Inkesta baten arabera, 15 eta 17 urte arteko hiru neskatik bi beldur dira gauez bakarrik ibiltzeko

  • 249 hitz

Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatokiak txosten bat argitaratu du, 25 urtean nerabeei egindako inkestak alderatu eta eguneratzeko. 

Inkesten emaitzak arras closeosointeresgarriak dira gazteek zer pentsatzen duten jakiteko. Azkenean, termometro baten modukoak dira. Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Gazteen Euskal Behatokiak generoaren inguruan egindako ikerketa da horren erakuslecloseadierazgarri, adibide. Horren arabera, 15 eta 17 urte arteko hiru neskatik bi beldur dira gauez bakarrik ibiltzeko, eta adin tarte bereko mutilen %14,6k uste dute indarkeria matxista «asmakizun ideologiko» bat dela: 15 eta 17 urte arteko mutilen %42k uste dute berdintasun politikak urrunegi joan direla. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako nerabeei buruzko datuak dira.

Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioak eta balioak izeneko txostenak 15 eta 17 urte arteko nerabeek zenbait gairen inguruan duten ikuspuntua biltzen du; besteak beste, sare sozialei, emakumeen eta gizonen berdintasunari, eta beren bizitzaren inguruan duten gogobetetzeari closeasebetetze, satisfazioburuzkoa. 2000tik 2025era egindako inkestak biltzen ditu ikerketak, belaunaldi bakoitzaren joerak eta aldaketak identifikatzeko. 

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gaztetxoek iritzi positiboa dute euren egoeraren inguruan —balorazioen batezbestekoa 10etik 7,7koa da—. Gainera, gehienek (%61,2) uste dute hobeto bizi direla beren gurasoak nerabetan baino. Alabaina, datu hori 2008tik jaso den apalena closebaxuenada. 2017an, adibidez, %80,8k uste zuten hobeto bizi zirela gurasoak nerabetan baino. Nerabeek etorkizunaren irudi zuhurragoaclosezentzudunago dutela adierazten du horrek.

Sare sozialen arriskuen jakitun ere badaude. 15 eta 17 urte arteko nerabe gehienek uste dute sare sozialek harremanak okertzen dituztela, azalekoak diren loturak sortzen dituztela eta bakardadea areagotzen dutela. Gainera, gehienek argi daukate errendimendu akademikoari eta osasun mentalari ere kalte egiten dietela. «Egoerari aurre egiteko gakoa ez da sare sozialak debekatzea, baizik nerabeak laguntzea eta hezkuntza digitala ematea», nabarmendu dute. 

Nerabeek eskubide zibilen aldeko jarrera nabarmena dutela ere azaleratzen du txostenak. Hein handi batean, sexu berekoen arteko ezkontzaren, eutanasiaren eta abortuaren aldekoak dira. Bestalde, klima aldaketaren kontrako neurri sendoagoak hartu behar direla uste dute inkesta egin dutenen %89,9k. 


Jatorrizko artikuluak