Euskarazko azterketak zuzenduko dituztela-eta, mobilizazioak bertan behera utzi ditu Seaskak

  • 413 hitz

Hainbat ikaslek iragarria zuen aurtengo Baxoko azterketan planto egin eta euskaraz erantzungo zituztela galderak. Orain, Hezkuntza Ministerioak Seaskari hitzeman dio azterketa horiek zuzenduko dituztela. 2028tik aitzina, gainera, azterketaren zati bat euskaraz egin ahal izanen da. Hori guztia dela eta, iragarritako mobilizazioak bertan behera utzi ditu Seaskak.

Aitzinamendu batzuk ofizialak dira; besteak, estraofizialakcloseBide formaletik onartua edo bermatua ez dena, izan asmo oneko keinu gisa adierazi delako edo oraindik beharrezko bide ofiziala amaitzeko duelako.. Seaskak agiri batean jakinarazi duenez, Frantziako Hezkuntza ministroak baxoari buruz egindako iragarpenen ondotik zenbait bilkura izan dituzte aste honetan, eta horietan iradoki Aditzera eman, ulertzera eman.diete hezkuntza administrazioak ez duela eginen desobedientziara joko duten ikasleen kontra. «Ulertu dugu ikasleak ez direla kaltetuak izanen eta euskaraz eginen diren matematikako azterketak zuzenduak izanen direla». Ondorioz, bertan behera utzi dute ekainaren 6an Bordelen egitekoa zuten protesta. 

Maiatzaren 24an, Edouard Geffray ministroak iragarri zuen hizkuntza gutxituei aitortza ofiziala eginen dietela baxoko azterketan. 2028tik aitzina, azterketa idatzi bat eta ahozko handiaren zati bat euskaraz egiteko aukera izanen dute Iparraldeko ikasleek; gainerakoak, ordea, frantsesez egin beharko dituzte. Ministroaren hitzetan, «zinezko closeBenetako.sail elebidunaren» aitortza da. «Erabaki positiboa» dela berretsi du Seaskak. 

2019ko erreformatik, bost azterketa idatzik eta ahozko handiak osatzen dute baxoa. Leheneko ikasleek Frantseseko eta Matematikako azterketa aurreratuak pasatzen dituzte; Terminalean, berriz, Filosofiakoa eta ikasleak hautatu dituen bi espezialitateei buruzkoak. Horietako bat euskaraz egin ahal izatea proposatu du ministroak; gainerako ikasgai guziak frantsesez egin beharko dituzte. Azken proba ahozko handia deritzona closeDeiturikoa, deitzen zaiona, esaten zaiona.da: hautatu dituzten espezialitateei buruzko bi galdera prestatu behar ditu ikasleak, epaimahai baten aitzinean aurkezteko. «Hizkuntza gutxituan landu duen espezialitateari dagokion zatia hizkuntza horretan aurkezten ahalko du ikasleak», ministroaren hitzetan. 

Baxoa Frantziako Estatuko azterketa nazionala izaki, ikasle guziek frantsesez pasatu behar dute; hori izan da urteetan Frantziako agintariek hizkuntza gutxituen aldekoei parez pare eman izan dieten argumentuacloseArrazoia, argudioa. . AltacloseAlabaina., urteetan besterik izan da Euskal Herrian. 1990eko hamarkadatik aitzina, ikasle euskaldunek aukera ukan zuten Historia eta Geografiako azterketak euskaraz pasatu ahal izateko, eta 2012an Matematikako azterketa ere gehitu zuten. Funtsean, ministroak proposatzen duen eskeman ere gehienez bi azterketa izanen dira euskaraz.

2019an erreforma egin eta azterketa eredua aldatu zutenean, ikasleek dena frantsesez egin behar izan zuten berriz. Ordutik, bultzada izan du azterketak euskaraz egitearen aldeko aldarrikapenak Ipar Euskal Herrian, nagusiki Seaskako ikasle, guraso eta irakasleek bultzaturik. 

Ministroaren iragarpenaren ondoren, zalantza agertu du Seaskak, zeren, proposamena 2028rako izanik, ez baitio eragiten leheneko ikasleek aurten egina zuten eskaerari. Badirudi bigarren puntua desblokeatzea lortu dutela aste honetako bilkuretan. 

Seaskak eskerrak eman dizkie azken hilabeteotan mobilizatu diren ikasle eta familia guztiei, baita haien eskaerak Parisera eraman dituzten parlamentariei ere. «Eskertzen ditugu sostengua adierazi diguten Euskal Herriko hautetsi guztiak, irakasle eta langileak, eta, bereziki, Herri Urratsera etorri diren milaka herritarrak. Urratsez urrats, gure hizkuntzari zor zaion ezagupena lortuko dugu», adierazi dute.