Tatuajeen tintak immunitate sistema ahuldu dezakeela ondorioztatu dute ikerketa batean
Tatuajeek osasunean duten eragina ikertu du Suitzako ikerketa talde batek; tintaren toxikotasuna eta immunitate sistemaren erantzuna aztertu dituzte.
Txikiak, handiak, zuri-beltzak, koloretakoak, irudidunak, testua dutenak... Askotarikoak dira tatuajeak, eta benetako artelanak ere izan daitezke. Ez dira gaur egungo moda; orain dela 5.200 urteko momietan ere aurkitu dituzte tatuajeen zantzuak. James Cook kapitain britainiarrak ontzian ekarri zuen tatuaje hitza, Polinesian izan ondoren: ikusi zuen Tahiti aldean azalean marrazkiak egiten zituztela bertakoek, eta tatau esaten zietela.
Gaur egun, munduko biztanleen herenek baino gehiagok dute gutxienez tatuaje bat. PNAS aldizkarian Biomedikuntza Ikerketako Suitzako Institutuko ikertaldeak argitaratutako lanean azaltzen da datua: Tattoo ink induces inflammation in the draining lymph node and alters the immune response to vaccination (Tatuajeen tintak hanturacloseinflamazioa eragiten du gongoil linfatikoan, eta aldatu egiten du txertoek eragindako erantzun immunitarioa). Tatuajeetako tintak gongoiletan duen eragina deskribatu du ikerketa talde horrek. Gongoiletan substantzia arrotzen arraroabat detektatzen bada, bertan dauden immunitate sistemako zelulek erreakzionatu egiten dute substantzia hori deuseztatzeko.
«Jada duela zazpi urte, bagenekien makrofago horiek tinta irensten zutela eta, ezin zutenez lortu, hiltzen zirela. Bagenekien beste makrofago batek jaten zuela orduan tinta hori. Oraingoan, immunitate sistemako beste egitura batzuk ikertu dituzte». Iker Badiola biologo, EHUko irakasle eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak gai horren inguruan idatzi du Zientzia kaiera-n argitaratutako Tatuajeen eragina immunitate sisteman testuan. Hartan azaltzen duenez, tatuajeen tinta dermiseancloseazalean txertatzen denean, gorputzeko immunitatecloseDefentsa. sistemako zelulak —batez ere makrofagoak— tinta hori deuseztatzen ahalegintzen dira, mehatxu bat balitz bezala. «Gorputzeko hainbat organotan daude makrofago izeneko zelulak, eta kanpotik sartzen diren gauza arrotzei aurre egiten diete; horretan espezializatu dira».
«Makrofagoek ezin dute tinta irentsi, metalak ditu eta. Badaude osagai batzuk gure zelulek deusezta ezin ditzaketenak»
Nahiz eta tinta irentsi, makrofagoak ez dira gai tinta hori deuseztatzeko, eta hil egiten dira. Hil ondoren, beste makrofago batek irensten du tinta, eta hainbat aldiz errepikatzen da prozesu hori. «Ezin dute tinta irentsi, metalak ditu eta. Badaude osagai batzuk gure zelulek deusezta ezin ditzaketenak», azaldu du ikerlariak. Prozesua errepikatzeak hantura eragiten du.
Bada, immunitate sistemako zelulak etengabe ahalegintzen dira tintari aurre egiten, baina ez dute arrakastarik izaten, eta, ikerketan ondorioztatu dutenez, erreakzioa are handiagoa da gongoiletan dermisean baino; izan ere, tintak hantura kronikoa eragin dezake. Tintari aurre egitean, haien erantzuna aktibatzen da, erantzun immune bat sortzen dute, eta horrek inflamazioa eragiten du, ikerlariak argitu duenez: «Hantura kroniko txiki bat eratzen du. Ez da izugarria, ez da beste antigeno batzuekin izan daitekeen erreakzioa bezain handia, baina denbora igaro ahala areagotuz doa hantura, eta etengabea da». Hau izan da ikerketako aurkikuntza garrantzitsuenetako bat: ikusi dute tinta gongoiletan pilatzen dela eta immunitate sistemako zelulei lotuta egoten dela urteetan eta urteetan; tintak zelula horiek hiltzen ditu, eta hanturak, erreakzio kronikoa eragin, eta kalte egiten dio immunitate sistemaren funtzionamenduari.
Ikerketan aipatu dute hantura kronikoak gaixotasun autoimmuneak eta minbizia sor ditzakeela luzera begira. Badiolak, dena den, azpimarratu du halako ondorio orokortuak ateratzeak baduela arriskurik: «Lotura zuzena egitea arriskutsua da. Ez du esan nahi hantura kronikoaren ondorioz pertsona batek minbizia izango duela, baina egoera horrek arriskuak handitu ditzake». Ikerlariak adierazi du kausalitatea ez dela frogatu oraindik, eta zuhurtziaz tentuzjokatzeko beharra nabarmendu du: «Hurrengo pausoa zera izan daiteke, ikerketa estatistikoak egitea, ikusteko ea baden nolabaiteko loturarik tatuajeen eta gaixotasunen artean. Horrek sostenguababesa emango lioke biologikoki ikusi dutenari».
Larruazalak hiru geruza ditu: epidermisa, dermisa eta hipodermisa. Tatuaje iraunkorrak dermisean txertatzen dira, geruza hori ez delako epidermisa adina berriztatzen. Kanpoko geruza, epidermisa, oso azkar berriztatzen da; ondorioz, ez luke zentzurik izango geruza horretan tatuaje bat egiteak, ez behintzat tatuaje hori luzerako edo betirako eduki nahi bada azalean. Geruza horren azpian dermisa dago, eta bertan odol hodi txikiak, hodi linfatikoak, nerbio zuntzak eta immunitate sistemako hainbat zelula daude, besteak beste. Dermisaren azpian hipodermisa dago, larruazalaren geruza sakonagoa. Oso garrantzitsua da tatuajea dermisean geratzea.
Jatorrizko artikuluak
-
Zelulen eta tintaren arteko borroka
Itsaso Jauregi |
|