Montejurrako hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte bi karlista gazte hil eta 30 lagun zauritu zituzten eskuin muturreko kideek Montejurrako erromerian. Argazkiek, dokumentuek eta bertan zirenek kontatutakoek ez dute zalantza izpirik uzten: Espainiako Gobernua zegoen horren atzean. Aurten Lizarrako Udalak biktima horiek aitortzeko eta oroitzeko ekitaldia egin du lehenbizikoz. Gertakari horiei buruzko xehetasun guziak azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

