Onddoak eta perretxikoak ezagutzeko irteera

Larunbatean, 20tik gora BERRIAlagunek hartu zuten parte onddo eta perretxikoak ezagutzeko irteeran; Pagoetako parke naturalean egin zen, Aranzadirekin elkarlanean. Iturraran parketxean elkartu ziren, 9:30ean, eta Joxepo Teres bertan zen, BERRIAlagunak noiz etorriko zain eta gidaritza lanak egiteko prest.

Onddoak eta perretxikoak ezagutzeko irteera

Pagoetako parke naturala

2023ko urriaren 07a

Larunbatean, 20tik gora BERRIAlagunek hartu zuten parte onddo eta perretxikoak ezagutzeko irteeran; Pagoetako parke naturalean egin zen, Aranzadirekin elkarlanean. Iturraran parketxean elkartu ziren, 9:30ean, eta Joxepo Teres eta Unai Fernandez Aranzadiko kideak bertan ziren, BERRIAlagunak noiz etorriko zain eta gidaritza lanak egiteko prest.


Parketxea atzean utzita ekin zioten BERRIAlagunek perretxikoak eta onddoak bilatzeari. Joxepo Teresen begi finaren bizkarrean joan ziren denak, zer edo zer aurkituko zuten ikusteko gogoz eta esperientzia hartan perretxiko zein onddoen gainean gehiago ikasteko asmoz. Azken asteetan Gipuzkoako kostaldeko ingurune horretan euri gutxi egin duenez, lehor samarra zegoen ingurua. Hala eta guztiz ere, gidek ongi ezagutzen dituzte inguru eta malkar haiek, eta urteetako esperientzia hori lagun izan zuten.


13:00ak pasatxo iritsi ziren hasiera puntura, Iturraran parketxera, eta irribarretsu zeuden BERRIAlagunak; esperientzia gogoangarria izan zen guztientzat.