Egunkaria auzia

Otamendi Manel Fuentesen saioan

Catalunya Radioko goizeko saio nagusia egiten du egun kazetari ezagunak, eta 'Egunkaria auzia' izan dute mintzagai. Arratsaldean CCCB Centre de Cultura Contemporania de Barcelonan ekitaldia egingo dute 'Egunkaria'-ren inguruan eta Otamendiz gain Katalunian ezagun diren zazpi lagun izango dira hizlari.

2010eko urtarrilaren 20a
14:21
Entzun
Herrialde Katalanetan Egunkaria auzia-ren berri ematen ari da egunotan Martxelo Otamendi auzipetu eta kazeta hartako zuzendari ohia. Gizarte katalanak interesez segitzen du oraindik auzia, eta horren lekuko dira atzo Valentziako Octubre gunean Otamendiren hitzaldira bildutako jendetza edota gaur goizean Manel Fuentesek Catalunya Radion egindako elkarrizketa.

Nolanahi ere, ekitaldi nagusia gaur arratsaldekoa izango da, hain zuzen ere, CCCB Centre de Cultura Contemporania de Barcelonan egingo dena. Otamendik auziari buruzko azalpenak emango ditu, baina harekin batera Katalunian sona handia duten beste zazpi lagun ere hizlari izango dira. Besteak beste, Antonio Franco El Periodico-ko zuzendari ohiak, Vicent Partal Villawebekoak eta Rita Marzoa Catalunya Radioko kazetariak hartuko dute hitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.