Bakea
Onintza Enbeitak edertasuna normatibitatetik kanpo dagoela aldarrikatu du Berben poza ataleko iritzi artikulu honetan. Argal ez egoteak besteen begirada kritikoa dakarrela salatu du.
Ezetz esango banu, gezurretan nenbilke. Nik ere begiratu dut Interneten argaltzeko injekzioen kontua. Eta duela urte asko, gizarte segurantzan nire pisuarekin egiten ez diren ebakuntzen berri eman zidaten klinika batean. Zerbaitek bultzatu nau beti ez ausartzera. Edo zentzua hartzera. Mugaraino iritsi naiz askotan, baina jatea asko gustatzen zait eta beti itzuli naiz mugatik. Ezer ez da debalde, ordea. Egin ditut dieta luzeak, murriztaileak, halakoak eta bestelakoak. Biluztu naiz badaezpadako tituluak dituzten gizon-emakumeen aurrean, eta begiratu didate nire gorputza naturaren harmoniaren kontrako atentatua balitz bezala. Gustatuko litzaidake argal egotea. Ez osasunagatik, ez estetikagatik, ez neure burua maitatzeagatik… gustatuko litzaidake argal egotea denda guztietara lasai sartzeagatik; inoren osasun aholkurik ez entzuteagatik; nire elikadurari buruzko azalpenik ez emateagatik; edertasuna normatibitatetikcloseGizarte baten jokabidea baldintzatzen duten erregelamendu, lege, arau, estandar edo dekretu multzoa, sozializaziorako oinarri izaten dena. kanpo ere badagoela esan eta sinisteagatik; nire ingurukoen onarpenagatik; «aurpegi polita daukazu, baina...», diotenak isiltzeagatik… eta batez ere bakeagatik.
«Bakea gauza ederra dela esaten zuen gure amama Klarak, baina munduak ez gaitu bakean uzten neurrietan sartzen ez garenok»
Gustatuko litzaidake argal egotea bakeagatik. Mediku batengana noanero beldur ez izateagatik, algoritmoakcloseArazo bat konpontzeko, datuak prozesatzeko edo urratsez urrats problema bat ebazteko aukera ematen duen jarraibide edo arauen multzoa. partxe miragarririk ez erakusteagatik. Bakea gauza ederra dela esaten zuen gure amama Klarak, baina munduak ez gaitu bakean uzten neurrietan sartzen ez garenok.
Jatorrizko artikuluak
-
Bakea
Onintza Enbeita |
|