Politika batere interesatzen ez zaion lagun baten albiste eman zidaten. Oso arduratuta zegoela, eta baita oso kezkatuta ere, datozen hauteskundeen kulpaz. Lehen bozetan, azkeneko momentuan bururatutakoa bozkatzen zuen lagunak. Gero, bozkatzera joateak ehiza edo lagun arteko bazkariren bat galarazten bazizkion, kontzientzia txit lasaiarekin gelditzen zen bozkatzera joan gabe. Azkeneko lauzpabost deialdietan ez du botorik eman. Behin baino gehiagotan astindu izan diot bere nagikeria politikoa, baina lagunak argi dauka: «Hi arduratuta hago politikarekin, ni, berriz, ez. Ez hire botoak ez nire abstentzioak aldatuko dik ezer!».
Orain, aldaketaren albiste eman zidatenetik, konbentzituta nengoen aro berriak jarrera berrituko ziola. Herenegun, itsas paseoan ikusi nuelarik, adarra jotzera hurbildu nintzaion. Gizona, ordea, ez zegoen kriskitinetarako. Interbentoreen mahaiko buru izatea tokatu zaio.
Hitz beste
Ardura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu