'Musika Berria': Euskal musika guztia leku bakarrean bilduko duen plataforma digital berria
BERRIAk euskal musika entzuteko erreferentziazko gune digitala sortu du, eta musikariekin batera kudeatuko da. Abenduaren 5etik aurrera egongo da martxan, denen eskura.
Euskal musika guztia plataforma bakarrean. Horixe izango da Musika Berria. Egitasmoak Mugitzen gaituzten doinuak edukiko du lelotzat, eta abenduaren 5ean jarriko da martxan. BERRIA egunkariak bultzatutako tresna hori denen eskura egongo da, eta euskal kultura aberasteko modua emango du. Teknologia aurreratuaren bidez, euskal musika guztia entzuteko, deskubritzeko eta babesteko aukera izango du erabiltzaileak. «Euskal musika inoizko garairik oparoenean da, baina eskasago gabiltza hura ikusgai eta entzungai jartzeko orduan. Egoera horri egokituko zaion proiektu bat izango da Musika Berria», aurreratu du Gorka Erostarbe kazetariak.
Proiektu berri honek aurrekari bat izan du: Badok. BERRIAk 2009an jarri zuen martxan atari hori, euskal musika guztia bildu eta ezagutarazteko asmoarekin. Ordutik hona, aurrerapausoak eman ditu proiektuak, eta orain arteko jauzirik handiena emango du aste batzuk barru.
Eneritz Dueso, Gorka Erostarbe eta Pello Urzelai. JON URBE / FOKU
«Euskal musika inoizko garairik oparoenean da, baina eskasago gabiltza hura ikusgai eta entzungai jartzeko orduan»
1.814 talde, 5.601 disko, 42.686 abesti eta 3.345 bideotik gora. Badok-ek, martxan hasi eta lehen urteetan, euskal musikari buruzko nolabaiteko «entziklopediacloseEzagutza eremu bateko edo askotariko informazioak biltzen dituen liburu edo liburu bilduma.» lana bete zuen, taldeen eta bakarlarien informazio mordocloseAsko, anitz, ugari. bat bilduta. Bost urte egin zituen horrela, harik eta 2014tik aurrera kantuak entzuteko aukera ere eskaintzen hasi zen arte. Bideoak, kantu zerrendak eta bestelako edukiak gehitu dira gerora, eta, urterik urtera, handituz joan da. Erostarbek azaldu du zergatik sortu den orain lekukoa hartuko dion plataforma: «Esan dezagun tripak nahasi samarrak dituela jada. Berritzeko beharra zuen, eta Musika Berria horri erantzun eraginkor bat emateko sortu da».
Kantuak, argazkiak, bideoak...
Musikariek eta musika taldeek modu autonomoancloseBeren kasa. kudeatu ahal izango dute euren edukia, hala nola kantuak, argazkiak, bideoak, kontzertuei lotutako informazioa... Pello Urzelai BERRIAko IKT arduradunak zehaztu du nola funtzionatuko duen horrek: «Gero eta musikari independente gehiago dago, eta haientzako tresna bat ere izango da plataforma berria. Hala ere, kargatutako edukien gaineko edizio lana egingo du ondoren BERRIAk».
«Gero eta musikari independente gehiago dago, eta haientzako tresna bat ere izango da plataforma berria»
Eneritz Dueso aritu da proiektu berriaren koordinazio lanetan. Dueso musikaria ere bada, Eneritz Furyak du izen artistikoa, eta nabarmendu du euskal musikaren irudi oso bat aurkeztuko duela Musika Berria-k: «Oihartzun pixka bat lortzeko moduak asko dibertsifikatu dira, eta entzuleengana ez da iristen, inondik inora ere, euskal musikaren irudi osatu bat. Euskal musika genero gisa agertzen da plataforma askotan». Aurrerantzean argazki horren ertz askotarikoak deskubritzeko aukera emango du plataforma berriak. «Gero bakoitzak erabakiko du zer gustatzen zaion, zer entzun nahi duen, eta abar. Baina ahots horiek ez dira orain bezain barreiatutacloseSakabanatuta. egongo. Gustuko musikari batek beste bat deskubritzeko bidea eman diezazuke».
«Moduak asko dibertsifikatu dira, eta entzuleengana ez da iristen, inondik inora ere, euskal musikaren irudi osatu bat»
Durangoko Azokako egitarauaren barruan aurkeztuko dute Musika Berria, abenduaren 5ean, ostiralarekin, eta ordutik aurrera egongo da edonorentzat eskuragarri. Web bertsioa eta iOS eta Androiderako app-ak izango ditu euskarritzat, eta streaming zerbitzu propioa izango du. Gainera, Euskal Herrian egongo da kokatuta zerbitzari azpiegitura, eta ez multinazional baten hodeian. Plataforma doakoa eta irekia izango da, baina funtzio aurreratuak erabili ahal izateko —gogoko edukiak gorde eta zerrendak osatu, esaterako—, beharrezkoa izango da erregistratzea.
Jatorrizko artikuluak
-
Euskal musika guztia bilduko duen plataforma bat garatu du BERRIAk: 'Musika Berria'
Itziar Ugarte Irizar |
|