Rohingya jaiotzearen eta izatearen drama: munduan gehien jazarritako etnia

  • 540 hitz

Myanmarrek rohingyen aurkako genozidioa egin zuela ebatzi du Nazioarteko Justizia Auzitegiak. Etnia horretako 10.000 lagun inguru hil zituen estatu horretako armadak 2017an.

Non jaiotzen garen, gure bizimodua erabat baldintzatuta egon daiteke, eta, jaiolekuaz haratago, zein gizatalderen parte garen, zeharo baldintzatuta egon daiteke gure destinoa. Roinghya etniakoa izateak, esaterako, ezinbestean dakar bizimodu latza. Nazio Batuen Erakundearen arabera, munduan gehien jazarritako etnia da rohingya. Behin baino gehiagotan hitz egin da urteotan genozidioaz eta progromoez, eta orain nazioarteko legelariek horixe baieztatu dute. Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Myanmarrek rohingyen aurkako genozidioa egin zuela 2017an, Rakhine estatuan. Erasoaldi militar hartan 10.000 lagun hil zituzten, eta milaka eta milaka erbestera ihes egin behar izan zuten.

NBE Nazio Batuen Erakundearen justizia instantzia gorenak Myanmarri agindu dio berma dezala «seguru, norbere borondatez eta duin» itzuli ahal izatea. Horrekin batera, epaimahaiak Myanmarri eskatu dio suntsitu edo hondatu zituen etxebizitzak jabeei itzultzeko edo ordezkatzeko, desagertuak bilatzeko, eta kalte mentalak jasan zituztenen errehabilitazio psikologikoa bermatzeko. Epaia behin betikoa da, eta ezin zaio helegiterik jarri. 

Rohingyak musulmanak dira. Myanmarko 55 milioi herritarretatik %89 budistak dira, eta, gehienak birmaniar etniakoak badira ere, badaude bestelako herriak ere: shan, karen, rakhine, txinatar, indiar, mon, moken, kachin edo jingpo, chin... Rohingya etniakoak, ordea, ez daude aitortutako 134 gutxiengoen barruan. Ghettoetan bizi dira, gune horietatik irteteko aukerarik gabe, nortasun agiria egiteko zailtasunak dituzte, urratuak dituzte eskubideak, baita erlijio eskubideak ere; meskitak debekatu egiten dizkiete, eta islamaren egun sakratuetan ospakizunak egitea. Myanmarko hainbat herri «musulmanik gabeko herri» izendatu dituzte, horrela rohingyei sarrera ukatzeko.

'Rohingya' hitza

Rakhineek ez dute onartzen rohingya hitza bera ere, bengalarrak direla argudiatzen baitute. Gatazkaren mamian dagoen auzia da jatorriarena. Ekialdeko Indietako indiarrek, britainiar inperioaren garaian, enplegatu gisa herrialdera eraman zituztela diote, eta jaioterrira itzuli behar dutela, Bangladeshera. Bada, ordea, beste kontakizuna, tokiko bertako etnia dela dioena, sustrai sakonak dituena, eta hori frogatzen duten dokumentuak badira.

Rakhinen estatu islamiar bat ezarri nahi duten integristatzatcloseideia edo sinesmen sistema bat muturrera eramaten dituztenak ere jotzen dituzte. Monje budistek, esaterako, islamaren beldurra zabaldu dute, rohingyak musulmanak direlako, eta, askoren ustez, hori da gatazkaren muina; izan ere, aspalditik dator bazterketa. 1962tik 2010era herrialdea gobernatu zuen junta militarrak closeestatu kolpe baten ondorioz militarrek ezartzen duten gobernu motaguztiz jazarriak zituen, baina gobernu aldaketarekin ere euren egoerak ez zuen hobera egin. NLD Demokraziarako Liga Nazionalak, oposizioan zegoenean gobernua kritikatu arren, agintera iritsitakoan ez zuen gutxiengo etnikoekiko jarrera aldatu; paradoxikoki, 2012an abiatu ziren rohingyen aurkako pogromak, junta militarra amaitu eta alderdi politikoak legeztatu zituztenean. 

Rohingyak «terroristatzat» jo izan dituzte. Estatu Islamikoarekin loturaren bat izan dezaketen susmoa zabalduta dago, baina taldeko bozeramaileak ukatu egin du hori. 2021eko otsailetik berriz ere junta militar batek agintzen du herrialdean, estatu kolpe bat eman zuenetik, eta tokiko hainbat talde armaturekin gerran dago.

Egoera zaurgarrian

Myanmarrek beti ukatu du genozidioa gauzatu izana, eta esan izan du armadaren operazio militarrak «matxinoen aurkakoak» izan zirela. Orain agerian geratu da etnia horretako kideek hilketa masiboak, bortxaketak eta sexu indarkeriak pairatu dituztela. Nazioarteko Justizia Auzitegiak adierazi du Myanmarrek «muturreko indarkeria» erabili zuela gutxiengo musulman horretako kideen aurka, eta hori erakusten duten ebidentziak daudela. 

Nazioarteko Justizia Auzitegiak komunitate horren eskubideak aintzatetsi ditu, eta lehen pausoa eman du gutxiengo musulman horretako kideak etxera itzul daitezen. Urteotan ehunka mila lagunek ihes egitea beste irtenbiderik ez dute izan. Milioi erdi rohingya inguru geratzen dira Myanmarren, baina mugitzeko askatasun txikia dute. Milioi bat pasatxo Bangladeshko Cox’s Bazarreko errefuxiatu eremuan daude, kanpalekuetan. Horietako asko 2017an iritsi ziren hara, 700.000 lagun inguru. Malaysian ere badaude 130.000 rohingya inguru.

Jatorrizko artikuluak