Zein da Gazako egoera gaur egun?
Su etena ezarri eta Trumpek agindutako bake plana indarrean jarri zenetik, nazioartearen arreta Gazatik aldendu da. Azken egunotan, baina, zenbait gertakarik aktualitatera ekarri dute berriro. Maddi Iztuetak bideo honetan azaldu du zer-nolakoa den Gazako egoera gaur egun.
2025eko urriaren 10etik, su etena ofizialki indarrean da Gazan, eta, geroztik, abian da Donald Trump AEBetako presidenteak agindutako 20 puntuko plana. Aldian aldian, Israelek eraso egiten dio Gazari oraindik, baina, oro har, nazioartearen arreta aldendu egin da handik. Azken egunotan, baina, hainbat arrazoirengatik, aktualitateko gaia izan da berriz Palestinako lurralde hori.
Batetik, Israelgo armadak Hamasi entregatzeko falta zitzaion azken gatibuacloseBahitua, presoa.aurkitu du. Horrela, amaitutzat jo dute Trumpek abiatutako bake planaren lehenengo fasea. Baldintza hori jarri zuen Israelek Gazaren eta Egiptoren arteko Rafahko muga zabaltzeko. Eta ireki, ireki egin du, baina hainbat baldintza jarrita. Batetik, pertsonak bakarrik igaro ahal izango dira bertatik, eta Israelek ezarritako «ikuskatze mekanismoak» izango dituzte indarrean.
Hamasek salatu du ezinezkoa dela baldintza horiek betetzea, eta eskatu du Gazaren eta Egiptoren kontrolpean uzteko berriro muga hori, lehen egoten zen moduan. Izan ere, pasabide hori ezinbestekoa da, adibidez, laguntza humanitarioa zerrendara iristeko. 2024ko maiatzaz geroztik Israelen esku dago Rafahko igarobidea, eta orain, gainera, Israelek berak menpean hartu duen Gaza barruko lerro horia delakoaren barruan dago.
Hurrengo pausoak
Trumpek diseinatutako bake planaren bigarren fasean, gobernu teknokrata bat ezarri nahi dute Gazan, hark agindu dezan. Oraingoz ez dute horretarako datarik eman, eta horren inguruan negoziatzen ari dira Kairon.
Gazako egoeran gehiago sakondu nahi izanez gero, podcast honetan landu dute gaia Iker Tubia eta Igor Susaeta kazetariek.
Jatorrizko artikuluak
-
Zein da Gazako egungo egoera?
Maddi Iztueta |
|