Zuzendariari

Lezamar bi gogoan

2011ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Hil zenetik bosgarren urtea betetzean, arteragoko lauretan bezala, Iñaki Rikeren oroitzapenean herri-ekitaldia egiteko baimena eskatu Herrizaingo Sailari eta debekua izan da erantzuna, biktimak minduta senti daitezkeelako. Erantzunak beste lezamar baten, Mikel Zarateren, poema batera bideratu nau; bera mutil koskorra zeneko 36-39-ko gudate bueltako sasoiak gogoratuz idatzitako poemara, hain zuzen: «Haurra izan nintzen baina… Abioi zabarren abiada geldia, bonben burrunbada, balen txistua, sirena hots izugarria, jendearen arrapalada, arnasots estua, larriaren larria, zaurien min lakarra, heriotzazko negarra, ezinaren ezina…» (...)

Ez garena izaten derrigortzen gaituzte. Sasoi ezberdinak dira eta hain modu zakarrean izan ez arren, ahaleginean dabiltza geure nortasuna ezabatzeko asmoz.

Iñaki, hitzez jantzitako zure argazkiaren jabe gaituzu:

Langile, arotz, artisau, ezkerreko abertzaletasunez hornidutako herritar.

Ez goitik behera, ez behetik gora, baizik parez pare aurpegira begiratuz sozialismo erreala gauzatzen aritua.

Arerioentzat turroi mingots gogor, etxeko eta lagunekin turroi gozo bigun, guztiontzat duintasun ikur eredugarri.

Maite den askatasunari dena emoteko prest dauden herritarren ikurrak, irudiak, argazkiak(zureak tarteko) ezin izango dizkigute lapurtu; gutxienez barnean izango ditugu, askatasun martxan bidelagun maitatua izango zaitugularik.

Mikel eta Iñaki lezamarron oroimenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak