Sidenorrek 33 aldiz saldu zion altzairua Israeli Gazako genozidioa hasi zenetik
Espainiako Auzitegi Nazionalak Sidenorri egotzi dio Israelgo IMI arma ekoizleari baimenik gabe produktuak saltzea eta gizateriaren aurkako delitu baten konplize izatea. Enpresa horretako zuzendaritzako hiru kide ikertzen ari dira.
2023ko otsailetik 2025eko ekainera, Sidenorrek 42 aldiz bidali zion altzairuacloseBurdinazko eta karbonozko aleazioa edo nahasketa. Israel Military Industries (IMI) enpresari, hark armak ekoitz zitzan. Bidalketa horietatik 33 2023ko azarotik aurrerakoak dira, hau da, Gazako genozidioa hasi ostekoak, BERRIAk jakin ahal izan duenez. Orain arte zabaldutako informazioen arabera, lau bidalketa egin zituen Sidenorrek. Espainiako Poliziak Auzitegi Nazionalera igorritako txostenaren arabera, 42 bidalketa izan dira. Enpresak 4.587 tona altzairu bidali zituen guztira, eta 5,8 milioi euro jaso trukean.
Espainiako Auzitegi Nazionala Sidenorreko zuzendaritzako hiru kide ikertzen ari da: Jose Antonio Jainaga presidentea, Marco Pineda zuzendari nagusia eta Iñigo Molero zuzendari komertziala; azaroaren 12an dira epailearen aurrean deklaratzekoak. Kontrabandoan aritzeacloseLegez kanpoko zerbait saltzea. egotzi die epaileak, eta gizateriaren aurkako delitu bat leporatu. Autoaren arabera, enpresak «behin eta berriz» bidali zuen altzairua Israelera, jakinik altzairua «askotariko armak» egiteko zela. Gainera, Espainiako Gobernuari «dagokion baimena eskatu gabe eta dagokion erregistroan izena eman gabe» egin zituen salmentak.
Comunitat Palestina de Catalunya-Terra Santa elkartearen kereila baten ondorioz zabaldu du ikerketa Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kereila hori aurkeztu zen egunetan, Sidenorren 122 tona altzairuko zama bat zegoen Bartzelonako portuan, uztailean itsasoratzeko prest; karga hura konfiskatzeaEnbargatzea, jabeari kentzea. galdegin zuen elkarteak. Hain zuzen, Sidenorrek uztailean iragarri zuen Israelekin zituen salerosketa harremanak etengo zuela.
Garai bertsuan, Irlandako The Ditch komunikabideak argitaratu zuen Sidenorrek iazko abuztutik gutxienez lau altzairu karga bidali zituela Israelera, Haifako portura: 1.200 tona inguru ziren, guztira. Bada, Espainiako Poliziak auzitegira igorritako informazioaren arabera, askoz bidalketa gehiago egin zituen Sidenorrek: iazko abuztutik, 21 karga igorri zizkion IMI enpresari, eta 2023ko otsailetik, 42.
2023an zehar, karga txikiagoak bidali zituen: 68.260 kilokoa izan zen handiena, baina hiru bidalketatan 10.000 kilo baino gutxiago igorri zituen. Bidalketa handienak harreman komertzial horren azken txanpan egin zituen: aurtengo apiriletik ekainera igorritako zazpi kargetatik lau 300.000 kilotik gorakoak izan ziren; handiena, azkena, 363.906 kilokoa, ekainaren 12an bidalitakoa.
Berria Berriketan podcast honetan azaldu dute gaia Iker Tubia eta Imanol Magro kazetariek.
Jatorrizko artikuluak
-
Sidenorrek 42 aldiz bidali dio altzairua Israelgo IMI armagintza enpresari, ia sei milioi euroren truke
Maite Asensio Lozano / Imanol Magro Eizmendi |
|