Nafarroa eta Lapurdi elkartzen diren tokian, zurgintzara gerturatzeko proiektu aintzidaria
Baserriberri proiektua bultzatu dute mugaz gaindiko hiru entitatek. Baserri zahar bat berritu dute, eta asmoa da formakuntzarako gune bateratu bat sortzea.
Nafarroako eta Lapurdiko bideak elkartzen diren tokian dago Tomasenea. Baserri zahar bat zena, istorioen gordailu closebiltegizaharra, orain eraikin eder-ederra da. Baserriberri proiektuaren abiapuntua izan da. Dantxarineko eraikin horretan hamabi langabe aritu dira zaharberritze lanetan, zurgintzako prestakuntza ukancloseizan ondotik, landutakoa praktikan eramanez. Proiektua aitzindariacloseberria, lehenengo aldiz egiten dena da; izan ere, mugaz gaindikocloseIpar eta Hego Euskal Herria aintzat hartuta proiektua izan da: Akitania Berriko eskualdearen, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin gauzatu da. Hiru erakundeotako ordezkariek espero dute mugaz gaindiko trebakuntza gune bat sortzeko «lehen urratsa» izatea.
Proiektuan parte hartu duten ikasle, irakasle, antolatzaile eta partaideek ekitaldi bat egin dute Donibane Lohizunen. Angeluko Les Compagnons, Nafarroako Donibane eta Gipuzkoako Easo Politeknikoa eta Bidasoa ikastetxeetako langileak elkartu dira ezagutzak batzeko eta transmititzeko. Antoine, Yalo, Esteban, Julen, Aitor eta Anderrek beren bizipenak eta oroitzapenak kontatu dituzte. Seiak jatorri, kultura eta hizkuntza ezberdinetako ikasleak dira; batzuek zurgintza hurbiletik ezagutzen zuten lehenagotik, beste batzuek arras guticloseoso gutxi, baina denak zurgin izateko trebatuakclosePrestatuak edo formakuntza jasoak. dira orain. Sei ikasleek aho batez adierazi dute esperientzia «aberasgarria» eta «ahaztezina» izan dela.
Etorkizunera begira
Tomasenea baserria osorik berritu dute, eta, emaitza ikusita, instituzioetako eta ikastetxeetako ordezkarien erronka eta galdera zera izan da: etorkizunari begira, zer-nola gauzatu mugaz gaindiko formakuntza gune bateratu baten ideia eta asmoa. Erakunde gehienetako ordezkariek «beharrezkotzat» jo dute mugaz gaindiko formakuntza gune hori.
«Etorkizunari begira jarri nahi genuke gaur. Beti aipatzen dira mugaz gaindiko lankidetzarako oztopo juridikoak eta administratiboak, eta egungo galdera da Baserriberri ez ote den adibide ona oztopo horietatik haratago joan eta lehen urratsa egiteko aspalditik sortu nahi den formakuntza gunea osatzeko», horiek izan dira Amaia Rekarte proiektuaren koordinatzaileren hitzak. Ber iritziacloseIritzi bera eman du Andde Sainte-Marie Akitania Berriko Eskualdeko kontseilariak: erran closeesandu proiektua «osoa» izan dela, lan integratzailea izan baita, kulturak, jatorriak eta hizkuntzak nahasi dituena. «Agian, Baserriberrik erakutsiko du nola sortu mugaz gaindiko gune iraunkorra. Agian, mugaz gaindiko gobernantzan ari garenok hori sakonkiago aztertu behar dugu, eta eragile gehiago sarrarazi».
Ekitaldia parte hartzaileei oroigarriak banatuta burutu da. Tomasenea konpontzeko erabilitako egur plaka bat eskaini diote bakoitzari; plaketan Zu zira Baserriberriko zura esaldia dago zizelkaturik.
Jatorrizko artikuluak
-
Zurak mugarik ez duelarik
Julene Muruaga Hiriart |
|