'Ghosting'-a, norbait bat-batean desagertzearen mamua
Teknologia berriek harremanak eraldatzeko duten ahalmena erakusten du 'ghosting' izeneko fenomenoak. Adituen arabera, jendeak gatazkak kudeatzeko dituen zailtasunen ondorio da, baina harreman toxikoetatik ihes egiteko aukera ere eman dezake.
Zuri ere gertatu zaizu halakorik? Harreman bat hasi, eta, bat-batean, bestearen berririk gehiago ez izan. ArrotzacloseEzezeaguna. egingo zaio gertakaria inoiz ghosting fenomenoaren berri izan ez duenari (mamuarena egin, ingelesez). Arrotza egingo zaio, bai gertaera, baita izena bera ere; baina uste baino «ohikoagoa» da. Eta haren inguruan dagoen ikuspegi ezkorra ezbaiancloseZalantzan, eztabaidan. ipini dute adituek, «norabide ezberdinetan» gerta baitaiteke.
Baina zer da ghosting-a? Izaskun Alvarez psikologoak sinpleki azaldu du: «Harreman baten bat-bateko etena da, alde bakarrak erabakia, non beste aldeak azalpenik jasotzen ez duen». Aditu batzuek «isiltasun teknologiko» moduan ere deskribatu izan dute. Baina EHUko soziologia graduko Asier Amezaga eta Daniel Muriel irakasleek erantzukizunacloseArdura, errua. kendu diote teknologiari, eta gizarteari egotzi diote. «Teknologia eta gizartea ez dira gauza bakartuak. Teknologiak gizartea dira», adierazi dute biek. Eta horren adibide gisara azaldu du Amezagak sare sozialen erabilera: «Sare sozialak teknologiaren bitartez erabiltzen ditugu, bai, baina bertan egiten ditugun interakzioakcloseHarremanak, komunikazioak. gehiago baldintzatzen dituzte protokolocloseIrizpide eta portaerak zehazten dituen esparrua. sozialek protokolo teknologikoek baino». Alvarezek horixe bera gaineratu du: «Teknologiak ez du bazterketa sortu, baina harremanak izateko moduak eraldatu ditu».
Murielek berak azaldu du bi aldagaikcloseBaldintza. eragiten dutela ghosting-a: «Alde batetik, etengabe konektatuta egoteko presioa dago. Produktiboak izateko
—lantokian eta hezkuntzan— eta ez izateko —aisialdian eta espazio pertsonalean— eremuen mugak lausotu egin dira. Horrek antsietatea eragiten du, eta, horrek eraginda, jokaera saihesleak sortzen dira. Horrez gain, gaur egun hegemonikoakcloseNagusiak, agintea dutenak. dira politika neoliberal closePentsamendu politiko eta ekonomiko bat, merkatu librearen nagusitasuna defendatzen duena, eta estatuak ekonomian eragiteko ahalmena mugatzen duena.arrazionalak, eta horiek indibidualtasuna eta norberak nahi duena egitea sustatzen dute, baina, aldi berean, enpatikoak ez diren erabakiak hartzea ere bai. Bi faktore horiek konbinatutacloseUztartuta, nahastuta. sortzen da ghosting-a».
Amezagak, bestalde, azaldu du sarri pentsatzen dela arazoa teknologian dagoela, baina, berez, teknologia horiek erabiltzen dituen gizartearen ereduan dagoela. «Gaur egun erabiltzen diren sare sozialek hori gertatzeko modua ematen dute». Eta jatorriari erreparatu dio: «Begiratu besterik ez zaio egin behar sare sozial horiek asmatu eta diseinatu dituzten pertsonen soslaiaricloseProfila, norbait definitzen duten ezaugarriak eta ibilbidea.: guztiak dira herrialde jakin batekoak, gizonak, zuriak, aberatsak...». Adierazi du ghosting-a haiek euren nahietara sortutako gizarte ereduko dinamikaren parte dela.
Definizioa eman ostean, zergatik gertatzen den adierazi du Alvarezek: «Gatazkei eta egoera deserosoei aurre egiteko tolerantziacloseJasateko ahalmena. oso txikia daukagu. Halakoei aurre egin baino lehenago, alde egiten dugu. Gainera, harreman digitalek inoiz baino errazago ipini digute bat-batean desagertzea». Eta iritzi bera adierazi du Murielek ere: «Egungo gizartearen bizikidetzan txertatuta dagoen praktika bat da ghosting-a; ez da zerbait pertsonala». Gakoa hortxe dagoela azaldu du psikologoak: «Gatazka ez da txarra; deserosoa izan daiteke, eta, horri aurre eginez gero, harremana sendotuagoa irtengo da».
Baina zergatik egiten du min? Psikologoak doluarekin alderatu du ghosting-a: «Harreman bat galdu ostean, dolu bat gertatzen da. Eta, dolu prozesu horretan, azken itxiera batek asko laguntzen du. Baina, jakina, azken itxiera emozional hori gertatzeko, azalpenak behar dira; eta ghosting-aren kasuan, azalpen hori jasotzen ez denez, mingarria izan daiteke, eta norberak bete behar du azalpenaren hutsunea».
Izan daiteke bide bat ere
Uste orokorra da ghosting-a inoiz ez dela bidezkoa. Alvarezek eta Amezagak, ordea, auzitan ipini dute uste hori. Baina nola izan daiteke zerbait ona bat-batean desagertzea, besteari azalpenik eman gabe? Bada, gakoa harreman motan dago. Alvarezek, esate baterako, iritzi dio estrategia «osasungarria» izan daitekeela: «Ghosting-a estrategia osasungarria izan daiteke harreman toxiko batetik edo botere dinamikak finkatuta dauzkan harreman batetik ihes egiteko». Gauza bera iritzi dio Amezagak ere.
Eta zer egin halako egoera batean murgilduta egotean? Gakoa Alvarezek aurretik azaldutakoan dago: «Gatazkaren aurrean, talde moduan mantendu, ez alde egin». Funtsa komunikazioan dagoela aitortu du, eta, horretarako, alboan dagoena entzuteko gai izan behar da, eta ez edonola entzuteko, baizik eta «enpatiazcloseBestearen sentimendu eta emozioak ulertzeko jarreraz eta borondateaz. eta errespetuz»: «Gatazkei eta egoera deserosoei aurre egin behar zaie, eta, hori egiteko, alderdi batek besteari galdetu beharko lioke: 'Nola sentitzen zara ondoez hau dagoenean?'. Eta hortik ateratako erantzunekin egin behar da aurrera».
Jatorrizko artikuluak
-
«Bu» ere esaten ez duten mamuak
Maddi Iturriotz Alkorta |
|