Harraskatik eta komun zulotik botatakoa garbitu egin behar da itsasoa ez kutsatzeko, eta horretaz arduratzen dira araztegietan. Prozesu konplexu baten bidez, ura arazten dute, baita lohia sortu ere.

Itsasoko ura lurrundu egiten du eguzkiaren beroak, eta, horrela, lainoak sortzen dira. Hodeietako ur partikulek behar baino pisu handiagoa hartzen dutenean, erori egiten dira: euria egiten du, alegia. Mendietatik ateratzen den ura eramaten dute errekek, eta euri urak emariacloseUbide batetik igarotzen den ur kantitatea. handitzen die. Errekak ibai bihurtzen dira, eta kostaldean itsasoratu. Itsasoko ur hori berriro lurruntzen da, eta horrelakoa da uraren zikloa behin eta berriro.

Hala ere, menditik itsasora doan ura erabili egiten dute gizakiek, eta, horregatik, edateko uraren zikloa asmatu dute. Ibaiek urez hornitzen dituzte urtegiak, eta kanalen bidez araztegicloseUrari lohitasunak kentzen zaizkion eraikuntza.etara bideratzen da ur hori guztia. Araztegietan garbitu egiten dute, araztu, gero edan ahal izateko. Beharrezko tratamenduak eginda, hiri eta herrietako biltegietara garraiatzen da ura. Biltegi horietatik ateratako adarren bidez iristen da ura etxeetako eta industrietako txorrotetara.


Euskal Herrian, duela hogei bat urte arte, ur hori itsasora joaten zen zuzenean. Hondakin urak, baina, oso kutsagarriak dira.

Ura, erabili ostean, harraskatik eta komun zulotik behera joaten da. Euskal Herrian, duela hogei bat urte arte, ur hori itsasora joaten zen zuzenean. Hondakin urak, baina, oso kutsagarriak dira, eta, ingurumena zaintze aldera, horiek ere araztu egiten dira, garbitu. Horretarako daude araztegiak. Hodi biltzaile handien bidez iristen da ura araztegietaraino, eta hondakin urak garbiago ateratzen dira handik.

«Hau uraren ospitalea da. Ura herritarren eskuetatik pasatu ondoren, sendatu egiten dugu hemen», azaldu du Jose Angel Ertzillak, Añarbeko Urak sozietate publikoko zuzendariak. Añarbeko Urak mankomunitatea Udalerri elkargoa, kide diren udalerrien arazoak eta zerbitzuak hobeto kudeatzea helburu duena.eta hura osatzen duten udalak arduratzen dira Gipuzkoako Beterriko udalerri askoren ur horniduraz eta saneamenduaz: zehazki, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Pasaia, Oiartzun, Urnieta, Usurbil, Lezo eta Astigarraga.

«Hau uraren ospitalea da. Ura herritarren eskuetatik pasatu ondoren, sendatu egiten dugu hemen»

Jose Angel Ertzilla (Añarbeko zuzendaria)

Añarbeko Urak sozietatearen araztegia Donostiako Loiola auzoan dago. 2005ean ireki zuten, eta hiru hodi biltzaile nagusitatik iristen dira 320.000 biztanle inguruk sortutako hondakin urak. Kamioi bidez iristen da estolderia Hirietako ur zikinak eta euri urak eramateko lurpeko erreten edo hodien sarea.garbitzean bildutakoa.

Litro asko, 24 orduz

Urak bere zikloa du, eta zer esanik ez Loiolako araztegiak. Hiri txiki bat da: urteko egun guztietan egoten da martxan, 24 orduz. Ura bertan sartzen denetik ateratzen den arte —batez beste, segundoko 1.100 litro—, hondakin urak denetariko eraikin eta pasabideetatik igarotzen dira. Bidearen bukaeran, lau irteera daude: ur garbia itsasora joaten da, hondarra eraikuntza sektorearengana, lohi bihurtu ahal izan dena Nafarroako landa eremura, eta lohi bihurtu ahal ezin izan dena, zabortegira. Bosgarren irteera bat ere badago: lohia sortzeko faseetan ateratako ura hasierara itzultzen da.

Hiru putzu handi daude —hodi biltegi bakoitzeko bat—, eta putzu bakoitzak lau bahe closeHondo sareduna edo zuloduna duen lanabesa, aleak tamainaren arabera edo zatikiak bereizteko erabiltzen duena.ditu. Bahe zabal samarrak dira: lautik birekin 150 milimetroko zabalera duten hondakinak arbastatzencloseKentzen. dituzte, eta beste biekin, hirurogei milimetrokoak. Arbastatze lodia da lehen pausoa. Irina galbahe batetik pasatzen den bezalaxe egiten dute hondakin urekin, baina teknologia ez da bera, inondik inora.

Koipea eta hondarra kentzen diren putzua. MAIALEN ANDRES / FOKU

Handitik txikira egiten dute lan. Baheak putzuetan sartzen dituzte, eta haiek pilatutako zikinkeria —dimentsio handienekoa— bi eratara kentzen dute uretatik. Batetik, zarata handia egiten duten makina batzuen bidez automatikoki kentzen dituzte dimentsio handiko solidoak: erretiratutako zikinkeria zabortegietara bidaltzen dute, eta araztu den ura hurrengo eraikin batera joaten da, ponpatucloseIsurkari bat ponpa bidez goratu.ta —hortik aurrera, grabitatearen bidez garraiatzen da ura araztegi osoan, Kantauri itsasora iritsi arte—.

Solido handiak argi bereiz daitezke. «Toallatxo higienikoak oso erraz geratzen dira beste hondakin batzuekin trabatuta, eta horregatik gelditzen dira hemen geldirik. Kontzientziazio kanpaina asko egiten ditugun arren, ikusten dugu oraindik jendeak segitzen duela halakoak botatzen. Olioa, medikamentuak, janariak... Bakoitzak, bere komuneko isiltasunean, argi dago ez duela egoki erabiltzen», azaldu du Iban Zubeldia Añarbeko komunikazio arduradunak. «Norberari iruditzen zaio berak egin dezakeenak ez duela hainbesteko eraginik, baina denok gauza bera egiten badugu, arazo horiek sortzen dira», ohartarazi du Ertzillak.

«Lehenago kiratsak arazoak ematen zizkigun, baina orain eraikin askotako aire zikina garbitu egiten dugu, eta garbia atera».

Iban Zubeldia (Añarbeko komunikazio arduraduna)

Eraikin horretan usain onik ez dago, baina kiratsik ere ez.  «Lehenago kiratsak arazoak ematen zizkigun, baina orain eraikin askotako aire zikina garbitu egiten dugu, eta garbia atera», azaldu du Zubeldiak.

Solido lodiak eta finak araztu ostean, koipea eta hondarra kentzeko garaia iritsi da. Beste putzu sare batean egiten dute hori. Difusore batzuen bidez oxigenoa sartzen dute uretan, eta, horrela, hondakin uretan dagoen hondarra hondoratu egiten da, eta koipea azaleratu. Arraspa batzuekin eramaten da koipea alde batera, eta hondarra beste batera.

Bakterioak, langile

Prozesua biologikoa da, eta bakterioek egiten dute dena. Gizakiek, hori bai, bultzadatxo hori ematen diete. Prozesu horrek kaleko airea behar du, eta horregatik ez dago estalita. Behin bakterioak bapo daudenean —uretako materia organiko guztia jaten dutenean, alegia—, dekantaziocloseLikido batean dauden dentsitate desberdineko gai nahasezinak bereiztea.aren txanda iristen da. Teknologia aurreratuaren bidez, uretik bereizten dira geratzen diren azken partikulak.

Azken soberakin horiek lohiak dira, oso likidoak. Ondoren egiten duten prozesuaren helburua da lohiak ahalik eta gehien lehortzea.

Lohia gora, lohia behera, zer gertatzen da urarekin? Bada, dekantazioaren ostean araztutako ura itsasora joaten dela, garbi. Loiolako araztegitik lurpeko hustubide bat ateratzen da, eta Ulia menditik kilometro inguru batera itsasoratzen da, ur azpian. Gero ur hori lurrundu egiten da, lainoak sortzen dira, euria egiten du, eta buelta urtegira.

Jatorrizko artikuluak