Saharatik Euskal Herrira udan

Oporrak Bakean programari esker, Saharako basamortuan edo errefuxiatu kanpalekuetan bizi diren haurrek uda Euskal Herrian igarotzen dute, bakean, osasuntsu eta ondo elikatuz. Aurtengo udan 300 haur hartzea da helburua.

NOLA BIZI IZAN DIRA SAHARARRAK?

Herrialde nomada izan da sahararrena, leku batetik bestera bizi baitziren, bizileku finkorik gabe. Haimetan bizi dira, dromedariocloseGamelu mota konkor bakarrekoa.
eta ahuntz artilezko zerrendekin egindako oihalezko etxoletan; haien sinbolo bihurtu dira. KolonizaziocloseEsatu batek bere mugetatik urrun dagoen atzerriko lurralde bat menpean hartzea.
eta okupazio prozesuen gainetik, aske izan nahi duen herria da Saharakoa. Urteak dira, ordea, herrialdean gatazka sortu zela.


NOIZ SORTU ZEN GATAZKA?

1984 eta 1985 artean, Europako agintariek Berlingo Konferentzia sinatu zuten. Bertan, Europak adostu zuen Afrika zatitzea, eta bertako herrialdeak Europako herrialdeen artean banatzea. Espainiari Sahara egokitu zitzaion banaketa hartan, eta, hortaz, haren kolonia izan zen 1975era arte. 1970eko hamarkadan, ordea, Afrikako herrialdeak independentzia lortzen hasi ziren, eta sahararrek ere hala nahi zutela aldarrikatu zuten. 1974. urtean, Espainiak autodeterminazio erreferendumcloseHerri batek bere etorkizuna erabakitzeko galdeketa.
bat egingo zuela hitzeman zuen. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dute erreferendumik egin, eta 1975etik, Marokoren mende dago Sahara.

Espainiari Sahara egokitu zitzaion Afrikaren banaketan, eta, hortaz, haren kolonia izan zen 1975era arte.
ZER DA FRONTE POLISARIOA?

1973an sortu zen Fronte Polisarioa, Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundea, klandestinitateancloseEzkutuan, legearen isilean egiten dena.
; hasieran, Espainiako kolonialismoaren aurka egiteko, eta, gero, Marokoren okupazioari aurre egiteko. Erakunde armatua da, lehen konstituzioan jaso zutenez: «Orain arteko bake metodo guztiek porrot egin dutela ikusita, fronteak indarkeria iraultzailearen eta borroka armatuaren aldeko hautua egiten du saharar herriak erabateko askatasuna izan dezan».

Fronte Polisarioko soldaduak Mahbesen, Mendebaldeko Saharan, 2021eko urrian. MANUEL LORENZO / EFE

NOIZ SARTU ZEN MAROKO TARTEAN?

Marokok Frantziarekiko independentzia eskuratu zuenean, inguruko herrialdeak mendean hartzen hasi zen. 1975eko azaroaren 5ean hasi zen gatazka gaur egun ezagutzen den bezala, Martxa Berdea mugimenduaren ondorioz: Marokok 350.000 zibil eta 40.000 soldadu sartu zituen indarrez Saharan. Espainiak akordioa sinatu zuen, Sahara Mauritaniaren eta Marokoren esku uzteko, eta gerra piztu zen Fronte Polisarioaren eta Marokoren artean. 1979an, Mauritaniak bakea sinatu zuen Fronte Polisarioarekin, baina Maroko sartu zen Mauritaniaren esku zegoen lurraldean, eta okupazioak gaur egun arte iraun du.

1975eko azaroaren 5ean hasi zen gatazka gaur egun ezagutzen den bezala: Marokok 350.000 zibil eta 40.000 soldadu sartu zituen indarrez Saharan.
ZERTAN DA GATAZKA GAUR EGUN?

Urte luzez gerran egon ostean, Marokok eta Fronte Polisarioak su etenacloseSu armen bidezko borrokaldiaren etena.
sinatu zuten 1991n, Nazio Batuen Erakundearen babespean. 1992. urtean autodeterminazio erreferenduma egitea adostu zuten bi aldeek. Baina atzeratuz joan da erreferenduma, behin eta berriz. 2020an, Marokok Guerguerateko eremuan su etena hautsi zuen, eta Fronte Polisarioak gerra deklaratu zion Marokori. Harrezkero, gerran daude berriro.