«Informazio asko ezin dugu lortu ez baditugu hegaztiak banan-banan markatzen. Horregatik jartzen dizkiegu eraztunak»

Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia Saileko burua hegaztiei eraztunak jartzen ibiltzen da. Azken 25 urteetan 226 hegazti espezieri jarri dizkiete eraztunak. Horri esker, migrazio ibilbideen eta umatze eremuen inguruko informazioa eskuratu dute.

Aranzadi zientzia elkartea 1949an hasi zen hegaztiei eraztunak jartzen. Juan Arizaga (Donostia, 1980) Ornitologia Saileko zuzendaria da egun, eta bere hitzetan, gaur egun «inoiz baino hobeto» ari dira: «2000tik 2024ra bitartean 226 hegazti espezieri jarri dizkiegu eraztunak». Monitorizazio horri esker hegaztien inguruko informazio oparoa lortu dute. Arizagak txinbo kaskabeltz bati jarri zion lehen eraztuna, eta azkena, amilotx urdin bati. Euskal Herriko hegoaldean eraztun jartzaile gehiago behar dituztela dio.

Gaur egun hegaztiez dakizuen dena jakingo zenuten haiei lehenago eraztunak jarri izan ez bazenizkiete?

Ornitologia zientzia konplexua da, hegaztiez jasotzen den informazioa hainbat iturritatik datorrelako. Bide klasikoa hegaztien erroldakclosehegazti kopurua zein den jakiteko zenbaketa egitea egitea eta haiei behatzea closebegiratzeada; horrek informazio dezente ematen digu. Baina egia da hegaztiei buruzko informazio asko ezin dugula lortu ez baditugu banan-banan markatzen. Eta horregatik jartzen dizkiegu eraztunak. XIX. mendearen bukaeran sortutako tresna bat da, eta ia-ia modu berean erabili dugu gaur egun arte. 

Eta zer informazio lortzen duzue eraztunak jarrita, errolda batek ematen ez duena?

Adibidez, migrazio ibilbideak, eta umatzecloseugaldu, sortu eremuen eta negua igarotzeko tokien arteko konektibitateacloseerlazioa, harremana. Herbehereetan mokozabal bat markatzen badut eta hegazti horrek kosta atlantikotik barrena migratzen badu negua Espainia hegoaldean edo Mauritanian pasatzeko, badakit hegazti horrek bide hori egin duela, markatuta doalako; badakit nondik nora dabilen. Espezie askorekin jarduten dugu horrela. Hegazti bati eraztunak jartzen badizkiogu eta geroago hura beste leku batean aurkitzen badugu, errazagoa da jakitea nolakoak diren haren migrazio ibilbideak.

Azken 25 urteotan egindako lana aztertu duzue txosten batean. Zein da ondorio nagusia?

Inoiz baino hobeto gaudela. XXI. mendearen hasieran, eraztun-jartze bulegoa nahiko gaizki zegoen: desagertzeko zorianclosearriskuan egon zen. Bost eraztun jartzaile baino ez zeuden, eta orain dozena batzuk gara. Eraztun jartzaile berriak trebatzen closeprestakuntza ematenari gara, gelditu gabe. Lan eraginkorra egin dugu proiektua berriro indartzeko... Lana ondo egin da, eta orain inoiz baino hobeto gaude, eraztun jartzaileen kopuruari dagokionez, markatzen diren espezieen kopuruari dagokionez... Datuen kalitatea ere askoz hobea da lehenagokoa baino.

Izan ere, garrantzi handiagoa ematen diozue kalitateari kopuruari baino.

Eraztun jartzea tresna zientifiko bat da, eta ondo planteatutako helburu zientifiko batzuei erantzun behar die. Proiektuen kalitate zientifikoa inoiz baino hobea da orain. Hegaztiei ez zaie eraztuna jartzen soilik jakiteko nondik nora joaten diren, baizik eta baita ere jakiteko zenbat denbora bizi diren, itsas hegaztien koloniek nola funtzionatzen duten, hiltzeko arrazoiak zein diren...

Orduan, eraztunak ez zaizkie soilik hegazti migratzaileei jartzen.

Ez, denei jartzen zaizkie. Hemen eraztunak jartzen zaizkie kaioei, eta horrek ez du zerikusirik migrazioarekin, adibidez. Nola mugitzen diren ikusten dugu, baina zenbat bizi diren ere, zein den kumeek eta helduek bizirik irauteko probabilitatea, hori nola aldatu den zabortegien eta arrantzaren eraginez... Aztertzen dugu zer-nolako eragina duten ingurumen faktoreek hegaztien biologian, iraupenean, mugimenduetan, ugalketan... Migrazioa baino gehiago da, bai.

Informazio asko ezezaguna da oraindik?

Bai! Espezie askori buruzko informazioa izatea falta zaigu. Gasteiztik hegoaldera jende gehiago behar dugu eraztunak jartzeko, nahiz eta lanerako oso eremu ona izan. Eta gauza asko ez dakizkigu: adibidez, ez dakigu zer egiten duten neguan hemen umatzen diren espezie askok. Eraztun jartzaile gehiago behar ditugu horretarako.

Jatorrizko artikuluak