Urtarrilaren 27an egingo da urteko lehen greba orokorra Hego Euskal Herrian. Gehiengo sindikalak deitu du. ELAk, LABek, EHNEk, EILASek etaHiruk deitu dute, pentsioen erreformaren aurka —urtarrilaren 28an da bozkatzekoa Espainiako Kongresuan—. CCOOk eta UGTk ere egina dute deialdia, nahiz eta egunik ez duten zehaztu.
Eta greba orokorren egokitasunaz eta eraginkortasunaz hasi dira asko hausnarrean, pentsioen erreformaren egokitasunaz eta eraginkortasunaz baino gehiago. Sarkozyren erretreten erreformaren aurka egindako grebek izan duten eraginkortasunik ezaz aritu dira batzuk, eta Bilboko Metroan eta Bizkaiko merkataritzan deitutakoen eraginkortasunaz beste batzuk.
Eusko Jaurlaritzak garbi azaldu du bere iritzia. «Herri hau ez dago greba orokorretarako», esan du egoerak hankapean hartutako biktima bat bailitzan Rodolfo Aresek, Herrizaingo sailburuak. Erretiroa hartzeko adina 65 urtetik 67 urtera aldatzeko, eta pentsioa kalkulatzeko kotizazioa 15 urtetik 20 edo 25 urtera aldatzeko bai?
HIZPIDEAK. Enekoitz Telleria
Greben egokitasunaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu