- Balio etikoak
- Araba
- Eskubide sozialak
- Etxebizitza
- Giza eskubideak
- Gizarte bazterketa
- Hezkuntza
- Psikologia
Eta etxegabetuen artean haurrak eta nerabeak daudenean, zer gertatzen da?
Etxegabetzeek ondorio sakonak eragiten dituzte haur eta nerabeen eguneroko bizitzan, haien harremanetan, ikasketa prozesuan eta, azken finean, haien ongizate fisiko eta emozionalean.
Adnan Fissoun Hansouni gasteiztarrak 17 urte ditu, eta ez daki aurrerantzean non biziko den. Haren gurasoak eta bost anai-arreba adingabeak ostiralean etxegabetuko close alokairu edo hipoteka baten baldintzak ez betetzeagatik norbait etxebizitza bat uztera behartzeko agindua betearazteadituzte —2018tik bizi dira alokairuan—, eta, egun hori gero eta hurbilago badago ere, oraindik ez dute aurkitu bizitzeko beste lekurik. Aukerarik ezean, kalean bi kanpadenda jartzea pentsatzen ari dira, gaua nonbait igaro ahal izateko. «Nahiko gogorra da, eta bidegabeacloseinjustua, oso bidegabea», esan du, goibelclosetriste, betilun. Komunikabideetan bere familia etxegabetuko zutela zabaldu zenetik, kosta egiten zaio egunero ikastetxera joatea: «Ez da erraza klasera iristea eta denak zuri begira daudela sentitzea, zuregatik pena sentitzen dutela ikustea».
Ena Valentine ginearrak bi seme-alaba adingabe ditu, 13 urtekoa bata eta 10ekoa bestea. Urriaren 5ean Gasteizko San Martin auzoko etxetik bota zituzten hirurak. Ostatu batean daude harrezkero, hiru oheko gela batean; ostatuan dauden beste batzuekin partekatzen dute bainugela, eta ez dute sukalderik. «Haurrek ez dute barrura sartu nahi; kalean egon nahi dute. Diotenez, han ez dago ezer egiteko, lo egitea besterik ez», azaldu du. «Oso gogorra da haientzat».
Fissoun Hansouniren eta Valentineren hitzek ezin hobeki bistaratzencloseerakutsi, agerian utzi dute etxegabetzeek zenbaterainoko kaltea egiten duten haur eta nerabeen eguneroko bizitzan, haien harremanetan eta ikasketa prozesuan.
Eskoletako babes sarea
Abendaño ikastolako eta Miguel de Unamuno ikastetxeko hezkuntza komunitateek babes sare bat osatu dute ikasle horiei laguntza emate aldera. Zenbait gurasok familiari egunerokoan laguntzeko moduak jarri dituzte martxan, haurrak elkarrekin egon daitezen eta ohiko harremanak gal ez ditzaten. Batzuetan, laguntza emozionala da; beste batzuetan, hitzordu batera laguntzea edo haurrek arratsaldean lagunekin egoteko aukera izatea.
Ander Apellaniz irakasleak argi dauka orain euren lana laguntzea dela. Hala ere, aitortu du irakasleek ez dituztela beti behar dituzten tresnak: «Autokritika eginez, motz geratzen garela uste dut». Irakasleak beste kontraesan closekontzeptuak edo proposamenak bata bestearen kontra daudenean, inkoherenteak direneanbat ere azpimarratu du: eskolan haurren eskubideak lantzen dituzte, eta horri buruzko hitzarmenak eta haien garrantzia azaltzen dizkiete ikasleei, baina, aldi berean, ikasgelan bertan daukate oinarrizko eskubideak bermatuak ez dituen ikaskide bat. «Eskubide berberak ez baditugu, ez ditugu aukera berberak izango», ohartarazi du.
Ikasleen familiak ere saiatu dira egoera modu egokian lantzen, haurrek ez ditzaten beste ikaskideak estigmatizatuclosepertsona bat baztertzea bere ezaugarriengatik edo egoerarengatik. Etxegabetzea gertakari ekonomiko eta juridiko bat izan daiteke helduentzat; haurrei, ordea, lagunekiko harremanak galtzea, lotsa, beldurra eta etorkizunari buruzko zalantzak ere ekar diezazkieke. Eskolako giroak «egonkortasun apur bat» eman diezaieke, baina eskoletako baliabideak mugatuak direla ohartarazi dute.
Estigmatizazioa eta autoirudia
Carmela del Moral Save the Childreneko Haurtzaroko Politiken arduraduna da, eta etxegabetzeek kezka eragin diote: «Etxegabetze batek ondorio sakonak izan ditzake adingabeen ongizate emozionalean, garapen sozialean eta hezkuntza ibilbidean. Bizi diren etxea utzi behar dutela ikusteak estres handia sor diezaieke, eta haien eskubideak urratu ditzake».
Del Moralen hitzetan, etxea funtsezko elementua da pertsona guztien egonkortasunerako eta segurtasunerako, baina are garrantzitsuagoa da haurrentzat: «Haien harreman sareak eta eguneroko espazioak helduenak baino mugatuagoak dira, eta etxeak berebiziko garrantzia du haien garapenean. Etxegabetzeak eragina izan dezake, besteak beste, errendimendu akademikoan. Autoestimuan ere bai. Izan ere, etxegabetzeak norberaren segurtasun sentsazioa eta ingurunearekiko konfiantza ahuldu ditzake. Horrek guztiak eragina du haurren ongizatean: estresa eta antsietatea handitu ditzake».
Haren ustez, haurrak ez dira behar bezala aintzat hartzen etxebizitzari buruzko politiketan: «Haurrak sarritan kanpoan geratzen dira etxebizitzari buruzko eztabaidetatik. Erabaki judizial edo administratibo batek haur bati eragiten dionean, haren interes gorena aztertu behar da. Hau da, aztertu behar da zer den onena haur horrentzat eta zer alternatiba dauden haren interesak errespetatzeko. Haurrek ez lukete etxegabetzearen unea zuzenean bizi behar».
Jatorrizko artikuluak
-
Etxegabetzeak eta adingabeak: abaroa baino zerbait gehiago galtzen dute
Edurne Begiristain |
|
-
Carmela del Moral: «Etxegabetzeek eragina dute haurren ongizatean: estresa eta antsietatea handitu ditzakete»
Edurne Begiristain |
|