Hilberria. Anton Agirre

'Pitolis'-en zortzi hamarkada soinu

2013ko apirilaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrigorriagan (Bizkaia) zendu da Anton Agirre Beristain Pitolis soinu jotzailea (Zaratamo, Bizkaia, 1912). Ekainaren 13an, San Antonio egunez, 101 urte beteko zituen Pitolisek. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak jakinarazi du oraintsu arte jardun duela soinua jotzen. Duela lau urte grabaketak egin zituen elkartearekin.

Garai bateko soinu jotzaileek ohi zuten legez, belarriz ateratzen zituen piezak Pitolisek. Hamalau edo hamabost urterekin ekin zion irratian entzundako doinuak ateratzeari. Ganadua zaindu bitartean jarduten zuen, gurasoek oparitu zioten instrumentuarekin. Berak kontatu zuenez, ez zuen dirurik eskatzen jotzearen truke, nahiz eta zerbait emanez gero onartu. Sorterri inguruko erromerietan zein Euskal Herriko beste hamaika txokotan jo izan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.