Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Gure gaiak saileko azken albisteak

Gure gaiak

2011-ko arraun denboraldia

2011-ko arraun denboraldia

San Miguel ligako sailkapena:
1. Kaiku (186 puntu).
2. Urdaibai (170).
3. Hondarribia (168).
4. San Juan (150).
5. Tiran (140).
6. Pedreńa (138).
7. Astillero (137).
8. San Pedro (82).
9. Castro (65).
10. Zumaia (56).
11. Camargo (46).
12. Orio (45).

San Miguel ligako egutegia eta estropada irabazleak

Albisteak

Kaikuko arraunlariak, San Miguel ligako txapela ospatzen, herenegun, Portugaleten (Bizkaia). / MONIKA DEL VALLE / ARP

Bukaera aproposa

2011-09-20
Kaikuk irabazi zuen San Miguel ligako azkeneko bandera, Portugaleten, traineru indartsuena zergatik izan den erakutsiz. Portugalete ligara igo da, eta Orio, Zierbena eta Camargo zain egon beharrean dira

Erregulartasunaren bi bandera

2011-09-18
Kaikuk irabazi du San Miguel liga, gaurko estropada falta bada ere, eta Hondarribia izan da onena Bermeon, lan bikaina eginda. Kanporaketan, Oriok, badaezpada arituta, aurrea hartu die Portugaleteri eta Zierbenari
Orioko arraunlariak, etxeko estropadan, abuztuaren 27an; erronka handia daukate gaur gipuzkoarrek, mailari eusteko aukera txiki bat badaukatelako. / ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Dena batetik, gutxi bestetik

2011-09-17
Datorren urtean San Miguel ligan aritzeko kanporaketako lehen estropada jokatuko dute gaur sei traineruk Bermeon. Ligarako puntuagarria ere izango da, eta okerrik ezean, Kaikuren alde erabakita dago

Ez jaikitzea litzateke porrota

2011-08-30
Orio jaitsi egin da San Miguel ligatik KAE 1era, eta 'Urdaibai auziarekin' zer gertatzen den zain egon behar du.
Orioko trainerua, ahalegi betean, atzo, etxean jokatutako San Miguel ligako estropadan. / ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

Iraganak ez du arraun egiten

2011-08-28
Orio azkena izan da etxean, eta Camargok aurrea hartu dio San Miguel ligan; bi puntu atzetik da, eta gaur dute azken estropada. Tiranek irabazi du bandera, San Juanen eta Hondarribiaren aurretik
Orioko trainerua, Pasai Donibaneko ikurrinan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Azken-aurreko borroka

2011-08-27
Azken sailkatuak ere ez jaisteko kanporaketa jokatuko du, Urdaibairekin zer gertatzen den ikusi arte
Orioko arraunlariak, akituta, herenegun, Pasai Donibanen jokatutako estropadaren amaieran. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Infernuaren gorria horituz doa

2011-08-23
Orio San Miguel ligatik jaisteko arriskuan da, Camargo puntu batera baitu, eta bi estropada baino ez dira falta
Kaikuko trainerua, atzo, Hondarribian, ziaboga ematen; atzo ere ikusgarri ibili ziren bizkaitarrak. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ordezkoak, titularren pare

2011-08-21
Kaikuk zazpigarren bandera irabazi du San Miguel ligan, Hondarribikoa, ohikoak ez diren hiru arraunlari zituela tostetan. Tiranek eta Hondarribiak estu hartu dute, eta oraintxe, gertuen dituen aurkariak dira
Urdaibai, aurten jokatu den Zarauzko estropadan arraunean. / GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Ez du bota Urdaibai

2011-08-19
TKEko Lehiaketa Batzordeko epaileak Francisco, Zabalondo eta Boubeta zigortzeko bidea hastea ebatzi du
Kaikuko koadrila ahalegin betean, atzo Zarauzko uretan jokaturiko estropadan. Gaur eremu berean egin beharko dute arraun. / GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Eta beti Kaikuk irabazi

2011-08-14
Sestaoko klubak abantaila hartu du Zarauzko Estropaden lehen jardunaldian, eta San Miguel ligako lehen postua sendotu. Bost segundoan daude atzoko garailea, Urdaibai eta Tiran bandera lortzeko lehian

Harrapatu edo ihes egin

2011-08-13
San Miguel ligako estropada garrantzitsuenaren lehen jardunaldia jokatuko da gaur Zarautzen. Sailkapenaren buruan eta atzean gauzak argitzeko, erabakigarria izango da asteburua
Getaria-Tolosako (azpian) eta Zumaiako (goian) traineruak, ziztu bizian, Donostian jokaturiko Gipuzkoako Txapelketan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ligaren beste erdiaren bila

2011-08-12
Euskotren ligako garailea zein traineru den bihar eta etzi erabakiko da, Zarautzen. Getaria-Tolosa, San Juan eta Zumaia saiatuko dira Galizia faboritoari irabazten, titulua Euskal Herrira ekartzeko.

Idatzi gabeko legea hautsi du

2011-08-09
Kaikuk Urdaibairi 27 segundo atera zizkion igandean, Espainiako Txapelketan. Sasoi honetan, bien artean egon den alderik handiena da, normalean hamar segundoren bueltakoa izaten ari baita.
Urdaibaiko arraunlariak garaipen bat ospatzen, aurreko estropada batean. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Hirurak sartu dira

2011-08-07
Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta Pedreña sailkatu dira Espainiako Txapelketako gaurko finalerako

Sei traineru biren aurka

2011-08-06
Espainiako Txapelketa jokatuko da gaur eta bihar, Castron; Kaiku eta Urdaibai dira faboritoak
Pazos, Aranberri eta Portularrume, Urdaibaiko kideak, Zumaiako arranplan, banderarekin. / GARI GARAIALDE / A. PRESS

Ehunenekoak, minutu

2011-08-02
Urdaibaik irabazi zuen herenegun Zumaian, oso tarte txikiarekin: Pedreñari segundo erdia ere ez zion atera.
Kaikuko arraunlariak, traineru beltz berrian, pozarren elkar besarkatzen, atzoko Getxoko bandera irabazi ondoren. / MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Kolpe batekin, bi sari

2011-07-31
Kaikuk irabazi du San Miguel ligako bederatzigarren estropada, Getxon, eta laugarren bandera du lehiaketa horretan. Ligan bi puntu handitu du Urdaibai bigarren sailkatuarekiko tartea.
Hondarribiko arraunlariak, erabat gustura, joan den astean, Portugaleteko estropada irabazi ondoren. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Puzzlea berregiten hastera

2011-07-30
Getxon jokatuko dute gaur San Miguel ligako bederatzigarren estropada, eta aurrenekoz itsasoan ariko dira traineruak. Aurreko asteburuetako gorabeherak alde batera uzteko aukera emango du eremuak.
 / ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

"Irabazten dudanean, ez naiz ari batere gozatzen"

2011-07-28
Giro gaiztoa dago Urdaibairen eta Kaikuren artean. Adierazpen zitalak entzuten dira bi aldeetatik, baina bada salbuespenik. Iker Zabala Bermeoko arraunlariak giroa baretzeko eskatu die zaleei, arraunlariei eta zuzendaritzakoei: "Elkar errespetatu behar du
Bermeoko traineruko patroia eta arraunlariak, garaipena ospatzen, atzo, Lekeition. / LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Beltzetik zurira egun bat dago

2011-07-26
Bermeok irabazi du Euskadiko Txapelketa, nagusitasunez, eta bigarren sailkatuari, Kaikuri, hogeita bost segundo atera dizkio. Bigarren luzean hautsi du lehia garaileak, epaileak Kaiku bere kalera bidali ondoren.
Urdaibaik Astillero abordatu zuen unea, herenegun. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Zarataren azpitik, isiltasunean

2011-07-26
Urdaibai estropadatik kanpo, Astillero jotzeagatik. Kaiku lider berria, erabaki horri esker. Istilua berriz. Eta Hondarribia garaile igandean, ezustea emanda.
Kaikuko trainerua, ziaboga ematen, atzo, Pasai San Pedron jokatutako San Miguel ligako estropadan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Traineru barrukoei begiratu

2011-07-24
Kaikuk irabazi du Pasaian San Miguel ligako zazpigarren estropada, egundoko erakustaldia emanez eta alde handiak ateraz. Ontzi berriarekin nagusitu da, ziabogak emateko ustez azkarragoa dela baliatuz.

Portu berria, kontu zaharrak

2011-07-23
Pasaiako badian jokatuko dute gaur San Miguel ligako zazpigarren estropada, sei luze eta bost ziaboga dituen eremuan. Arraunlari indartsuenak dituzten taldeentzat oso egokia da ibilbide baldarra.

Hasi orduko bukatu zen

2011-07-19
Urdaibaik irabazi zuen igandean Santanderren, eta hirugarren bandera du aurtengo San Miguel ligan.
Kaikuko arraunlariak ahalegin betean, atzo, Pedreñan (Espainia) jokatutako San Miguel ligako estropadan. / ESTEBAN COBO / EFE

Ehun eta hogeiko abiaduran

2011-07-17
Kaikuk irabazi du Pedreñan, estropada bikaina egin eta gero, eta San Migel liga honetan lortzen duen bigarren bandera da. Sailkapen nagusian, Urdaibai da lider berria; eta orain artekoa, Astillero, hirugarren da.
Hondarribiko 'Ama Guadalupekoa' ontzia, olatu gainean, atzo Kontxako badian irabazitako Gipuzkoako Txapelketan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Semaforoak berde segitzen du

2011-07-14
Hondarribiak irabazi du Gipuzkoako Txapelketa bigarren urtez jarraian, haize handiari eta itsaso txarrari aurre eginez
Kaikuko trainerua, ziaboga egiten, denboraldi honetako Bilboko Banderan. / JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Bi oilar itsasoan

2011-07-13
Bizkaiko Traineru Txapelketa jokatuko da gaur Lekeition, eta bi dira faborito argiak: Kaiku eta Urdaibai.
Joseba Amunarriz Hondarribiko patroia, bandera astintzen, herenegun, Moañako Opirata estropada irabazi ondoren. / FARO DE VIGO

Pirataren pistolak bala bat zuen

2011-07-12
Hondarribiak ezustean irabazi zuen igandean Moañan, haize boladek eta itsasaldiak besteei kalte egin ziela baliatuz.
Urdaibaiko trainerua, atzo, Moañako estropadan, garaipena ospatzen; estropada bikaina egin zuten bizkaitarrek. / GONZALO NUÑEZ / FARO DE VIGO

Esperimentuak, lehorrean

2011-07-10
Urdaibaik irabazi du Moañako bandera, eta San Miguel ligako lehen postua berreskuratu du Bermeoko traineruak. Orio berriz ere azkenaurreko izan da, eta ligako sailkapenean ere postu horretan dago.
Rene Thiare senegaldarra, Ondarroako <em>Antiguako ama</em> ontziaren tostetan, entrenamendu batean. / AITOR MANTEROLA

Senegal sartu du arraunaren historian

2011-07-09
Rene Thiarek bost urte daramatza Ondarroan, eta arraunlaria da. KAE 2 ligako lehen estropada irabazi zuen ekainaren 25ean, eta bandera bat lortzen duen aurreneko afrikarra da. Gero, beste bat ere irabazi du.
Asier Zurinaga Kaikuko patroia, bandera astintzen, herenegun, Bilbon. / JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Aldatu gabe, iraultza

2011-07-05
Kaikuk irabazi zuen herenegun Bilbon, San Miguel ligako bere lehen bandera, eta lider da sailkapenean.

Beste mundu batean dago

2011-07-03
Urdaibai izan da irabazlea Camargon, San Miguel ligako aurreneko estropadan, eta ezuste batzuk izan dira sailkapenean. Haizeak eta itsasaldiek eragina izan dute traineruek egindako lanean
Zumaiako eta Kaikuko traineruak, ekainaren 19an Bordelen jokatutako estropadan (Frantzia). / GAIZKA IROZ

Kezka uxatu ezinik

2011-07-02
Camargon hasiko da gaur San Miguel liga, eta itsasaldiek baldintza dezakete estropadako sailkapena
Portugaleteko traineruko arraunlariak, ahalegin betean, estropada batean. / MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS

Eskerrak arrauna kirola den

2011-06-25
Bihar emango zaio hasiera KAE 1 ligari, eta abuztuaren 28a bitartean hamalau estropada jokatuko dituzte hamabi ontzik. Portugalete eta Santurtzi dira igoerako kanporaketan sartzeko bi hautagai nagusiak
Castroko, Orioko, Urdaibaiko eta San Juaneko traineruak, herenegun, Bordelen, Garona ibaian, estropada bertan behera geratu baino lehenago. / GAIZKA IROZ

Hausnartzeko garaia da

2011-06-21
Asteburuan Bordelen gertatuak azterketa sakona ekarri behar du Traineru Kluben Elkartean, eta baita arraun mundu osoan ere. TKEk bere gain hartu du uretan eta uretatik kanpo jazotakoaren ardura guztia
Joseba Fernandez Castroko entrenatzailea, protestaka. / JUAN CASTANEDO

Ā«Eskerrak gu txikiak garenĀ»

2011-06-21
Larunbat gauean arraunlariek ezuste latza hartu zuten Bordele inguruan: lotarako leku gutxi eta deserosoak. Oier Aizpuruak eta Jokin Gijarrok kontatu dute zer gertatu zitzaien bungalowetan.
Ontziak Garona ibaian jarritako estropada eremuan, atzo, Bordelen (Frantzia). Ezinezkoa izan zen estropada jokatzea, ura oso behean zegoelako. / JUAN CASTANEDO

Hankak lokatzetan sartuta

2011-06-19
Bertan behera geratu da San Miguel ligako hasierako estropada ez puntuagarria, Bordeleko Garona ibaian. Ezin izan dituzte traineruak uretara bota, lohiz gainezka zegoelako arranpla

Irabazle asko egongo dira

2011-06-18
Gaur hasiko da San Miguel liga, Bordelen, eta hamabi traineru ariko dira lehian, ia beste horrenbeste helburu bete nahian. Hogeita bi estropada jokatuko dituzte, baina gaurkoa ez da izango puntuagarria
Urdaibaiko arraunlariak, San Miguel ligako garaikurrarekin, iaz. / M. D. VALLE / ARP

Urdaibai: denen gainetik

2011-06-17
Urdaibai oso indartsu dago, San Miguel ligako talde sendoena da, eta iazko lan bikaina hobetzeko gaia dauka. Joan zen urteko arraunlari kuadrillari eusteaz gain, fitxaketa onak egin ditu
San Juan taldearen trainerua, iaz, Kontxako Banderako sailkapen estropadan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

San Juan: gorantz, mugarik gabe

2011-06-16
San Juan da San Miguel ligako talderik indartsuenetakoa, eta iazko sasoi zoragarria hobetzeko gai direla uste dute klubean. Joan zen urteko talde bera da, berrikuntza gutxi batzuk izan ezik, eta hori dauka alde
Orioko trainerua, iaz, Pasai San Pedron, Kofradien Banderan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Orio: ohiko lekutik urrun

2011-06-16
Arraunlari askok utzi dute Orio, eta taldea azpi-azpitik osatzen hasi behar izan du Jose Luis Agirre entrenatzaileak. Harrobiko arraunlari asko batera igo behar izan dituzte traineru nagusira
Pedreñako trainerua, iaz, Kontxako Banderako lehen jardunaldian. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Pedreña: ardiz mozorroturik

2011-06-15
Pedreñak kolpea hartu zuen iaz, gauza handiak lortzea espero zuenean, eta aurten, zuhurtziaren bidea hartuta dabil. Hala ere, arraunlari multzo indartsua dauka Enrique Lopez entrenatzaile berriak

Enrique Lopez: Ā«Nahiago dut inork ez hartzea gu kontuanĀ»

2011-06-15
Ibili handikoa da Enrique Lopez (Tapia de Casariego, Espainia, 1972). Astilleron jardun du, Laredon, Zarautzen, eta orain, Pedreñan. Lehen urtea du, eta bere betiko metodologiarekin dabile-la azaldu du. Ontzi txikietako lan ona trainerura eraman nahi du.
Castroko trainerua, iaz, Pasai San Pedron jokatutako Kofradien Banderan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Castro: galdera marka

2011-06-15
Aldaketa urtea da hau Castron, iazko arraunlari multzotik dezente falta baitira; berriek nahiz harrobikoek ordezkatu dituzte. Denboraldi-aurreko estropadetan txukun jardun du 'La Marinera'-k
Tiraneko trainerua, iaz, Pasai Donibanen jokatutako Iberdrola banderan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Tiran: berriro hasi behar

2011-06-14
Joan zen denboraldian jauzi handia eman zuen Tiranek, baina ezin izan dio taldeari eutsi, eta eten egin zaio goranzko bidea. Ez jaisteko helburua dauka, eta asmoa gauzatzeko ez luke arazo handirik behar
Astilleroko trainerua, iaz, Kontxako Banderako lehen jardunaldian. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Astillero: banderak begiz jota

2011-06-14
Oso talde indartsua dauka Astillerok, eta San Miguel ligako goiko muturrean ibiltzeko hautagai sendoa da. Ohorezko txandan egonkortu nahi du, irabazteko aukerak ugariagoak direlako
Mikel Orbañanos, arraun txikia sartu nahian, iazko Kontxako sailkatze estropadan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Hondarribia: gehiago gozatzera

2011-06-12
Iazko San Miguel liga garratza izan zen Hondarribiarentzat, onenak urruti ibili zituelako; aurten, gorago jo nahi du. Denboraldi-aurreko estropadetan erakutsi du helburua betetzeko gaia daukala
San Pedroko trainerua, iaz, Pasai San Pedron, Kofradien Banderan. / JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

San Pedro: joan zen urtea ispilu

2011-06-12
Aurten ere isilean ibili da San Pedro neguko lana egiten, eta zuhurtziaren mezua aukeratu du; hala ere, talde ona du. Harrobiko arraunlari gazteek bete dituzte Pasaiako taldean izan diren hutsuneak

Zumaia: ezustea izan daiteke

2011-06-11
San Miguel ligan jarraitzeko helburuarekin aterako da Zumaia, baina gorago ibiltzeko gai dela erakutsi du denboraldi-aurrean. Berrikuntza nagusia entrenatzailea da: Xanti Zabaletak ordezkatu du Luxia

Kaiku: indartsuagoa da

2011-06-11
Kaikuk hirugarren sasoia beteko du aurten San Miguel ligan, eta aurreko bietan baino maila hobea eman nahi du. Arraunlari propio gehiago dauzka, eta kanpotik ere sendotu egin du taldea
Camargoko trainerua, iaz, Bermeon (Bizkaia), San Miguel ligara igotzeko kanporaketan. / MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

Camargo: ilusioaren bandera

2011-06-10
Camargo izango da igo berri bakarra aurtengo San Miguel ligan, eta ez jaistea jarri du helburu nagusitzat. Lehen aldiz ariko da liga nagusian, eta talde apala bada ere, itxaropentsu daude klubean

Publizitatea