Euskarazko, galegozko zein gaztelerazko lau errezitaldiz osatutako eskaintza izango da Donostian urrian, Hitza, musika, kultura zikloan.
Urriaren 4an emango dio hasiera zikloari Jon Benitok, Bulkada bere iburuko hainbat poema irakurriz, eta urriaren 9an Amaia Lasa poetak beste horrenbeste egingo du, Itsasoko izaki bere olerki bildumarekin.
Urriaren 23an, Jon Obeso idazlearen hainbat alegia irakurriko dira piano doinuz lagunduta, eta 26an emango zaio bukaera, Zazpi poeta. Alen da fronteira liburuko zenbait pasarte musikaturekin.
Hitza, musika eta kultura uztartuko dituzte urrian Donostian
Hainbat idazle, poeta eta musikarik parte hartuko dute Koldo Mitxelena kulturuneko zikloan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu