Katalunia Europako Batasunean

2012ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Espainiatik bananduz gero, Kataluniak EB Europako Batasunarekin izango lukeen harremanaren nondik norakoak lau puntutan bildu ditu Horizontea Europa fundazioak.

Eztabaida politikoa. Katalunia EBko, euroguneko eta Schengengo kide izanik, eztabaidaren ondorioa EBk estatus independenteari baiezkoa ematea izango da. Alde orok konponbiderako interesa azaldu behar du euroari kalte ez egiteko.

Aurrekariak. Europako hitzarmenek ez dute arautzen EBko herrialde bateko eremuen bereizketa, ezta EBtik kanpoko eremuak EBn sartzea ere. Baina Alemaniako bateratzea politikoki konpondu zen 1991n.

Estatusari eutsi. Bananduz gero, Espainia bi estatutan zatituko da. Ez dago Espainiak EBn jarraitzeko aurrekaririk; ezta estatu katalanak EBn sartzeko prozesua hasieratik hastera bihurtzen duenik ere. Katalunia Espainiaren oinordekoa litzateke, eta eskubide eta betebehar berberak lituzke.

Legedi bera. Vienako hitzarmenaren arabera, estatu batetik banandutako eremuak estatuko legedia bere egingo du. Espainia ez da Vienako sinatzaile, baina hitzarmenak nazioarteko eskubide izaera du eta EBk interpreta dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak