Greba orokor baten kronika: aldarrikapenak, manifestazioak eta piketeak

  • 463 hitz

Martxoaren 17koa azken urteetako greba orokor arrakastatsuena izan da. Milaka lagun elkartu dira hiriburuetako manifestazioetan gutxieneko soldataren igoera eskatzeko.

Goizean goiz hasi da greba eguna Hego Euskal Herrian. Lantegien atarietan, han eta hemen, hainbat lagun elkartu dira, errepideak ere itxi dituzte hainbat tokitan, eta, manifestazioen aurretik, grebalariek piketeak egin dituzte hiriburuetako erdialdeetan eta merkataritza gune nagusietan. Bilbon, adibidez, ateak itxiarazi dizkiete Primarki eta El Corte Inglesi. Afixakclosetestu bat duen kartela edo eskuorria
ere banatu dituzte denden atarietan. Arratsaldean, berriz, dozenaka herritan egin dituzte manifestazioak.

Martxoaren 17koa azken urteetako greba orokor arrakastatsuena izan da. ELA eta LAB sindikatuen arabera, «jarraipen zabala» izan du, bereziki industriako enpresa batzuetan ekoizpenacloseProdukturen bat sortzeko jarduera. «geldirik» egon delako. Zerbitzu publikoetan ere grebak oihartzun handia zan duela jakinarazi dute, eta garraio publikoan eta hezkuntzan ere agerikoa izan da grebaren eragina.

Greba orokor baten atzean aldarrikapencloseeskaera asko egon daitezke, baina oraingoan aldarrikapen bakar bat aski izan da milaka lagun kalera ateratzeko: Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak beren gutxieneko soldata propioa izatea: 1.500 euro. Hego Euskal Herria Espainia baino aberatsagoa da batez beste —Espainiaren BPGa 32.600 euro ziren 2024an biztanleko, eta Hegoaldean, berriz, 40.000tik gorakoa da—, baina bizitzaren kostua ere handiagoa da. Espainiako gutxieneko soldata, beraz, motz geratzen da Hego Euskal Herrian. Greba orokorrarekin bat egin dutenek, bada, langileak duin bizi ahal izateko baldintzak eskatu dituzte.

Subiranotasuna ere bai

Gutxieneko soldatak igoera handiak izan ditu azken urteetan, baina oraindik eskasa closetxikiada, sindikatuen iritziz. Pedro Sanchez Espainiako presidentea MoncloaracloseEspainiako presidentearen egoitza. iritsi zenean, 2018an, 736 euro ziren hilean —hamalau ordainketatan banatuta—, eta urtarrilaren 1az geroztik 1.221 euro dira. Hau da, 485 euro gehiago zortzi urteren buruan, %66 gehiago. LABek eta ELAk bultza egiteko eskatu diete alderdi abertzaleei, eta patronalei, berriz, negoziatzera esertzeko. Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata bertan erabakitzea, eta ez Espainian. Horixe eskatu dute; izan ere, subiranotasunarencloseerabakiak hartzeko botere nazionala izatea aldeko aldarrikapena garbi entzun da greba orokorrean.

Espainian ez bezala, Hego Euskal Herrian erlatiboki gutxi dira SMIa jasotzen duten langileak. Haietako gehienek ez dute lan hitzarmenik, closelan harremana arautzen duen hitzarmena; enpresa eta langileen artean adosten da, eta batzuetan sindikatuek parte hartzen dute—etxeko langileek, esaterako—, edo Espainiako lan itunak dituzte, bertako hitzarmenetan gutxieneko soldatak handiagoak direlako oro har. SMIa jasotzen dutenen datu zehatzik ez dago, baina 70.000 eta 80.000 artean izango direla diote lan merkatuari buruzko azterketak egindakoek. Emakumeak, migranteak, gazteak eta kualifikazio gutxikocloseprestakuntza gutxi, goi mailako ikasketarik gabeko lanbideak jendea dira batik bat. 

Deialdi propioa

Eusko Jaurlaritzak esan du gutxieneko soldata propioaren alde dagoela, baina protestak modu baketsuan egiteko eskatu du: «Ez dugu uste bidea konfrontazioa denik, baizik eta elkarrizketa soziala». ELAk eta LABek bultzatu dute protesta, eta haiei batu zaizkie ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta Hiru sindikatuak ere. Beren deialdi propioa egin dute CGT, CNT, Solidari sindikatuek eta Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Gutxieneko soldata handitzeko eskatzeaz gain, beste eskakizun batzuk ere egin zituzten, hala nola laneko prekaritateacloselanaz mintzatuz, baldintza eskasetan edo txarretan lan egitea desagerraraztea, etxebizitza lortzeko ezintasunari aurre egitea, jendea etxegabetzeari uztea eta bazterketa soziala amaitzea.


Jatorrizko artikuluak