Euskal Herriko ikastolek euskalduntze ereduan sakontzeko prozesua abiatu dute
Euskarazko murgiltze ereduaren diseinua aldatuko dute, «herri ikuspegiz eta determinazioz». Euskal Herriko zazpi lurraldetako hezkuntza arloko seiehun ordezkari batu dira 30. Jardunaldi Pedagogikoetan.
Donostiako Kursaal aretoan abiatu dute bide berria. Euskal Herriko zazpi lurraldetako hezkuntza arloko seiehun ordezkarik hausnarketa saio bat egin dute, erronka eta zailtasun berriei aurre egiteko asmoz. Ikastolek euskarazko murgiltze eredua birdiseinatu nahi dute, jakin baitakite gaur egun euskaraz irakastea ez dela nahikoa euskal hiztun aktiboak hizkuntza bat ulertu eta jakiteaz gain, egunerokoan (familian, lagunartean, lanean, aisialdian eta esparru publikoetan) benetan erabiltzen dutenakhezteko. Euskalduntze ereduan sakontzeko, ikasgeletatik kanpo ere sortu nahi dituzte euskara erabiltzeko leku erosoak.
Murgiltze eredua moldatzeko, «ezinbesteko aliatuenclosekonplizeak, bidelagunak» laguntza beharko dutela adierazi dute ikastolek, eta, besteak beste, aisialdiaren esparruko eragileak, erakunde publikoak eta guraso antolatuak aipatu dituzte horien artean.
Zigor Ibarzabal Ikastoletako hezkuntza zuzendariak eman du prozesuaren berri. Alde horretatik, azpimarratu du beste garai bati bide eman behar zaiola, «indargune eta ahulguneei zorrotz erreparatzeko, erronka berriak aztertzeko, eta aurrera begirako estrategiak anbizioz, herri ikuspegiz eta determinazioz diseinatzeko». Haren hitzetan, azken hamarkadetan hezkuntza eremua estrategikoa izan da euskararen biziberritze prozesuan.
«Gurasoak, aisialdia, kultur eskaintza... Guztiaren beharra izango dugu: euskal hiztun aktiboak sortu nahi ditugu»
Egoitz Urrutikoetxea Seaskako hezkuntza zuzendaria ere antzera mintzatu da: «1960ko hamarkadan abiatutako auzolan herrigile eta euskaltzaleak jarri zituen herria, kultura eta hizkuntza biziberritzeko bidean, eta auzolan horretan hezkuntzak funtsezko rola izan du». Haren ustez, orain ere eskolak ezingo du bakarrik jardun bide horretan. «Gurasoak, aisialdia, kultur eskaintza... Guztiaren beharra izango dugu: euskal hiztun aktiboak sortu nahi ditugu».
Erronka berriak
Edurne Apalauza Nafarroako Ikastoletako hezkuntza zuzendaria erronkez aritu da, gizartea azkar ari baita aldatzen: «Globalizazioak, digitalizazioak eta harremanetarako modu berriek bestelako errealitateak sortu dituzte, baita ikasgeletan ere».
«Globalizazioak, digitalizazioak eta harremanetarako modu berriek bestelako errealitateak sortu dituzte, baita ikasgeletan ere»
Ikastolen arabera, murgiltze eredu berriak hezkuntza formalaren, ez-formalaren eta informalaren arteko «zubiak eraiki» behar ditu. Haien ustez, helburua ez da soilik euskaraz irakastea; testuinguru soziodemografikocloseEgoera soziala eta demografia aintzat hartzen dituena. berrian, euskal hiztun aktiboak heztea ere bada xedea. «Euskara bizitzeko, gozatzeko eta transmititzeko gai diren pertsonak hezi behar dira». «Murgiltze eredu berriak hezkuntza formalaren mugak gainditu behar ditu. Ez da nahikoa euskaraz irakastea. Euskal kontzientzia piztu, euskal dimentsioarekikocloseHezkuntza sisteman eta curriculumean erabiltzen den terminoa da: funtsean, ikaste prozesuan Euskal Herriko errealitate kultural, historiko, sozial, geografiko eta linguistikoa txertatzeari erreferentzia egiten dio. atxikimendua lortu, hizkuntza gaitasuna ziurtatu eta euskara erabiltzeko leku erosoak sortu behar ditugu, bai ikasgelan eta bai ikasgelatik kanpo», esplikatu dute. Euskal Herriko hezkuntza sistema guztiak dituzte «ortzi mugan».
Harrera estrategiei buruz ere mintzatu dira, besteak beste migratzaileen egoerari erreparatuz.
Jatorrizko artikuluak
-
Euskal Herriko Ikastolek euskararen murgiltze eredua birdiseinatuko dute
Kepa Ugarte - Arantxa Iraola |
|
-
Iñaki Iurrebaso: «Erdalduntze goiztiarra saihesteko esperientziak diseinatu behar dira»
Arantxa Iraola |
|
-
Kike Amonarriz: «Denok argi dugu eskola bakarrik ez dela nahikoa»
Kepa Ugarte Martiarena |
|