- Hizkuntzak
- Berdintasuna
- Eskubide sozialak
- Euskara
- Euskara
- Feminismoa
- Genero diskriminazioa
- Giza eskubideak
- LGTBI
- Osasuna
- Sexu-genero identitateak
«Osasun sisteman, ingurua ez da neutroa, eta bai erdara eta bai erdal kultura dira nagusi»
Garbiñe Elizegik (Pomona, AEB, 1975) tesi bat argitaratu berri du. Erizaina da, eta emakume eta genero disidente euskaldunek pairatzen dituzten bazterketak aztertu ditu. Testigantza ugari jaso ditu.
Nafarroako emakume eta genero disidenteclosegenero binarismotik kanpoko pertsona eta identitateak euskaldunen aurkako bazterketak «egiturazko botere harremanen» ondorio direla dio Garbiñe Elizegik. Erizainak tesi batean jaso du ondorioa. Osasunbideko closeNafarroako osasun sistema publikoaegoera aztertu du, eta agerian utzi du formakuntza behar dela.
Hogei urte inguru daramatzazu erizain. Nolatan erabaki zenuen tesi hau egitea?
Ikerketa hau bide luze baten emaitza izan da. Erizain lanetan aritu naiz bai hemen eta bai kanpoan, eta esperientzia ugari izan ditut. Euskaldunek —eta ni neu ere euskaldun naizen heinean— jasaten closepairatu, sufritudituzten zapalkuntzak bizi edo ikusi izan ditut. Kalifornian [AEBak] eta beste toki batzuetan, gutxiengo etnikoekin eta migratzaileekin lan egin izan dut askotan, eta hor ikusi ahal izan dut hobetzeko gauza anitz closeasko, ugaridaudela osasungintzan. Hego Dakotako erreserba indigena batean lanean nintzela, adibidez, ohartu nintzen haiek zituzten arazo batzuk bagenituela Euskal Herrian ere.
Segurtasun kulturalaren kontzeptua aipatzen duzu...
Erizain maoriekcloseZeelanda Berriko jatorrizko herria planteatutako kontzeptu bat da. Azpimarratzen duena da osasun arretan kontuan hartu behar direla tokian tokiko faktore sozialak, ekonomikoak eta politikoak, eta baita botere harremanak ere. Zera nabarmentzen dute: segurtasunik ez dagoenean, berriz piztu eta errepikatu egiten direla trauma eta diskriminazio historikoak. Finean, defendatzen du konfiantzazko eta errespetuzko harreman bat izatea pazienteen eta osasun langileen artean.
37 elkarrizketa egin zenituen. Testigantza horietan azaleratu zen emakumezko eta genero ez-normatiboko paziente euskaldunen aurkako zapalkuntzak egiturazkoak direla...
Bai. Nabarmena da. Botere desberdinkeriaren eraginpean daudela, izan generoagatik, izan hizkuntzagatik, izan klase desberdintasunengatik. Esperientzia negatiboak normalizatzen eta errepikatzen dira testigantza hauetan. Azterketa honen helburua da botere harreman horiek errotik aldatzea, osasun praktikak aldatu ahal izateko.
Nola islatzen dira generoari eta euskarari lotutako zapalkuntzak?
Lehenik eta behin, botere egiturak identifikatu behar ditugu: kolonialismoa, patriarkatua, zisheteronormatibitateacloseSozialki esleitzen zaien genero identitatearekin bat datozen pertsonen ideia, gizarte arau, sinesmen eta kulturaren multzoa da. Beren burua heterosexualtzat jotzen dute., kapitalismoa... Horiek eragin zuzena dute gure eguneroko esperientzietan. Eta osasun langileok ere erreproduzitu egiten ditugu halako zapalkuntzak.
Sei osasun zentrotan izan zara. Zer ikusi duzu?
Euskal kulturaren ikusezintasuna, adibidez. Eskuorriak, hizkuntza idatzia eta irudiak, paretetan zer argazki dauden eskegita... Irratia piztua badago, musika hori zer hizkuntzatan dago? Detaile horiek guztiak garrantzitsuak dira. Nafarroan, eremu euskaldunean ere, pazienteak erdaraz mintzatzen zaizkie osasun langileei; eta langileak, euskaldunak izanagatik ere, erdaraz aritzen dira elkarren artean, horixe baita hizkuntza teknikoa. Osasun sisteman ingurua ez da neutroa, eta bai erdara eta bai erdal kultura dira nagusi.
«Kolonialismoa, patriarkatua, zisheteronormatibitatea, kapitalismoa... Osasun langileok erreproduzitu egiten ditugu halako zapalkuntzak»
Tesian agertzen den beste ondorioetako bat: medikuek sarritan ondorioztatzen dute pazientea heterosexuala dela, beste aukerarik aztertu gabe, eta epaitu egiten dituzte bikotekide egonkorrik ez izatea eta bestelako sexu praktikak izatea.
Hala da! Gauzak hobeki egiten ahal ditugu, eta egin behar ditugu. Osasun langileekin halako ikerketak planteatzen direnean, batzuk defentsiban jartzen dira, edo kritika pertsonal gisa hartzen dute, baina denok ikasten dugu bidean, eta, ahaleginduz gero, aurrera egin dezakegu. Dena den, egoera ez da goxoa osasungintzan: lan karga handia da, eta baldintzak ez dira onenak, baina, oro har, uste dut kontzientziazioa falta dela.
Jatorrizko artikuluak
-
Garbiñe Elizegi: «Osasun sistema ez da neutroa, hegemoniara erabat lerratua dago; erdara eta erdal kultura dira nagusi»
Uxue Rey Gorraiz - Ane Eslava |
|