- Balio etikoak
- Berdintasuna
- Eskola segregazioa
- Eskubide sozialak
- Feminismoa
- Gazteak
- Genero diskriminazioa
- Giza eskubideak
- Haurren aurkako sexu indarkeria
- Hezkuntza
- Indarkeria matxista
- Sexu indarkeria
Peruko Gobernuak eskolara makillatuta eta azazkalak margotuta joatea debekatuko du
Keiko Fujimoriren gobernu kontserbadoreak diziplina kode bat osatu du «ordena» ezartzeko asmoz. Uniformeen gonek luzera «egokia» eduki beharko dute. Feministak kontra agertu dira.
Keiko Fujimori Peruko presidentea da uztailetik, eta agintariak iragarpen bitxi bat egin berri du. Eskoletan «ordena» ezarri behar delakoan dago, eta, horregatik, hango gobernu kontserbadoreak diziplina kodeclosegauzak ondo egiteko neurri multzoa bat osatu du: Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak ezin izango dira eskolara makillatuta eta azkazalak margotuta joan. Halaber, ilea ezingo dute tindatuta eraman, ezta baimenduta egongo den baino luzeago ere. Eskolako uniformeen gonek luzera «egokia» eduki beharko dute. Mutilek, berriz, ilea motz eraman beharko dute.
Arautegi closearauen multzoa; araudiaberria laster kaleratuko dute aldizkari ofizialeancloseestatuek legeak eta arauak argitaratzeko duten euskarri komunikatiboa, eta, hango hedabideek iturri ofizialak aipatuz kaleratu dutenez, ziurrenik urtea bukatu aurretik sartuko da indarrean. Fujimorik Lima hiriburuko aldiriko eskola batera egindako bisitan iragarri zuen neurri horiek hartuko zituela: «Kalean ez ezik, ordenak gure eskoletan, geletan ere nagusitu behar du». Presidentearen arabera, ikasleek «eskubideak» dituzte, baina baita «betebeharrakcloseeginkizunak» ere.
Kode berria osatzeko orduan, arau hauste closelegeak edo arauak urratzeaoso larrien, larrien eta arinen arteko bereizketa egin dute, eta arau hauste oso larrien artean zerrendatu «segurtasuna arriskuan jar dezaketen ekintzak»: gorrotoa adieraztea, mehatxuak egiteapertsona bati edo talde bati kalte edo ezbehar bat gertatuko zaiola iragartzea, bestearengan hertsadura, deserosotasuna edo beldurra sortzeko asmoarekin, lapurretak, intimitatea urratu dezaketen grabazioak...
Feministen protesta
Gobernuaren esanetan, modu horretan «tresna argiak» eduki nahi dituzte elkarbizitzari eragin diezaioketen jarrerei aurre egiteko. Fujimorik nabarmendu du hezkuntza sisteman jazarpenik eta sexu indarkeriarik ez izatea dutela helburu. Hain zuzen, eskola batean sexu eraso bat izan eta hilabetera plazaratu dute kode berria. Kasuak harrabotsa closezalaparta, iskanbilaeragin du herrialdean. Poliziaren ikerketaren arabera, adingabe batek salatu zuen sexu eraso bat pairatu zuela eskolako autobus batean.
Horren harira, Peruko talde feministek salatu dute ilearen gehienezko luzera ezartzeak eta makillatzeko debekuak ez dutela balio prebentzio neurri gisa, esaterako, sexu erasorik izan ez dadin. Behin kodea argitaratu ondoren, herritarrek 30 eguneko epea izango dute zuzenketak proposatzeko.
|