Adi sakelakoekin! Zenbat eta pantaila gehiago, orduan eta arreta txikiagoa

  • 511 hitz

Adituek ohartarazi dute pantailak gehiegi erabiltzeak adingabeen arreta ahultzen duela. Sare sozialak modu osasungarri eta kontzientean erabili behar direla diote.

Sare sozialek gure arretacloseatentzioa bereganatzen dute, erabiltzaileen denbora eta kontzentrazioacloseadi egoteko gaitasuna, eta hori bereziki kezkagarria da haurren eta nerabeen kasuan; izan ere, estimulugertaera bat, organismo batean erreakzio bat sorrarazten duena zaparradak zuzenean eragiten die garapen betean dauden burmuinei. Adituek diotenez, ondorioak gero eta argiagoak dira garapen kognitibo, emozional eta sozialean. Begoña Huete neuropediatra eta Aitor Aritzea EHUko irakasle eta psikologoa bat datoz: teknologia berriek errotik aldatu dute gizartea, eta haurren garapena —eta arreta— baldintzatzen ari dira.

Huetek zehaztu duenez, kontsultetan gero eta gehiago artatzen dituzte arreta zailtasunak dituzten haurrak. Pantailen bitartez iristen diren estimuluak azkarrak, etengabeak eta oso biziak dira, eta adingabeek gero eta zailtasun handiagoa dute adi egoteko. «Lasai egotea, esfortzuren bat egitea eta itxarotea eskatzen duten egoeretan, gero eta zailagoa zaie arretari eustea».

Aritzeak dioenez, adingabeek «arreta iraunkorrari» eusteko gaitasun urriacloseeskasa, txikia dute, eta harreman zuzena dago pantaila aurrean igarotzen den denboraren eta arreta mota horren galeraren artean. «Zenbat eta pantaila ordu gehiago, orduan eta okerrago eusten zaio arreta iraunkorrari».

Zailtasunak

Gaur egungo gazteek gaitasun handiagoa dute estimulu batetik bestera azkar jauzi egiteko —multitasking deitzen zaio—, baina psikologoak ohartarazi du neurologikoki ezinezkoa dela hori egitea: «Gure burmuinak zera egiten du: lan batetik bestera salto egin. Task switching esaten zaio horri [zeregin aldaketa], eta aldaketa bakoitzak kostu kognitibo handia dauka». Ondorioak ez dira nolanahikoak: akats gehiago, sakontasun txikiagoa eta informazioa barneratzeko zailtasun handiagoak dituzte gazteek.

Izan ere, arreta iraunkorra galtzeak zuzenean eragiten du ikaskuntza prozesuan. Aritzearen arabera, ikasketa sakona zailagoa bilakatzen da. «Ikasleak informazioa azkar kontsumitzeko gai dira, baina ez dute behar bezala barneratzen: goiburuak hartzen dituzte gogoan, baina, ezagutza ez bada barneratzen, gero ezin izango dute bizitza errealera transferitucloseeraman». Hau da, pentsamendu kritikoa, arazo konplexuenclosezaila soluzioa eta sormena bera kaltetuta geratzen dira. 

Aldagai horiek denek hezkuntza sisteman duten eraginaz ere gogoetatuclosehausnarketa egin, pentsatu du Aritzeak. Jakintza zenbat eta abstraktuagoa eta konplexuagoa izan, arreta iraunkor handiagoa behar da, baina adingabeen gaitasunak kontrako norabidean ari dira eboluzionatzen: «Talka zuzena dago, eta, horregatik, gero eta eskola porrot handiagoa dago».

Osasun mentala

Juan Manuel Matxinbarrena EHUko Psikologia Fakultateko irakasle eta ikerlariak aztergai hartu du nola eragiten duen teknologia gehiegi erabiltzeak osasun mentalean, eta, haren ustez, ez da gauza bera erabilera handia eta erabilera patologikoaclosegaixotasuntzat hartzen den jarrera anormala: «Arazoa ez da soilik zenbat, baizik eta nola, zertarako eta zer ondoriorekin erabiltzen diren sare sozialak. Erabilera oro ez da patologikoa. Erabilera intentsiboak ez du zertan kalterik ekarri»

Adituaren hitzetan, erabilera kezkagarria bihurtzen da gaztearen bizitzako beste arlo batzuei kalte egiten dienean: «Lo gutxiago egiten badu, ikasketetan nabarmen jaisten bada, familian gatazkak sortzen badira edo aurrez aurreko harremanak murrizten badira. Gaztea triste, urduri edo haserre dagoenean ia automatikoki sare sozialetara jotzen badu, arreta jarri behar da. Sare sozialak noizean behin distraitzeko erabiltzea normala da, baina emozio guztiak kudeatzeko tresna bakarra bihurtzen badira, kontuz».

Matxinbarrenaren ustez, gazteen erabilera digital guztia mehatxu moduan aurkezteak ere baditu ondorioak. «Familietan beldurra eta errua sortzen ditu, eta gazteengan, defentsa jarrera. Ez dugu deabrutu behar, ezta idealizatu ere. Ikuspegi errealista behar dugu: sare sozialek aukera batzuk eskaintzen dituzte, baina badituzte arrisku batzuk ere, eta funtsezkoa da modu osasungarriagoan eta kontzienteagoan erabiltzea».