Montejurrako gertakarien 50. urtemuga; mende erdi bateko zigorgabetasuna
Montejurra mendian bi gazte hil eta hainbat lagun zauritu zituzten duela mende erdi eskuin muturreko zenbait kidek. Espainiako Gobernua zegoen sarraskiaren atzean. Berriketan Podcastean gertakari hura hartu dute hizpide: 'Tiroak karlismoaren bihotzean'.
Montejurra mendi sakratua zen karlismoarentzat. Lizarra (Nafarroa) ondoan dagoen mendi hartan erromeria egiten zuten karlistek urtero. 1976ko maiatzaren 9ko erromeria, baina, gorriz markatuta dago. Lehenbiziko tiroa goizeko hamarrak aldera bota zuten mendiaren magalean. Gabardina luze eta txapel gorria zeraman gizon batek egin zuen tiro. Aniano Jimenez karlista zauritu zuten, eta gaztea handik hiru egunera hil zen. Mendi tontorrean, berriz, ingurua lainopean zela, metrailadore batekin tiro sorta bat bota zuten. Ricardo Garcia Pellejeroren bihotzean jo zuen baletako batek. Lizarrako gaztea hantxe hil zen. Duela 50 urte gertatu zen sarraski hura hartu dute hizpide Berriketan Podcastean. Iker Tubiak Joxerra Senar BERRIAko kazetaria elkarrizketatu du gertakari horiei buruzko xehetasun guztiak azaltzeko.
Senarrek zehaztu duenez, egun hartan gertatutakoa karlisten arteko borroka baten ondorio izan zela zabaldu zen: «Egun hartan bertan karlistek prentsaurrekoa eman zuten, eta salatu zuten Espainiako Gobernua zegoela atzean, baina anaien arteko liskarra izan zela zabaldu zen, eta kronika batzuetan ere ideia hori txertatu zen. Bertsio ofizial hori gaur egun arte iritsi da».
2023an azaleratu zen egia. Duela hiru urte agerian geratu zen krimen hura gobernu frankistarencloseFrancisco Franco diktadorea hil ondoren eratu zen gobernua operazio bat izan zela. Jose Luis Ruiz de Gordoa Nafarroako orduko gobernadore zibilaren semeak aitaren hainbat paper eman zizkion Alderdi Karlistari. Dokumentu horien bidez baieztatu zuten operazioa Carlos Arias Navarroren gobernuak antolatu zuela eta atzean Manuel Fraga bera zegoela. Montejurrakoa «gero eta erradikalagoaclosemuturrekoagoa den ospakizun iraultzaile bat» dela aipatzen da agiri horietan, eta helburua zen karlismoaren sektore antifrankista ahultzea. Horretarako, nazioarteko eskuin muturreko kideei ordaindu zieten. Birkonkista deitu zioten operazioari.
Politika borborka
Ordurako antifrankisten bilkura bihurtua zen Montejurrakoa. Joxerra Senarrek orduko egoera zertan zen azaldu du: «Franco bost hilabete lehenago hil zen, politika bor-borborrean zegoen, eta alderdiak legez kanpo zeuden. Ekitaldi politikoak debekatuta zeuden, baina karlisten erromeria baimenduta zegoen».
Karlismoa oso mugimendu konplexua zela zehaztu du kazetariak: «Ia bi mende ditu. 36ko gerran estatu kolpea babestu zuten, baina gero adar nagusia antifrankista bilakatu zen. Diktaduran erregimenaren babesa izan zuten, baina gero traizionatuak sentitu ziren. 1968an egin zuen klik. Espainiako tronurako karlisten hautagaia, Karlos Hugo Borboi-Parmakoa, Espainiatik kanporatu zuen Francok, eta, handik gutxira, Juan Carlos Borboikoa oinordeko izendatu. Auzi dinastikoanclofamilia bereko agintarien multzoagaltzeak are gehiago aldendu zituen karlistak Francorengandik; jarrera antifrankista hartu zuten».
Bilakaera ideologiko oso azkarra izan zuen orduan karlismoak, katolizismo soziala closegizarte desorekak konpontzeko kristautasunaren printzipioak aintzat hartzen dituen korronte katolikoabaztertu eta sozialismo autogestionatua aldarrikatzeraino. Espainia bat eta bakarra defendatzeari utzi, eta nazionalitateak babestu zituen; diktaduraren parte izateari utzi, eta antifrankistekin batera demokrazia aldarrikatzen hasi zen. Montejurrako ekitaldiak bestelako kutsu bat hartu zuen. «Antifrankismoaren bilgunerik handiena zen. Karlismoaren fenomenoa ulertzea ez zen erraza orduan, eta ez da erraza gaur egun ere. Ez zegoen karlismo bakarra. Hainbat karlismo zeuden», laburbildu du kazetariak.
Mugarria
Francoren aurkako sentipena 1969ko Montejurrako ekitaldiaren bezperan azaleratu zen lehen aldiz. Karlistek 1939tik urtero egiten zuten tontorrerainoko gurutze bidea, eta euren buruzagiari gorazarre egiteko ekitaldi politikoa ere izaten zen; baina, 1969an, Francoren argazki bat erre zuten Lizarrako Foruen plazan, eta haren aurka oihu egin. 'Franco traidorea, behera erregimena!'.
Inflexio puntuaclosegertaera batek beste norabide bat hartzea eragiten duen ekintza izan zen urte hura. Montejurra erregimenaren kontrako bilkura bihurtu zen, ez soilik karlistena, baizik eta diktadorearen kontrako mugimendu guztiena. «Ekitaldi subertsiboa,closeiraultzailea, ordenaren kontra doana iraultzailea, ordenaren kontra doana zen, ezkertiarrak eta terroristak elkartzen zituena, eta horregatik eraman zituzten egun hartan segurtasun indarrak Montejurrara. Zerbitzu sekretuek eskuin muturreko atzerriko mertzenarioak eta paramilitarrak kontratatu zituzten. Finantzatutako operazioa izan zen», azaldu du kazetariak.
Montejurrako gertakarietatik mende erdira, baina, zigorgabetasuna closeinpunitatea; erantzuleak zigorrik gabe geratzeaerabatekoa da. Egun hartan ez zuten inor atxilotu. Gabardinadun gizona Espainiako Armadako komandante bat zen, Jose Luis Marin Garcia-Verde. Handik astebetera, bere burua entregatu zuen, baina amnistia legearen bidez aske geratu zen.
Jatorrizko artikuluak
-
Tiroak karlismoaren bihotzean
Iker Tubia |
|
-
Lizarrako Udalak ziurtatu du Montejurran gertatutakoa argitzeko «borrokan» segituko dutela
Isabel Jaurena |
|
-
Estatuko estolden kiratsa Montejurran
Joxerra Senar |
|
-
Manuel Martorell: «Montejurrako gertaeren erantzuleek euren burua amnistiatu zuten»
Joxerra Senar |
|