- Geografia-Historia
- Afrika
- Ekialde Hurbila
- Giza eskubideak
- Iran
- Latinoamerika
- Migrazioa
- Nazioartea
- Palestina
- Palestinako gatazka
Desplazatuak: herrialdea utzi gabe jaioterritik ihes egin behar izan duten pertsonak
Munduan 82 milioi barne desplazatu daude. Gatazken ondorioz desplazatutako pertsonak jada gehiago dira natura hondamendien ondorioz desplazatutakoak baino.
IDMC Barne Desplazamenduen Behatokia GKE gobernuz kanpoko erakundeak urtero kaleratzen du munduan dauden barne desplazatuen inguruko txostena. Datuak izugarriak dira. 2025ean, urte amaieran, 82,2 milioi desplazatu zeuden munduan. Lehen aldiz gehiago izan dira gatazkengatik desplazatuak natura hondamendien ondorioz desplazatuak baino. Orokorrean, 2024an baino lekualdatzecloseleku batetik bestera joatea gutxiago erregistratu ziren iaz, baina gatazkengatik erregistratu dituzten lekualdatzeak %60 ugaritu dira. Jan Egeland NBE Nazio Batuen Erakundeko gai humanitarioetarako aholkulariak ohartarazi du egoera larria dela.
Gazako desplazatuen kanpaleku bat, artxiboko irudi batean. HAITHAM IMAD / EFE
2024an jo zuen goia barne desplazatuen kopuruak. Urte hartan, 66 milioi lekualdatze erregistratu zituzten, eta, 2024. urtearen amaieran, guztira 83,5 milioi desplazatu zeuden munduan. Bada, urtebete geroago, zertxobait apalduclosemurriztu, gutxitu da datua: 62,1 milioi lekualdatze erregistratu ziren iaz, eta urte amaieran 82,2 milioi desplazatu zeuden munduan.
Sudan, Kolonbia, Siria, Yemen...
Desplazatu horietatik guztietatik 68,6 milioik gatazka baten ondorioz alde egin behar izan zuten etxetik. Herrialderik kaltetuenen artean daude Sudan (9,1 milioi desplazatu), Kolonbia (7,2 milioi), Siria (6 milioi), Yemen (4,8 milioi) eta Afganistan (4,4 milioi).
Egelanden esanetan, ordea, datua apaldu izanak ez du ezer aldatzen. Izan ere, haren hitzetan, datuek agerian uzten dute zer-nolako «kolapsoaclosegainezka egitea» dagoen «mundu osoan» hala gatazkak aurreikusteko orduan nola zibilak babesteko orduan. «Hainbat familiak ezin dute etxera itzuli hura suntsituta dagoelako», gaineratu du.
Barne desplazatuak jaioterritik ihes egin behar izan duten pertsonak dira, baina, errefuxiatuak ez bezala, sortu diren herrialdeko mugen barruan geratzen dira. Errefuxiatuak, berriz, beste herrialde batzuetan babesten dira. Tracy Lucas IDMCko zuzendariak azaldu du desplazatuak zenbatzeko orduan kontuan hartzen dela pertsona bakoitzak zer lekualdatze egiten dituen. Alegia, pertsona bakar batek lekualdatze bat baino gehiago egin ditzakeela. Eta, horrekin lotuta, salatu du desplazatu horiek zaintzeaz arduratu beharko luketen sistemak «desegiten» ari direla.
Desplazatuak urtez urte
Argazkia itzela da. Barne desplazatuen kopurua duela hamazazpi urte halako hiru da ia: 2009an, 23,2 milioi lekualdatze erregistratu zituzten, eta, iaz, berriz, 62,1 milioi.
Gatazken ondoriozko lekualdatze kopurua nabarmen okertu da azken urtean. Irangoa eta Palestinakoa dira kasurik aipagarrienak: Iranen hamar milioi lagunen lekualdatzea erregistratu zituzten, eta Palestinan 2,8 milioi lekualdatze.
Hauek dira azken urtebetean barne desplazatu gehien izandako herrialdeak: Kongoko Errepublika Demokratikoa (10,3 milioi), Iran (10 milioi), Bangladesh (5 milioi), Afganistan (2,8 milioi) eta Palestina (2,8 milioi).
Jatorrizko artikuluak
-
Gatazken ondorioz desplazatuak jada gehiago dira natur hondamendien ondorioz desplazatuak baino
Beñat Mujika Telleria |
|