Geroz eta gehiago dira bideojokoen industrian hasi nahi duten gazteak. Sektorea berrituz eta garatuz doa etengabe, baina arlo askotako «profesional kualifikatuak» behar dira kalitatezko bideojokoak sortzeko.

Fikziozko unibertso bat da bideojoko bakoitza; kolektiboki sortutako unibertso bakancloseAntzeko gutxi duena.
bat. Sakelakoaren, ordenagailuaren edo bideokontsolaren bidez jolastu daiteke. Oro har, istorio batean oinarritzen da bideojokoa, eta inguru birtualak islatzen ditu, non jokalariak pertsonaia bat, elementu bat, objektu bat edo makina bat kontrolatzen duen.

Jokalari-interfazecloseOsagai batek sortzen dituen seinaleak beste osagai batentzat ulergarri diren seinale bihurtzen dituen gailua.
-makina-pantaila-jokalari ziklo bat da. Makinari zer egin behar duen adierazi behar dio jokalariak, interfaze baten bitartez —botoien bitartez, pantaila ukituz...—. Makinak jokalariaren agindua interpretatzen du, jokoak eman beharreko erantzuna ematen du, eta pantailan irudikatu. Jokalariak pantailan ikusten du bere erabakiaren emaitza, eta beste erabaki bat hartzen du ondoren; erabaki hori makinari komunikatzen dio berriz. Beste ziklo bat hasiko da horrela.

1950eko hamarkadan garatu eta 1980. urte inguruan gizartean zabaldu zirenetik, bideojokoak aisiarako eta jolaserako jarduera nagusietako bat bilakatu dira. Hainbat alorretako profesional kualifikatuclosePrestatu.
ak biltzen dituzten industria indartsuenetako bat bilakatu da. Teknologia arloko aurrerapen berriei estuki lotuta egon izan da beti, kultura ekoizteko modu berriak eta sektore ekonomiko indartsu bat garatuz.

1950eko hamarkadan garatu eta 1980. urte inguruan gizartean zabaldu zirenetik, bideojokoak aisiarako eta jolaserako jarduera nagusietako bat bilakatu dira.
Ikasketak profesional bilakatzeko

Geroz eta gehiago dira euskaraz aritzeko aukera ematen duten bideojokoak, eta geroz eta jende gehiago erakartzen dute bideojoko horiek. 2018an, 25 bideojoko zeuden euskaraz; gaur egun, berriz, gutxienez 149 dira, Game Erauntsia komunitateak —2014. urtean bideojokoei buruz euskaraz jarduteko asmoz zabaldutako elkartea— zabaldutako datuen arabera.

Sandra Sanper Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatuko bideojokoetako graduen zuzendari akademikoak nabarmendu duenez, «sortzaile kapaz eta kualifikatuak behar dituen industria bat» bihurtzen ari da bideojokoena. Musika, programazioa, diseinua, artea... arlo bateko eta besteko profesionalak biltzen ditu, eta, bideojokoak sortzeko, talde lana «ezinbestekoa» da, Sanperren hitzetan.

Euneizek Bideojokoak Diseinatzeko eta Garatzeko Gradua eta Bideojokoetako eta Animazioko Arteko Gradua eskaintzen ditu lehenbizikoz aurten. Ingeniaritza bat da lehena, zeinaren funtsezko helburua baita bideojoko bat sortzeko behar besteko gaitasuna eskaintzea etorkizuneko garatzaileei eta joko diseinatzaileei. Bestalde, Bideojoko bat ekoizteko prozesuan parte hartzen duten arte digitaleko adar guztiak biltzen ditu. «Ilustrazioa eta arte kontzeptuala, 2Dko eta 3Dko modelatzeacloseForma ematea.
eta animazioa. Horretarako, diseinu digitaleko eta animazioko zenbait proiektu egiten dituzte, bai eta mundu birtualak sortu ere, bakoitza bere ingurunean eta bere pertsonaiekin».

Bideojoko batek, baina, artean, diseinuan eta garapenean adituak diren profesionalak baino gehiago behar du. «Bideojoko batek fisika, matematika, marrazketa, komertzializazioa... ditu atzean. Gauza askoren konbinazioaren emaitza da», zehaztu du Sanperrek. Hori bakarrik ez: azken urteotan adierazpen artistiko berri bat bihurtu direla uste du: «Joko benetan ederrak egiten ari dira, gidoi eta eszenatoki oso ederrak dituztenak: horrek ere pizten du interesa».

«Bideojoko batek fisika, matematika, marrazketa, komertzializazioa... ditu atzean. Gauza askoren konbinazioaren emaitza da».

Sandra Sanper (Euneiz unibertsitatea)

Marrazketa oinarrizkoa da bideojokoen diseinuan. EUNEIZ

Artista izateko bide bat

Iga Guniak bere bi pasioak uztartu nahi zituen: marrazketa eta bideojokoak. Bien onena elkartzeko aukera du Bideojokoetako Arteko graduan. Lehen promozioko lehen mailako ikaslea da: «KriminologiacloseGertakari kriminalen azterketa zientifikoa.
ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidan gustatzen. Beti izan naiz bideojokoen zale sutsua, baina inoiz ez nuen pentsatu horrelako zerbait ikastea. Beraz, gradua atera zutenean, ez nuen bi aldiz pentsatu, eta izena eman nuen».

«Kriminologia ikasten hasi nintzen, baina ez zitzaidan gustatzen. Beti izan naiz bideojokoen zale sutsua».

Iga Gunia (Bideojokoetako Arteko graduko ikaslea)

Zaletasuna edo pasioa izan daitekeen zerbait lanbide bihurtzeko bidean da Gunia. Izan ere, Euskal Herriko bideojoko sektoreko lan merkatua gora egiten ari da pixkanaka. «Artista izateak irtenbiderik ez duela diote, ez dela ondo kobratzen eta bidea bilatu behar dela, baina ez dut uste horrela denik. Bideojokoen narratibacloseKontakizuna.
k, irudiak... hori egin nahi dut: bideojokoekin gozatu nahi dut».

Estigmak apurtzeko

Askotarikoa da bideojokoen mundua. Joko asko logika hobetzeko diseinatuta daude: arazoak ebazteko eta eskuaren eta begiaren arteko koordinazioa lantzeko. Bideojoko batzuk dislexia hobetzeko baliagarriak direla ere ikusi da, kontzentratzeko gaitasuna lantzen baitute, baita gaitasun motorra ere, ezustekoak azkar bereizteko eta azkar irakurtzeko gaitasuna sustatuz. Gainera, bideojokoek hezkuntza edukiak ikastea eta trebetasun kognitiboa garatzea errazten dute. Adibidez, puzzle eta logika jokoek, hala nola Tetris ospetsuak.

Bideojokoen mundua estigmacloseTxartzat hartzen den ezaugarri bat izateak norbaitengan ezartzen duen marka iraingarria.
z betea egon da beti, baina aldatzen hasi da iritzi publiko hori. Sanperrek uste du pixkanaka apurtzen ari direla bideojokoen inguruko estereotipoak: «Bideojokoa sozializatzen ari da. Jada ez da bere gelan bakarrik jolasten den gamer-a bakarrik». Sortzaileei dagokienez, berdin gertatzen da. Gainera, Guniak nabarmendu du geroz eta emakume gehiago direla industria horretan, erabat maskulinizatua egon baita orain arte.

«Bideojokoa sozializatzen ari da. Jada ez da bere gelan bakarrik jolasten den 'gamer'-a bakarrik».

Sandra Sanper (Euneiz unibertsitatea)

Jatorrizko artikuluak