Juan Manuel Santos Kolonbiako presidente berria eta Hugo Chavez Venezuelako presidentea bihar elkartuko dira Bogotan, Kolonbiako hiriburuan. Juan Manuel Santosek kargua hartu berritan adierazi zuen, bere helburuetako bat Venezuelarekin harremanak berreskuratzea zela. Hugo Chavezek hitz egiteko prest zegoela esanez erantzun zion.
Izan ere, uztailaren 22an, Venezuelako Gobernuak Kolonbiarekin zituen harreman guztiak hautsi zituen. Alvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiak Venezuela Ameriketako Estatuen Erakundean (OEA) salatu zuen, gerrillariak Venezuelan aterpetzen zirela-eta.
Maria Angela Holguin Kolonbiako kantzilerraren hitzetan, Santos presidenteak "benetako elkarrizketa nahi du Venezuelarekin". Nicolas Maduro Venezuelako kantzilerrarekin bildu ostean egin ditu hitz hauek. Madurok, berriz, "pozik" dagoela adierazi du "elkarrizketa moduarekin eta lantzen hasi diren gaiekin".
Atzo, Hugo Chavezek Gobernuaren egoitzatik igandero egiten duen programan, gerrillari eskatu zion "bakearen aldeko adierazpenak egitera". Bahitu guztiak "askatzeko" ere eskatu zuen. Eta galdera hauxe egin: "zergatik eduki behar ditu gerrillak bahituak?". Talde armatuek etorkizun politikorik ez dutela ere gehitu zuen.
MunDUA
Santos eta Chavez bihar elkartuko dira Bogotan, elkarrizketak berriz hasteko
Uztailean, Venezuelak gerrillariak babesten zituela salatu zuen Uriberen gobernuak. Chavezek Kolonbiarekin zituen harreman guztiak hautsi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu