Udane Mugika: «Bospasei urte nituela hasi nintzen eskaladan»
Euskal eskaladak eman dituen harribitxietako bat da Udane Mugika. 16 urte baino ez ditu, eta azken denboraldian 17 urtez azpikoen Espainiako Kopa irabazi du bi modalitatetan.
Ez da geldirik egotekoa Udane Mugika (Elduain, Gipuzkoa, 2009). Eskalatzeko eta entrenatzeko probestu ditu Gabonak. Euskal Herriko hainbat eskalada hormatan ibili ondoren, Madrilen igaro ditu bost egun. 2026a urte garrantzitsua izango da harentzat.
Noiz eta nola hasi zinen eskaladan?
Bospasei urte nituela hasi nintzen eskaladan. Tolosako Usabal kiroldegira joaten nintzen astean bi egunez. Behin, nire adineko neska-mutilak ikusi nituen eskaladako horman, eta izena eman nuen hango eskalada saioetan. Geroztik nabil horretan.
Zerk kateatucloselotu zintuen eskaladara?
Ez dakit zehazki zerk piztu zidan interesa, baina txikitatik gustatu izan zait leku guztietan zintzilikatzea. Ziurrenik, hori izango arrazoi nagusia.
Gaur egun euskal selekzioko kidea zara. Nolako bilakaera izan duzu lehiatzen hasi zinenetik gaur arte?
Hasieran jolas moduan eta eskarmentua closeesperientziahartzeko lehiatzen nintzen. Espainiako hainbat domina lortu nituen blokeko txapelketetan. Hurrengo urteetan, finalerako sailkatu nintzen ia proba guztietan. Halere, ez nuen dominarik lortzen. Ezin urduriago ibiltzen nintzen, eta ez nintzen gai izaten neure buruari ipintzen nion presioa kudeatzeko. Nahiko bolada txarra izan zen, eta, nahiz eta asko landu, ez nuen emaitza onik lortzen. Aurten Espainiako Kopan jokatutako proba guztietan lortu dut dominaren bat; batez ere, mentalki egin dudan lan guztiagatik lortu dut hori.
Zer pasatzen zaizu burutik final garrantzitsu baten atarian?
Gauza asko. Batzuetan, pentsamendu negatiboak etortzen zaizkit burura, batez ere badakidalako zenbat dagoen jokoan. Hutsak closeakatsakegiteko aukera asko izaten da txapelketetan. Baina batez ere gauza positiboetan pentsatzen saiatzen naiz. Zaila izan arren, ahalegintzen naiz gogoan hartzen zenbateko lana, zenbateko esfortzua closeahaleginaegin behar izan dudan han egoteko. Horrela pentsatzeak asko laguntzen dit neure burua lasaitzen. Halakoei esker, konfiantza handiagoa izaten dut neure buruarengan.
Zure ustez, zer izan da mailaz igotzeko gakoa?
Motibazioa, saiatzea, eta, batez ere, gaizki egindakoak asko lantzea izan da gakoa. Oso garrantzitsua iruditzen zait helburuak argi edukitzea eta edozer gauza egiteko prest egotea horiek lortzeko. Aurreko urteetan, frustrazioa oso handia izan nuen, denboraldia amaitzerako ez bainuen ez emaitza onik lortzen, ezta hobekuntza handirik nabaritzen ere. Denboraldiaz hausnartzean, konturatu nintzen lan asko egin behar nuela hori hobetzeko. Nire ustez, hori funtsezkoa izan da azken denboraldian emaitza onak lortzeko.
Nola kudeatzen dituzu urduritasuna eta presioa?
Lan handia egin dut horretan, eta, orain, mezu positiboak errepikatzen dizkiot neure buruari; aldi berean, saiatzen naiz mezu negatiboak alde batera uzten. Arnasa kontrolatzen ere saiatzen naiz, eta, batez ere, lasai ateratzen, azken emaitzan asko pentsatu gabe.
Entrenamenduaren zein alderdi egiten zaizu gogorrena, fisikoa, teknikoa edo mentala?
Argi dago arlo fisikoa eta teknikoa gogorrak direla, are gehiago maila honetan. Baina, askotan, gogorragoa egiten zait sentsazioak eta emozioak kudeatzea. Batzuetan, entrenamendu txarrak egiten ditut —normala denez—, baina, gehienetan bakarrik entrenatzen naizenez, oso gogorra egiten zait emozioak bideratzea gauzak ez zaizkidanean ateratzen.
Eta nola bideratzen duzu frustrazioa?
Kosta egiten zait hori kudeatzea. Asko eskatzen diot neure buruari: asko haserretzen naiz momentuan, eta emozioak kudeatzea ere zaila egiten zait. Amaitzean, eta, nire entrenatzailearekin hitz egin eta gero, lasaitu egiten naiz.
Zer irakatsi dizu eskaladak hormatik kanpo?
Gauza asko. Zerbait aipatzekotan, zera aipatuko nuke, batez ere: irakatsi dit helburuak lortzeko lan asko egin behar dela, eta, zaila izan arren, inoiz ez dela etsi closeamore emanbehar.
Zein dira eskalada kirol gisa hobekien definitzen duten balioak?
Pasioa eta esfortzua.
Zer helburu lortu nahiko zenituzke epe labur eta ertainean?
Datorren urteetara begira, nire lehen helburua da Europan lehen postuetan ibiltzea.
Nola uztartzen dituzu goi mailako eskalada, ikasketak eta bizitza pertsonala?
Nahiko zaila egiten zait dena ondo eramatea. Ikastolan ordu asko igarotzen ditut, eta, ikasteko, entrenatzeko eta nire gauzetarako oso ordu gutxi dauzkat. Aldi berean, denbora ondo kudeatuz gero, hirurak ondo uztar daitezke, nahiz eta zaila den eta niretzat denbora gutxi dudan.
Zer esango zenioke eskalatzen hasi berri den eta zu erreferente gisa ikusten zaituen neskatxa bati?
Bideaz eta eskaladaz asko gozatzeko, eta egin behar duen guztia gogoz hartzeko.
Urte batzuk barru atzera begiratzean, zer gustatuko litzaizuke lortu izana, emaitzak alde batera utzita?
Lehiatzen dudan bitartean disfrutatzea eta urduritasuna eta presioa kudeatzea.
Jatorrizko artikuluak
-
Udane Mugika: «Lan handia egin behar izan dut urduritasuna eta presioa kudeatzeko»
Unai Ugartemendia |
|