Hezkuntza

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lehen Hezkuntzako ikastetxe gehienek debekatu egin dituzte sakelakoak

Cesar Rendueles: «Eskolan tradizionalki egiten denaren bertsio soil bat pantailetara eramateak ez du ekarpen handirik egiten»
Pantailak eskoletan, bai ala ez. Cesar Rendueles (Gijon, Espainia, 1975) soziologoaren irudiko, hori baino konplexuagoa da eztabaida. Uste du eskolak ezin diola bizkarra eman teknologia digitalari; aitzitik, nabarmendu du ezinbestekoa dela ikasle kritikoak heztea.

Nola esan
«Maite-gorrotoaren gainetik», euskarak bizitzeko balio duelako mezua ikasleei nola helarazi. Horixe du hizpide Lizar Begoña idazle eta irakasleak. Kalean euskararen presentzia oso eskasa delarik, oso zaila iruditzen zaio ikasgelatan euskararen inguruko interesa piztea. Uste du enpatiaz egin behar dela, eta bazterreko izatearen errealitatea aintzat hartuta.

Ipar Euskal Herriko ikasleen %67k ez dute harremanik euskararekin

Mitxel Elortza Exea: «Haurrak parte aktibo bihurtu nahi ditugu ipuinaren bitartez»

«Eginez eta eginez» aurrera egindako bidea
Aurten bete dira 50 urte haurren lehen bertso eskola sortu zela. Eskoriatzako Almen ikastolan sortu zuten, eta, pixkanaka, eskualde osora zabalduz joan ziren eskolak.
Aurten jokatzen ari den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan eskola hura omentzea erabaki dute.

«Badakizue non dagoen Gaza?»
Atef Abu Saif idazle palestinarra Donostiako Zurriola ikastolan izan berri da. Ikasleen galderak erantzun zituen, eta Gazako herritarren eguneroko gordinaren berri eman.

Telmo Lazkano: «Eskolak mugikorrik gabeko arnasgune bihurtu behar ditugu»
Haur eta nerabeen artean sakelako telefonoen erabilera mugatzeko neurrien eske Altxa Burua mugimenduan batuta dauden familiek ozendu egin dute berriz ahotsa. 8.000 sinadura baino gehiago batu dituzte beren aldarrien alde.
