Haren hitzetan, 0 eta 5 urte bitartean bereganatzen da izaerarencloseizateko modua; nortasuna oinarria izango dena: «Imitazioz eta errepikapenez ikasten dute umeek. Eta sexu-genero sistema binarioanclosebi genero daudela aitortzen duen sistema: mutilak eta neskak edo gizonak eta emakumeak, hau da, harrak eta emeak hezten gaituen gizarte batean bizi gara; konturatu barikclosegabe, generoei esleitutako closeeman, atxiki, ezaugarriak proiektatzen ditugu haurrengan: zer jarrera izan behar duten, zelan closenolaerlazionatu behar duten... Hitz egiten ikasi aurretik jakiten dute zer genero eta zer ezaugarri esleitu zaizkien».
Esperimentu asko egin izan dira transmisio inkontziente hori erakusteko. Adibidez, Burua fardeletan izeneko bideoa asko erabili dela dio Agirrek: «Ume jaioberri bati pijama arrosa bat jarri diote, eta jendeak samurrago hitz egiten dio, esaten dio zein polita den... Gero, ume berari pijama urdin bat jarri diote, eta jendeak zakarrago mugitzen du, oso indartsua dela esaten diote...». Haur eskoletako hezitzaileek egindako proba bat ere jasoa dute: «Ume bat erortzen zenean eta negarrez hasten zenean, langileek kronometratu egiten zuten zenbat denbora edukitzen zuten haurra besoetan: neska bezala esleitutakoak denbora gehiago izaten zituzten, eta mutil bezala sozializatuak azkarrago askatzen zituzten. Txikitatik oso diferente tratatzen ditugu gorputzak ere».
Haurrentzako arropa edo jostailu dendak ikusi besterik ez dago ohartzeko arrosaren eta urdinaren dikotomia closezerbait aurkakoak diren bi zatitan bereizteaoraindik indarrean dela: neskentzat, jantzi estuak, kolore leunak, loreak eta bihotzak, printzesak eta zaintzaileak; mutilentzat, berriz, arropa erosoa, kolore biziak, dinosauroak eta hondeamakinak, superheroiak eta kirolariak.
Haurrei koloreekin eta figurekin batera irakasten zaizkie ideiak eta genero rolak, eta bide bat markatzen zaie. Marian Moreno hezkidetzan adituak halaxe azaldu du: «Neskek oso txikitatik barneratzen dute ez dituztela saritzen azkarrak izateagatik edo gauzak ondo egiteagatik, baizik eta politak, zintzoak eta maitekorrak izateagatik; pasibotasuna ikasi egiten dute horrela. Aldiz, ikusten dute anaiei dinamikoak izatea saritzen zaiela, korrika egitea, abenturak izatea, kasurik ez egitea; eta 4-5 urterekin mutilek panpinekin jolasteari uzten diote, jendaurrean behintzat».
«Neskek oso txikitatik barneratzen dute ez dituztela saritzen azkarrak izateagatik edo gauzak ondo egiteagatik, baizik eta politak, zintzoak eta maitekorrak izateagatik»
Mezu horien guztien ondorioz, «bigarren mailakoak» direla barneratzen dute neskek, eta protagonista izaten ikasten dute mutilek. «Neskekin baino espektatiba closenolakoa izan behar den zehazten duen sinesmenahandiagoak ditugu mutilekin, eta horrek berekin dakar neskek atzera egitea, adibidez, zientzien alorrean gaitasuna agertzean edo proiektu bateko lider izatean, gutxiagotan entzun dutelako gai direla; mutilek beti entzuten dute mezu hori, eta sinetsi egiten dute», nabarmendu du Morenok. Agirreren hitzetan, joera horiek argi ikusten dira ikasgelan: «Neskei segurtasuna falta zaie hitz egiteko, nahiz eta oso gai diren argudiatzeko; aldiz, mutilen iritziak txalotu egiten dituzte».
Funtsean, emakumeei ezarritako ezaugarriak gutxietsi duen baino balio gutxiago emanegiten dira, eta gizonei ezarritakoak, goratzencloselaudatu, txalotu. «Horrek egiturazko indarkeria sortzen du, eta eragina du gure psikologian, autoestimuan, erlazionatzeko moduetan...», gaineratu du Agirrek. Morenok azaldu du bortizkeria beste ikasgai bat dela: «Mutilek barneratzen dute maskulinitatearen parte bat boterea dela, eta indarkeriaren bidez gauzatzen dela. Gatazkak konpontzeko baliabide bat dela ikasten dute».
Agirrek gogora ekarri du maskulinitatea barrutik kanpora sortzen dela, eta feminitatea kanpotik barrura: «Emakumeok, oro har, besteak lehenesten ditugu, garrantzi handiagoa ematen diegu besteen beharrei, eta gero geure buruari; eta gizonek beren burua jartzen dute lehenik, eta gero, besteak. Eta hori txikitatik landu daiteke, zaintzaren eta enpatiaren bidez; indarkeria balioen eta emozioen bidez ere prebenitzen da».
Adituek diotenez, askotan ikusezinak dira jokabide eta jarrera patriarkalakgizonei nagusitasuna ematen dien sistema, estereotipo sexisten transmisioa eta indarkeriazko portaerak. Dena den, argi dute guraso asko saiatu egiten direla umeak eredu binario horretan ez sartzen, gauzak bestela egiten, eta gerora nabaritzen dela: «Umeak askeagoak dira generoa beste modu batera bizitzeko». Bide asko dago egiteko, hala ere; izan ere, familiatik eta ikastetxeetatik kanpo, gizartean orokorrean gertatzen den sozializazioa gaitzagoaOkerragoa. dela azaldu du Morenok: «Zu saia zaitezke etxean ahalik eta hezkuntza parekideenaBerdintasunean oinarritutakoa. ematen, baina zure alaba etxetik korrika ateratzen denean, alboko bizilagunak esan diezaioke neskek ez dituztela eskailerak binaka igotzen. Eta hor joaten da jendea trabak jartzen».
Formakuntza eta kontzientzia asko falta dela uste dute, eta hezkidetza aldarrikatu dute tresna gisa: «Mutilei argi azaldu behar zaie maskulinitatearen eraikuntza aldatuz gero pribilegioa galduko dutela, baina jarrera etiko bat irabaziko dutela. Eta neskak ahaldundu behar dira, beren bizi proiektuak bideratzeko boterea izan dezaten».
Jatorrizko artikuluak
-
Printzesak ala superheroiak: txikitatik binarismora bideratuta
Maite Asensio Lozano |
|