Emakumeak Kongon: bortxaren bortxaz lekualdatuak

  • Albistea entzun

Emakumeen aurkako indarkeria sexuala barne migrazioaren kausa eta ondorio da Kongoko Errepublika Demokratikoan. Mineralen ustiaketarekin loturiko talde militarrek gudu zelai bilakatu dute emakumeen gorputza, eta haien aurkako bortizkeria gizarteko gainerako arloetara hedatu da. BERRIA bertan izan da. 

Urtero 100.000 emakume bortxatzen dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan. Hego eta Ipar Kivun, eta Ituri eskualdean are gordinagoak dira zenbakiak: 1996an hasitako eta 2003an gaizki bukatutako guduak, mineralen legez kanpoko ustiaketak eta horiekin loturiko talde militarren presentziak areagotu egiten ditu segurtasunik eza, emakumeen aurkako indarkeria sexuala eta herritarren barne migrazioa. Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren 2018ko datuaren arabera, 4,5 milioi barne migrante daude herrialdean, eta 811.300 errefuxiatu, berriz, inguruko herrialdeetan. Horietatik %60 emakumeak dira.

4,5 milioi barne migrante daude herrialdean, eta 811.300 errefuxiatu, berriz, inguruko herrialdeetan. Horietatik %60 emakumeak dira.

Maddi Ane Txoperena Iribarren Kongoko Errepublika Demokratikoan izan zenean grabatu zituen irudiekin eta elkarrizketekin osatu du BERRIAk ikus-entzunezko pieza.

Jatorrizko artikuluak