Sendero Luminosoko burua atxilotu dute Perun
LIMA. Limako Poliziak esan du Mario Sifuentes dela Sandoval Peruko Sendero Luminoso taldeko buruetako bat, eta asteazkenean atxilotu zutela. Sifuentesek hamabi urte egin zituen espetxean, eta 2004an berriz ere oihanera itzuli zela esan dute. 40 hilketa agintzea egozten diote segurtasun indarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu