Hutsegiteakcloseokerrak ezagutzarako tresna dira. Eugenia Marinek (Burgos, Espainia, 1979) zuzendutako ikerketa batek hutsak egitearen aldeko aldarria closeerreibindikazioegiten du. EHUko Psikologia graduko irakaslea, doktorea eta ikerlaria da Marin.
Beraz, arrazoi zuen esaerak: «Huts eginez ikasi egiten da».
Hori da. Orokorrean, huts egitearen kontzientziak, zerbait gaizki egin dugula ohartzeak zer edo zer ikasteko bidean jartzen gaitu. Dena ongi egiten dugunean, dena ongi ateratzen denean, iruditzen zaigu ez garela ezer ikasten ari. Baina zerbait gaizki egiteak atentzioa ematen digu, kontzientzia pizten digu, eta ohartzen gara badagoela hor hutsuneren bat, badagoela hor zerbait menderatzenclosekontrolatu ez duguna. Gauzak gaizki egitea, hutsak egitea, ikasteko erreminta closetresnabat da.
Nola atera duzue ondorio hori?
Bi estrategia erabili ditugu. Batean, proba batzuk jarri dizkiegu ikasleei, behin ikasketa prozesua hasia zutenean. Bestean, ikasketa prozesua hasi baino lehen jarri dizkiegu probak. Ondoren, emaitza horiek konparatu egin ditugu modu tradizionalean ikasi duten beste ikasle batzuen emaitzekin.
Modu tradizionala?
Irakurri, berriro irakurri, berriro irakurri, eta memorizatzen saiatzea.
Batean, hutsei erreparatzen zaie; bestean, ez.
Hori da.
Baina hutsegiteak sustatzenclosebultzatu dituzue?
Hutsegiteak sustatu baino gehiago, ikasle horiei probak jartzen dizkiegu. Probak jartzean, tokia egiten zaio hutsak egiteari. Izan ere, erabiltzen den estrategia bakarra lehen esaten nuen hura bada —dena ongi ateratzea, behin eta berriro irakurri eta memorizatzea, behin eta berriro azpimarratu eta irakurtzea—, ez dago hutsik egiteko tarterik. Ez dugu hutsak egitea sustatzen, baizik eta hutsek ere tokia izango duten jokalekuakcloseeszenatokiak, egoerak sortzea.
Diozuenez, hutsak egiteari buruzko pertzepzioaclosegauzak nola hautematen diren, nola ikusten diren aldatu behar da. Zertan datza pertzepzio hori?
Ikasleei galdetu diegu ea zeintzuk iruditzen zaizkien ikasteko estrategiarik egokienak. Gehienek nahiago dute modu tradizionala: dena ongi doalako sentsazioa izan nahi dute, dena irakurri, berrirakurri... Azken batean, gaia menderatzen dutelako sentsazioa izan nahi dute. Ez dituzte maite zer ez duten ikasi edo zer ahaztu zaien agerianclosebegi-bistan uzten duten estrategiak. Eta hezkuntza sistemak ere, nolabait, lehenengoaren alde egin izan du gehiago, esanez hutsak egiteak espazio bat okupatzen duela kognizioan, eta informazio egokiaren lehiakidea izan daitekeela. Beraz, pertzepzio orokorra izan da ahal dela ez dela hutsik egin behar.
Baina ikasleek zera esango dute: «Hutsena oso polita da, baina nik nota behar dut».
Eta arrazoi dute. Hezkuntza sisteman, azterketak eta probak jarri izan dira beti ikaslearen azken jakintzacloseezagutza zenbatekoa den ebaluatzeko. Guk proposatzen dugu tarteko proba txikiak egitea: joan den astean ikasitakoa gogora ekartzeko, modu ludikoancloseJolas moduan. test batzuk egiteko, asmatzen ote duten jakiteko, baina beste ondoriorik gabe. Ez da gauza bera azterketa bat egitea edo azterketa baterako ikastea. Nik zera esaten diet nire ikasleei: ikasgai bakoitzerako hamabost aste baldin badituzte, aste horietan jar dezatela arreta ikasketa prozesuan, eta azterketak egiterakoan, berriz, izan daitezela estrategikoagoak. Oreka aurkitu dezatela: ez daitezela aritu azken ebaluazio edo azterketa horretan bakarrik pentsatuz lehenengo egunetik beretik.
Ikerketan honela diozue: «Hutsegitea ezagutzarako tresna gisa».
Hori da. Ikasleren batek ikasi duena gogora ekarri eta erantzun bat emateko ahalegina egiten badu, nahiz eta erantzuna okerra izan, jasotako ezagutza hori aktibatuko du. Guztiz zuzena ez den erantzun bat ematea ez da gauza txarra. Kendu dezagun hori burutik.
Izan ere, kale egitea...
Badakit, ez zaigu gustatzen gauzak gaizki egitea eta huts egitea. Baina landu egin behar dugu hori maila emozionalean ere. Ikasleei gogorarazi behar diegu kale egitea ikasketa prozesuaren parte dela, ez dela ezer gertatzen, ikasten lagunduko diela, eta ezagutza lortzeko oinarrizkoa dela.
Nola eman behar zaio ikasleari hutsen berri: boligrafo gorriz edo berdez...
Modu eraikitzailean eman behar da hutsegitearen berri. Ematekotan, berdez.
|