Portugaleterentzat azken bandera, eta liga

Zierbenarekin batera jokatuko du San Miguel ligara igotzeko kanporaketa, eta Getxo jaitsi da KAE 2 ligara

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Erraz esaten da, baina Portugaletek hamar bandera irabazi ditu aurtengo KAE 1 ligan. Azkenekoa, igandean, Santoñan (Espainia). Halako datu handiaren irakurketak ez du zalantzarik sortzen: liga irabazi du. Aise, gainera. Baina sari txikia da, lehen sailkatua ez delako zuzenean igotzen San Miguel ligara. Kanporaketa jokatu beharko du, eta hori bera egingo du bigarren sailkatu Zierbenak ere. Camargo eta Orio aurkari izango dituzte, eta ikusteko dago Galiziako ligatik zein etorriko diren. Amegrovek ezetz esan zuen, baina Cabo da Cruz eta Chapela parte hartzekotan dira.

Liga guztietan bezala, alaitasunak ez ezik, tristurak ere lekua izaten du KAE 1 ligan. Eta Getxori tokatu zaio aurtengoa. Azken estropadan hartu dio aurrea Arkotek, eta KAE 2an ari beharko du datorren urtean. Santoñako eremu baldarrak bultzatu du behera, bi kaleen artean sekulako aldea egon zelako.

KAE 2ko liga ere igandean amaitu zen. Mundakan zeukaten estropada, eta Getariak erakutsi zuen sasoi betean dela. Bosgarren bandera irabazi zuen. Busturialdea izan zen bigarren, eta Ondarroa hirugarren. Ligako garailea Busturialdea izan da, eta sari handia Elantxobera joan da: datorren urtean KAE 1 ligan ariko da trainerua. Getariak egin du bigarren, eta Ondarroak hirugarren, eta biek jokatuko dute igotzeko kanporaketa datorren asteburuan. Arkote izango dute aurkari. Ematen du Getaria dela hiruren arteko indartsuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.