- Filosofia
- Literatura
- Abortatzeko eskubidea
- Amatasuna
- Berdintasuna
- Feminismoa
- II. Mundu Gerra
- Zientzia Politikoak
Simone de Beauvoir: bost liburu pentsalari, idazle eta militante feministaren obrara gerturatzeko
Simone de Beauvoir esaldi baten harira egin zen ezagun bereziki: «Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da». Pentsalari, idazle eta militante feministaren obra gaur-gaurkoa da oraindik ere.
Saiakera iraultzaileak, eleberri aztoragarriak eta autobiografia xeheak. Horiek eta gehiago landu zituen Simone de Beauvoirrek (Paris, 1908-1986). Pentsalari, idazle eta militante feministak bereziki askatasunari eta emakumezkoen emantzipazioari jarri zien arretacloseatentzioa; amatasunaz, abortuaz, sexuaz, emakumearen zapalketaz eta haren gorputzaz idatzi zuen. Bigarren sexua saiakeraren egile gisa da gogoratua. Tamalezclosezoritxarrez, bertan idatzitako esaldi batek laburbildu du haren bizi osoko lan eskergacloseoparoa, handia, zabala: «Emakume ez da jaiotzen: egin egiten da».
Jasotako heziketa ezbaiancloseauzitan, zalantzan jartzeak eta emakume kondizioari ezarritako zama closepisuakritikatzeak ardaztu zuen haren lan osoa. Beauvoirren pentsamendua lurrikara baten modukoa izan zen XX. mende erdiko gizarte tradizionalean. Bigarren sexua plazaratu zuenean, emakumezkoek, botoa emateko eskubidea lortu berria zuten Frantzian. Are gehiago: artean nekez irits zitezkeen goi mailako ikasketetara; rol estu gutxi batzuetara mugatuta zeuden: alaba, ama, emazte eta ezer gutxi gehiago. Emakume kondizioaren hausnarketa maila filosofikora eramanik, askok «naturaltzat» jotzen zuten ordena soziala jarri zuen auzitan idazleak, eta epelak entzunclosekritikak, errietak behar izan zituen horregatik. Sutsuki larrutucloseegurtu, kritikatu zuten garai hartako prentsan.
Familia burges katoliko batean sortu zen, eta maila bereko gizonezko batekin ezkontzea izango zatekeen gurasoek harentzat aurreikusitako destinoa, Lehen Mundu Gerrak ondasunik gabe utzi izan ez balitu. Familia oneko neskatilei dagokien dotea jasoko ez zuela jakitun, aitak ikasketara eta «ofizio bat hartzera» bideratu zituen haien bi alaba: Simone eta Helene. Simonek, alabetan zaharrenak, dohain apartak erakutsi zituen horretan, eta aitak, semerik izan ez zuenaren penaz, «gizonezko baten adimena» zuela esaten zion. Parisko Sorbona unibertsitatera jo zuen de Beauvoirrek, filosofian espezializatutako letren lizentzia eskuratzeko asmoz. Hantxe, haren bikotekide eta bidaide izango zuena ezagutu zuen: Jean-Paul Sartre, existentzialismoaren adar marxistaren ikurra.
Sartrerekin bat etorriz, Beauvoirrek ere bere egin zuen existentzialismoa. Hortaz, «esentziaren aurretik existentzia» doala postulatuclosedefendatu zuen hark ere, eta norbanako bakoitzak libreki eraikitzen duela bere bizitza, kanpoko indarrek uzten dioten neurrian. Alta, teoria horri ekarpen bat egin zion: askatasuna denentzat bera litzatekeen arren, emakumezkoek oztopo handiagoak gainditu behar dituzte; zama material, sozial eta kulturala hagitzezcloseaskoz ere astunagoaclosehandiagoa, pisutsuagoa da haientzat. Gizonezko askori ikusezinak zitzaizkien oztopoez ari zen.
Beauvoirrek idazkuntza izan zuen bere ekinbidecloseekintza guztien zioaclosearrazoia, bere autobiografiari eskainitako sei liburukietatik lehenean esan zuenez. 15 urte zituela, idazle izango zela erabaki zuen, eta ez zen apetaclosekapritxo, desio hutsa izan. Bere bizi esperientziak, ideia filosofikoak eta gizartearen behaketatik hartutako ideiak uztartuz, eleberri apurtzaileak eman zituen argitara. Jarraian, irakurraldia merezi duten bere bost liburu:
L’Invitée (1943)
Beauvoirren lehen nobela da. Maitasun triangelu baten gorabeherak kontatzen ditu. Autofikzio generoko eleberritzat jo izan da, bertan Beauvoir, Sartre eta Sartreren ikasle eta amorante Olga Kosakiewicz-en arteko harremana islatzen baita. Idazleak moralaren eta askatasunaren gaineko hausnarketa egiten du bertan. Arrakasta handia erdietsicloselortu zuen.
Besteen odola (1945)
Oier Alonsok euskaratu zuen, eta bi bildumatan dago publikatuta: Ibaizabal argitaletxearekin (2001), batetik —Armiarma atarian irakurgai—; eta Elkar argitaletxearen Urrezko Biblioteka bilduman (2021), bestetik. Frantziako erresistentziaz eta nazien okupazioaz mintzo da eleberria, pertsonaia nagusiak hartutako erabaki bakoitzak duten garrantziari eta ondorioei arreta berezia jarriz.
Bigarren sexua (1949)
Irene Arrarats Lizeaga BERRIAko euskara arduradunak itzuli zuen, 2019an, eta Eskafandra bilduman argitaratu zen euskaraz. Biologian, historian, mitologian, kulturan, ohituretan eta eguneroko bizitzako gertaeretan arakatuz, emakumeak gizartean duen tokia eta milaka urtean jasandako zapalketa azaltzen ditu. Aspaldiko liburua izanagatik gaurkotasun handikoa da.
Les Mandarins (1954)
Simone de Beauvoirren eleberririk ezagunena da, baita fikziozko azken liburua ere, saiakerak eta sei liburukiz osaturiko autobiografia bat idazteari ekin baitzion haren ondotik. Nelson Algren idazle komunista estatubatuarrari eskainia da. 1947an ezagutu zuten elkar, eta amoranteak closemaitaleakizan ziren hainbat urtez. 1944ko giroaz eta gizarteaz mintzo da. Bigarren Mundu Gerraren amaiera da, baita Gerra Hotzaren eta Aljeriako Gerraren ataria ere, eta dena dago kolokan.
La vieillesse (1970)
Zahartzaroari buruzko saiakera mardul closehandia, tamaina handikoaeta dokumentatua da. Zahar izateak zer esan nahi duen galderatik abiatuta, zaharrek gizartean duten lekua azaltzen du. Horretarako, gaiaren inguruko arazo politiko, sozial, existentzial, filosofiko eta psikologikoak arakatzen ditu, nola mendebaldeko gizarteetan hala antzinakoetan ere. Gizarteak zaharrekin duen «portaera degradanteacloseumiliagarria, iraingarria» erakusten du.
Jatorrizko artikuluak
-
Idazle, 'Bigarren sexua'-z harago
Garbiñe Ubeda |
|