Remigia Etxarren, Argako erregina

  • Albistea entzun

Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista ezezagunari (Iruñea, 1853-1921) buruz idatzitako antzezlana: La reina del Arga (Argako erregina). Ahanzturari aurre egin behar izan dio aktoreak, lehen mailako artista haren bidea ezezaguna baita gehienentzat.

Remigia Etxarren jaio eta hildako Iruñeko Alde Zaharrean, garai batean Remigia izena zuten teilatuz teilatu ibiltzen ziren katu guztiek. FunanbulistacloseSoka baten gainean oreka ariketak egiten dituen akrobata.
oroitzeko eta omentzeko modu bat zen; Remigia Etxarren zirkuko artista bikaina izan zen, emakumeek etxetik kanpoko mundua debekatua zuten garai batean. 1853an sortu zen, eta 1921ean hil. Argako erregina ezizena jarri zioten Etxarreni, 1883. urteko sanferminetan Arga ibaia hamar metro gorago jarritako hari batetik zeharkatu eta gero. Agustini andereñoa zen funanbulista harira igotzen zenean.

Ezizen hori jarri zioten Etxarreni, 1883. urteko sanferminetan Arga ibaia hamar metro gorago jarritako hari batetik zeharkatu eta gero.

Etxarrenen heriotzaren mendeurrena baliatu zuen Estefania de Paz aktoreak orekariacloseEkilibrista.
ahanzturatik atera eta «merezi» duen tokian jartzeko: antzezlan bat eta erakusketa bat prestatu zituen funanbulistari buruz 2021ean. Orain, Reikiavik argitaletxeak plazaratutako liburu batean jaso du azken bi urteotan egindako lan hori guztia: La reina del Arga (Argako erregina).

Estefania de Pazek garbi erran du Etxarren oroitzeko lana ez dela amaituko orain kaleratutako liburuarekin. Azken orrian, hain zuzen, mezu elektronikoak jasotzeko helbide bat argitaratu du —[email protected]—, funanbulistari buruzko daturen bat duen edonork informazioa bidal diezaion.

Sortutako antzezlanaren bidez, Estefania de Pazek jokatu du Etxarrenen rola; Lorena Arangoak ere bai, hark egin baititu euskarazko emanaldiak. Irurtzungoa da Arangoa, eta herri bereko Nerea Balda idazleak egindako itzulpena izan du lanerako tresna.

Bi aktoreak dira Remigia, baina Remigia gehiago badaude. Garazi Pascual zirku artista ere bada Argako erregina. Liburua aurkezteko ekitaldian —maiatzaren 18n egin zuten, Iruñeko Kondestablearen jauregian—, burdin harira igo zen, eta De Pazen antzezlanerako Gorka Pastorrek idatzitako musikak ezarritako erritmoari jarraitu zion bere dantza ariketekin eta akrobaziekin. Pascual 18 urterekin hasi zen zirkuan, Iruñeko Oreka eskolan. Estefania de Pazek Argako erreginari buruzko ikuskizuna egin arte, ordea, ez zuen Etxarrenen inongo berririk. «Europan lehen mailako artista izan zen; ez ziren hainbeste, eta, hala ere, haren berririk ez zaigu iritsi. Pena da, emakumea zelako ahaztu egin baitugu».

«Europan lehen mailako artista izan zen; ez ziren hainbeste, eta, hala ere, haren berririk ez zaigu iritsi».

Garazi Pascual (zirku artista)

Estefania de Paz aktorea, Etxarren funanbulistari buruzko dokumentuekin. IÑIGO URIZ/FOKU

Etxarreni buruz aurkitutako informazioari buruzkoa da La reina del Arga liburuaren lehendabiziko atala, eta hor Etxarreni buruz zer topatu duen jaso du Estefania de Pazek: Etxarrenen gutun bat, 500 pezetako faktura bat, eta orekariaren heriotzaren berri ematen zuen eskela, bertzeak bertze. De Pazek, gainera, Etxarrenen idazkera aztertzeko eskatu dio Jose Antonio Leon adituari, eta liburuan bildu du azterketa horren emaitza. Aditu horren lanaren arabera, «idazteko ohitura» zuen Etxarrenek, eta «pertsona nahiko jantzia» zen. Europan hamaika bira egin zituen, eta, hariaren gainean, beti ahalegindu zen lanik ikusgarriena eskaintzen.

Istripu baten ondorioz utzi behar izan zuen hari gaineko lana. Hamabost metrotik erori zen 1892. urtean, Ondarroan (Bizkaia). SorterricloseJaioterri.
ra itzuli, eta loteria saltzen aritu zen, 1921ean hil zen arte.

Istripu baten ondorioz utzi behar izan zuen hari gaineko lana. Hamabost metrotik erori zen 1892. urtean, Ondarroan (Bizkaia).

Jatorrizko artikuluak