"Argi dago artikuluaren ondorioz tirokatu dutela nire autoa", adierazi dio kazetariakRTL irratiari. Clerc oporretan dago Korsikan, Ajacciu hiriburutik 30 bat kilometrora dagoen Tolla herrian. Tiroketa han gertatu da, eta autoaren aurreko kristala eta ezkerreko leihoa erabat txikituta geratu dira.
Uztailaren amaieran FLNCren bi adar nagusiek menia hautsi zuten, eta ordutik, eraso andana gertatu da Korsikan.
Korsikako gatazka
Kazetari frantziar baten autoa tirokatu dute, Ajacciutik hurbil
Christine Clerc Frantziako 'Le Figaro' egunkariko kazetariaren autoa tirokatu dute Korsikan, Ajacciu hiriburutik 30 bat kilometrora dagoen herri batean. Erasoa gertatu denean, ibilgailua hutsik zegoen; beraz, ez da inor zauritu. Duela gutxi, Korsikako talde independentsita armatuen jarduna kritikatu zuen Clercek, eta kazetariak berak, horrekin lotu du atentatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu